Jai-egunen idazkera
egilea: Ziortza Polin Lopez,
Diotenez, urte amaiera eta urte berria elkar gurutzatzen diren momentuan inoiz baino mezu gehiago bidaltzen dira mundu osoan. Momentu horretan urruti edo ez hain urruti daudenekin akordatzen gara, eta ohikoak diren zorion mezuak idazten ditugu, urteko azken hamabi kanpai hotsek gure etxean utzitako zirriparraren erdian. Eta orduan sortzen dira urteroko zalantza berak: “Nola idazten da? “Urteberri on” ala “urte berri on”? Ala “Urte Berri On”? Ala “urteberrion”??? Arghhh!!”.
Lasai, hona hemen argibide batzuk:




