Urrian, "Administrazioa Euskaraz" aldizkariaren 126. zenbakian...

#

egilea: Administrazio Hizkera Atala, 

Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 126. zenbakia prestatzen ari gara. Urrian hainbat gai interesgarri argitaratuko dira. Sarean (leiho berri batean irekitzen da) irakur dezakezu; etxean jaso nahi baduzu, egizu harpidetza (leiho berri batean irekitzen da).

“‘Noeren ontzia’ bere karga guztia hartu baino lehen atera da itsasora”

Asun Garikano Iruretagoiena (Tolosa, 1962) euskaltzain oso izendatu zuten iazko irailean, eta joan den ekainaren 29an egin zuen akademiakide berriari dagokion sarrera hitzaldia, Gasteizko Goiuria jauregian. Hainbat gogoeta mamiz beteak eginez, Asun Garikanok Noeren ontzia aurkeztu zuen,  hezkuntzarako testu ederren antologia are ederragoa. Euskaltzaindiaren webgunean da, inoren eskura...

“Irautea eta zabaltzea merezi duten testuak ari gara jasotzen Noeren ontzia-n. Atzokoak eta gaurkoak, egungo ortografiara eta morfologiara ekarrita, baina lexikoa eta sintaxia ukitu gabe. Testuekin batera, bideoak, audioak eta argazki-bildumak ere aurkituko dituzu. Igo zaitez gure ontzira eta nabigatu, testuz testu, portu on batera iritsi arte”. Horixe irakurri dugu Noeren ontzia-ren aurkezpen edo atarikoan. Nondik heldu da proiektua?

Bizi osoan egin dudanaren jarraipena da Noeren ontzia. Bigarren Hezkuntzan aritu nintzenean, edo IRALEn Euskal Testuak irakasgaia lantzen genuenean, klaseak prestatzeko garaian beste ezeri baino denbora gehiago eskaintzen nion testu egokiak bilatzeari. Egokiak balio literarioagatik, garai edo pentsaera edo ohitura batzuen berri ematen zutelako, eztabaida pizteko aproposak zirelako, irudimenaren zirkuitoa zabaltzen laguntzen zutelako, edo… momentuarekin lotutako arrazoi ez hain serioengatik ere egoki zetozelako.

Testua eta argazkia: Miel A. Elustondo

Administrazio publikoetan, komunikazioa funtsezko bidea da gizarte informatua eta parte-hartzailea bermatzeko. Baina informazioa helarazteaz eta iragarki-taula bihurtzeaz harago, administrazio publikoak honako hauek sustatu behar ditu: a) sentsibilizazioa, b) kudeaketa publikoaren gardentasuna, c) elkarrizketarako bide eraginkorrak, d) herritarren arteko zubiak eraikitzea e) gizarteratzea eta f) kohesio komunitarioa indartzea.

Erronka eta erantzukizun handia da, eta argi, erraz ulertzeko moduan eta enpatiaz komunikatzea eskatzen du.

Komunikazio soziala, testuinguru horretan, tresna indartsua da herritarrak bizitza publikoan inplikatzeko eta erabakiak hartzerakoan parte-hartze aktiboa sustatzeko. Politikei eta erabakiei buruzko informazioa emateaz gain, herritarren beharrak eta kezkak modu aktiboan entzun behar dira.

Egilea: Nagore García Sanz
Gizarte-komunikazioko aholkularia eta prestatzailea 

Teknologia digitalek leku garrantzitsua daukate jendearen egunerokoan, bereziki gazteen artean. Euskal Herrian eginiko IKUSIKER ikerketak erakutsi du Bigarren Hezkuntza eta Unibertsitateko ikasleak (11-23 urte bitartekoak) online konexioa ahalbidetzen duten aparailuekin barra-barra dabiltzala.

Mugikorra, ordenagailu eramangarria eta, neurri apalagoan, tableta oso maiz erabiltzen dituzte komunikatzeko, entretenitzeko eta informatzeko. Belaunaldi berriek euskarri horien bitartez begiratzen diote munduari; batetik, besteekin elkarreragiteko, eta, bestetik, beren interesak eta beharrak asetzen dituzten edukietara iristeko.

Egileak: Edorta Arana eta Garazi Sanchez, IKUSIKER ikerketako kideak (UPV/EHU)

Horiek eta beste gai batzuk urriko Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 126. zenbakian.