Zehaztu zure testuetako denbora-erreferentziak

egilea: Begoña Ayerdi,
Idatzizko komunikazioak denboran irauten du. Horregatik, komeni da gure testuetako denborazko erreferentziak ondo zehaztea, irakurleak denboran behar bezala koka dezan edukia, denbora-erreferentzia horiek edozein unetan irakurtzen dituela ere.
Gaur aurkeztuko du bere liburua Kursaalen.
Gaur, 2019ko urtarrilaren 2an, bere liburua aurkeztuko du Kursaalen.
Orain arte ez da alegaziorik aurkeztu.
2023ko maiatzaren 22ra arte ez da alegaziorik aurkeztu.
Testuinguru digitalean argitalpen-data agertzen da. Hala ere, kontuan hartuta ezen, batzuetan, edukien zati bat baino ez dela irakurtzen, partekatzen edo erabiltzen, eraginkorrena da eskainitako informazioak baliagarritasun atenporala duela ziurtatzea.
Lehen, presidenteak pentsioen erreformaz hitz egiten zuen, eta, gaur egun, aldaketa ekonomikoari lotutako edozein neurri atzeratzea proposatzen du.
2021eko abenduaren amaieran, presidenteak pentsioen erreformaz hitz egiten zuen, eta, 2022ko maiatzean, aldaketa ekonomikoari lotutako edozein neurri atzeratzea proposatzen du.
Joan den otsailaren 17an, Frantziskotarren ordenako apaiz batzuk omendu zituzten.
2023ko otsailaren 17an, Frantziskotarren ordenako apaiz batzuk omendu zituzten.
Kontu handiz ibili honako erreferente hauekin:
- Atzo, gaur, bihar, orain…
- Orain arte…
- Duela gutxi, lehen, laster…
- Gaur egun…
- Hilabete honetan, datorren urtean, joan den otsailaren 2an…
- Duela 5 urtetik, azken 50 urteetan….
Bestalde, pentsa dezakegu urtaroei buruzko erreferentziak behar bezain zehatzak direla. Hala ere, kontuan izan behar dugu hilabeteak ez datozela bat bi hemisferioetan, eta, beraz, erreferentzia mota hori dagokion kokapenarekin osatu behar da.
2022 negua beroa izan da, batez besteko tenperatuta 1,8 ºC-tik gorakoa izan baita.
2022 negua beroa izan da Euskadin, batez besteko tenperatuta 1,8 ºC-tik gorakoa izan baita.