Hizkera argiari bultzada

egilea: Hostaitza Zubeldia Zumarraga, 

Espainian, administrazioetan hizkuntza argiaren erabilera bermatzeko pausoak ematen ari dira, eta horren adibide da 5/2024 Legea, azaroaren 11koa, Defentsa Zuzenbideari buruzkoa. Legearen 9. artikulua nabarmendu nahi dugu, hizkuntza argiaren eskubidea aipatzen baitu. Zehazki, aipatzen du eskubide hori bermatu beharra dagoela egintza, ebazpen eta komunikazio prozesaletan.

Aipatutako artikuluak azpimarratzen du herritarrek eskubidea dutela Administraziotik bidaltzen dizkiegun mezuak ulertzeko. Beraz, gure betebeharra da hizkera teknikoa gure hartzaileei egokitzea eta hizkera argiaren alde egitea. Zehaztasunaren eta argitasunaren arteko oreka bilatu behar dugu beti. Horrela, gure hartzaileek jakinarazi nahi dieguna ulertuko dute, eta eskatzen dieguna egiteko gai izango dira.

Hona hemen 5/2024 Legearen 9. artikulua (gaztelaniaz):

5/2024 Legea, azaroaren 11koa, Defentsa Eskubidearena (osorik - gaztelaniaz - ) (leiho berri batean irekitzen da)

Egin dezagun hizkera argiaren alde beti!