Joan edukira

DUDANET: Adizkera inpertsonalak aktetan

egilea: Urtzi Barrenetxea Iparragirre, 

Akta batean berebiziko garrantzia du zehaztasunak. Normalean, gertaeraren ondoren idazten denez, zein aditz-denbora erabili behar dugu? Era berean, aditz inpertsonalak erabiltzea zilegi da dokumentu mota horretan?

Auzi horri buruzkoa da Dudanet (leiho berri batean irekitzen da) zerbitzuan erantzundako kontsulta hau.

Galdera

Bilera baten akta idaztean, zuzena da orainaldia erabiltzea? Eta inpertsonala? Adibidez: "esaten da" "onartzen da", eta abar.

 
Erantzuna

Orainaldia eta aditzaren forma inpertsonalak erabiltzea gramatikala da, zalantzarik gabe. Horregatik, estiloaz hitz egin beharko genuke, ez zuzentasunaz.

Aspektuari dagokionez, estilo liburuetan orainaldi burutua (esan du, aipatu du…) erabiltzea gomendatzen da, akta bilera amaitu eta berehala idatzi dela adierazteko. Dena den, beste aditz aspektu batzuk erabil daitezke, testuak horrela eskatzen badu.

Pertsonen tratamenduari gagozkiola, guk aditzak modu aktiboan idaztea gomendatzen dugu, agerian uzteko nork-zer esan duen. Guztiarekin ere, zenbait kasutan ez genuke erabat baztertuko tratamendu inpertsonala.

 

Informazio gehiago:

LanHitz agiri-ereduen bankua 

IVAPeko estilo-liburua (306. or.). Helbide honetan: http://www.ivap.euskadi.eus/contenidos/informacion/euskalduntze_argit/es_def/adjuntos/estilo_liburua.pdf (7,4 MB)

 

 
Mota horretako zalantzaren bat sortu zaizu esku artean duzun testuan? Bidali egiguzu Dudanet (leiho berri batean irekitzen da) zerbitzura, 24 orduko epean erantzungo dizugu.

Euskadi, auzolana