DUDANET: Dezimaletan koma ala puntua?

egilea: Administrazio Hizkera Atala,
Zenbakiak idazterakoan, zalantza bat baino gehiago izan ohi dugu. Post honetan, dezimaletan erabili beharreko puntuazioaz ari gara.
Dudanet zerbitzuan erantzundako kontsulta honetan, zalantza horri erantzuten diogu.
Galdera
Beheko adibideetan, zein da egokia?
“Bigarren Mundu Gerra eta gero, berriz, Europatik 2.5 milioi lagun heldu ziren Australiara Grezia, Italia, Malta eta beste hainbat naziotatik”.
“Bigarren Mundu Gerra eta gero, berriz, Europatik 2,5 milioi lagun heldu ziren Australiara Grezia, Italia, Malta eta beste hainbat naziotatik”.
Erantzuna
Euskara Batuaren Eskuliburuan dakarrenez, komaz bereizi ohi dira hamartar edo dezimalak.
Milatik gorako zenbaki osoetan, digituak hirunaka multzokatuz eta puntuz bereiziz ematea da joera nagusia (nahiz eta nazioarteko arauek (ISO/IEC 80000; SI/ISO 31-0) berariaz dioten hutsunea erabiltzeko puntuaren lekuan). Euskaltzaindiak berariazko araurik ez duenez, ezin okertzat hartu nazioarteko arauari jarraitzea. Zatiki hamartarrak, dezimalak, berriz, komaz bereiziz ematen dira.
Honela, beraz:
Bigarren Mundu Gerra eta gero, berriz, Europatik 2,5 milioi lagun heldu ziren Australiara Grezia, Italia, Malta eta beste hainbat naziotatik.
Informazio gehiago:
- EUSKALTZAIDIA. Euskara Batuaren Eskuliburua. zenbaki kardinalak
Mota horretako zalantzaren bat sortu zaizu esku artean duzun testuan? Bidali egiguzu Dudanet zerbitzura, 24 orduko epean erantzungo dizugu.