Euskararen Egunean ere hizkera argia
egilea: Hostaitza Zubeldia Zumarraga,
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna dugu. Aldarrikapenez betea egon ohi da egun hau; izan ere, euskarak oraindik ere bide luzea du normalizaziorako bidean, eta Administrazio Publikoa ez da salbuespena. Norabide horretan, IVAPeko Administrazio Hizkera Ataletik gure aletxoa jarri nahi dugu, eta hizkera argiaren aldeko apustua egin. Herritarrek ulertzeko eskubidea dute; hortaz, herritarrek ulertzeko moduko idazkiak sortu behar ditugu administrazioan, baita euskaraz ere.
Hizkera argian idazteak herritarren konfiantza areagotzen du, eta informazioa ez ulertzeak dakarren frustrazioa ekidin. Administrazioak ematen duen itxura ere aldatu egiten du, harremanak izateko modua gertukoagoa eta atseginagoa baita. Horregatik uste dugu Administrazio Publikoaren komunikatzeko moduak eredu izan beharko lukeela, gainerako erakundeentzat erabiltzeko modukoa, hain zuzen ere.
Arestian esandakoa kontuan izanik, hona hemen euskaraz argi idazteko sei aholku:
Deskargatu nahi izanez gero: Hizkera Argia (PDF, 84 KB)