Joan edukira

Argi adierazi eskabideetako "Baimenak" atala

egilea: Irene Fernandez Maiztegi, 

Administrazioko eskabideetan “Baimenak” izeneko atala agertzen zaigu sarritan. Atal hau betetzeak konpromiso maila altua eskatzen dio eskatzaileari, ongi ulertu behar baitu zer den baimentzen duena. Beraz, komeni zaigu atal honetako informazioa ahalik eta argien adieraztea.

Eskabide bat bete behar duen herritarrak jakin behar du nori ematen dion baimena, zertarako eta zein daturi eragiten dien baimen horrek. Galdera horiei erantzutea zaila gertatzen bazaio, gure eskabidean zerbait gaizki dagoen seinale; hortaz, hobetu egin beharko dugu.


Zer proposatzen dugu?

  • Argi adierazi eskatzaileak ematen diola baimena Administrazioari datu jakin batzuk egiaztatzeko, baieztatzeko edo ziurtatzeko.
  • Eman aukera eskatzaileari zehatz dezan zein datutarako baimena eman nahi duen.
  • Adierazi era sinple eta grafiko batez bete beharreko eremuak.
  • Saihestu ulermena oztopatzen duten errepikapenak.

 

Adibide batekin ikusiko dugu argiago:

jatorrizko adibidea

Proposamena

Atala zertxobait aldatzen badugu, herritarrari eskabidea betetzeko lana arinduko diogu, eta argi izango du zer bete behar duen.

informazio gehiagoEskabideen idazketaz gehiago jakin nahi izanez gero, kontsultatu Administrazio idazkiak. Eskabidea (leiho berri batean irekitzen da) argitalpena (PDF, 2,47MB).

Euskadi, auzolana