Word dokumentu batean barneko aipuak nola egin

#

egilea: Hostaitza Zubeldia Zumarraga, 

Administrazio-testuen ajeetako bat da legeen edo dekretuen aipuz josita egotea, horietan oinarritzen baitira administrazioaren prozedura edo ekintza guztiak. Hala ere, aipu gehiegi erabiltzea oztopo besterik ez da irakurlearentzat, zaildu egiten du-eta testua irakurtzea nahiz ulertzea. Ondorioz, irakurleak behin eta berriz irakurri beharko du dokumentua, eta, hortaz, aukera dago testua irakurtzeari uzteko edo edukia gaizki ulertzeko.   

Arazo hori ekiditeko, komunikazio digitalaren bi tresna erabil ditzakegu: oin-oharrak edo amaiera-oharrak. Zenbaki edo hizki bidez dokumentuaren bi pasarte lotzen dituzte, honela: lehenak aipua orri-oinean jartzeko aukera emango digu; bigarrenak, aldiz, dokumentuaren amaieran. Gainera, komunikazio digitalak aukera ematen du kurtsorea gainean jarrita aipua ikusteko. Gure gomendioa da erreminta horiek erabiltzea testua arindu eta ulermena errazte aldera.

Jarraian, Word dokumentuetan aipuak nola gehitzen diren ikus dezakezu:

Aurkezpena deskargatu nahi izanez gero: Word-dokumentu-barneko-aipuak-nola-egin.pdf (PDF, 2 MB) (PDF) (leiho berri batean irekitzen da)