Oin-oharren aukerak administrazioko testuetan
Oin-oharrak erabilgarriak dira administrazioko testuen irakurgarritasuna hobetzeko.

egilea: Urtzi Barrenetxea Iparragirre,
Duela lau urte, Herbeheretako Auzitegi Gorenak arlo zibil, penal eta administratiboko sententzien formatua estandarizatzea erabaki zuen. Aplikatutako neurrien artean, oin-oharren erabilera aipatu gura dugu gaurko postean.
Na verwijzing heeft het gerechtshof Arnhem beslist dat de nieuwbouw als een zelfstandige onroerende zaak moet worden beschouwd. 34. De Hoge Raad heeft deze uitspraak in stand gelaten met toepassing van artikel 81 lid1 Wet op de rechterlijke organisatie. 35. | Bidalketaren ondoren, Arnhemgo Apelazio Auzitegiak erabaki zuen eraikin berria ondasun higiezin independentetzat hartu behar dela. 34. Auzitegi Gorenak epai hori berretsi du, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 81.1 artikulua lid1 aplikatuta. 35. |
Ikus daitekeenez, jurisprudentzia eta arauak aipatzeko erabiltzen dira oin-oharrak; alegia, araudiari buruzko edukia arindu egiten da sistema horrekin eta sententzien edukia bera argiago jasotzen da.
Gure iritziz, oin-oharrak erabilgarriak dira baita administrazioko testuen irakurgarritasuna hobetzeko ere. Ohar horien bidez, eduki garrantzitsuena nabarmendu ez ezik, testuen irakurketa-maila ezberdinak ezartzeko aukera ere badugu.
Horrela izanik, modu esanguratsuan erabili ditugu oin-oharrak martxan jarri dugun azken lanetako batean; hain zuzen ere, “Administrazioak sortutako dokumentuen estandarizazioa, laguntza, beka eta dirulaguntzen familia” proiektuan. Estandarizatutako dokumentu horietan, araudiari buruzko zehaztapenak testutik atera ditugu oin-oharrak erabiliz; modu horretara, testu nagusian mezu garrantzitsuena soilik adierazi da.
1/19971 Legegintza Dekretuaren 49.12 artikuluaren arabera, kasu hauetan alda daiteke laguntza emateko ebazpena:
a) Laguntza emateko baldintzak aldatu badira.
b) Beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk lortu badira laguntza eman zen xede bererako.
Gainera, aipatutako legegintza-dekretuaren 53.2 artikuluak xedatzen du ezen laguntza emateko ebazpena aldatzen bada itzuli egin beharko dela azkenean diruz lagundu den kostuaren gainetik dagoen zenbatekoa.
698/19912 Dekretuaren2 5. artikuluaren arabera, organo eskudunak interesdunari jakinarazi behar dio itzulketa-prozedura hasi duela eta zergatik hasi duen. Interesdunak 15 egun izango ditu alegazioak aurkezteko.
---------------------------------------------
[1] 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.
[2] 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, jardunbidea eta betebeharrak ezartzen dituena.
Funtzio horretaz gain, informazio osagarria eskaintzeko ere erabili ditugu oin-oharrak. Esaterako, epea zehazteari buruzko azalpen osatuagoa eskaintzeko profitatu ditugu; izan ere, herritar askori zalantzak sortu ohi dizkion auzia izan ohi da epeena.
Laguntza onartutzat joko da 15 egun baliodun igaro ondoren1, ebazpen honen jakinarazpenaren2 hurrengo egunetik aurrera.
---------------------------------------------
[1] Egunetan jarritako epearen kalkulua
Astelehenetik ostiralera bitarteko egunak egun baliodunak dira. Larunbatak, igandeak eta jaiegunak, berriz, egun baliogabeak dira; hau da, ez dira kontuan hartzen epea kalkulatzeko.
Kanal elektronikoaren bitartez, dokumentazioa urteko egun guztietan aurkez dezakezu, eguneko hogeita lau orduetan. Epea betetzeari begira, har ezazu kontuan dokumentazioa egun baliogabe batean aurkezten baduzu kanal elektronikoa erabiliz, hurrengo egun balioduneko lehen orduan (00:01) aurkeztutzat joko dela.
(Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. eta 31. artikuluak).
[2] Jakinarazpena: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40.etik 46.era bitarteko artikuluak.
Post honetan, oin-oharren komunikazio-aukerez baino ez dugu hitz egin nahi izan. Ez dugu luzatu nahi izan tresna honen aukerak zehaztuz; izan ere, estilo-gida ugaritan oin-oharren edizioari buruzko informazio zehatza aurki dezakezue, baita ingurune digitalean eskaintzen dituzten aukera gehigarriei buruzkoa ere.
Aukera baliagarri eta interesgarria iruditzen zaizu oin-oharrena testu administratiboetarako? Erabiltzen dituzu jada postean aipatu ditugun funtzioetarako?