300. postara iritsi gara
egilea: Ziortza Polin Lopez,
Bai, bai… 300! Administrazio hizkera argia blogean 300 post argitaratu ditugu jada, eta, ospatzeko, hitzapasa jolasa dakarkizugu. Hizki bakoitzari dagokion hitza asmatu, eta alfabetoa osatzea da erronka.
Jokatzen hasi aurretik, komenigarria litzateke ondorengo oharrak kontuan izatea:
- Definizioa irakurri, eta idatzi hitza laukitxoan. Adi! Erantzuna -a artikulurik gabe eman behar da, mugagabean.
- Erantzuna idatzi ondoren, sakatu BIDALI botoia (edo Enter). Badaezpada ere, BIDALI sakatu aurretik, egiaztatu hitza ondo idatzi duzula.
- Erantzunen batean zalantza baduzu, erabili HURRENGOA botoia, eta jarraitu aurrera; geroago erantzuteko aukera izango duzu.
- Amaieran, zure puntuazioa eskuratzeaz gain, erantzunak ikusteko aukera izango duzu, asmatutakoak zein oker erantzundakoak.
Prest? Saiatu, asmatu eta, batez ere, gozatu!
Eta, nola ez, mila esker pantailaren beste aldean egoteagatik.


