Joan edukira

IVAPeko hizkuntza prestakuntza ikastaroak

2024

#

egilea: Administrazio Hizkera Atala, 

 

Dagoeneko argitaratu du IVAPek 2024. urterako Berariazko Hizkuntza Prestakuntza ikastaroen katalogoa (leiho berri batean irekitzen da) (PDF, 303 KB). Ikastaroak EAEko administrazioko langileei zuzenduta daude, eguneroko lanean dituzten hizkuntza eragozpenak gainditzen laguntzeko.

Hizkuntzaren hainbat arlo lantzen dira ikastaro hauetan, hala nola hizkuntza inklusiboa, administrazio hizkera, zuzenbideko hizkera berezitua...

Ikastaro bakoitzaren fitxa teknikoan zehaztuta dago nori zuzenduta dagoen, ikasleak bete beharreko baldintzak eta izena emateko epea. Horiez gain, ikastaroen modalitatea ere zehazten da fitxan, aurrez-aurrekoak, lineakoak zein jardun bikoak izan daitezke eta. Aurrez-aurrekoetan, fitxan bertan adierazten da ikastaroa non izango den.

Berariazko hizkuntza prestakuntzari buruzko informazio guztia IVAPeko webgunea (leiho berri batean irekitzen da)n aurki dezakezu.

Euskadi, auzolana