Joan edukira

Erakundeentzako eta enpresentzako deialdia , praktikak egingo dituzten ikasleak har ditzaten, IVAPen mendeko LHIEEk antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVII. (47) Ikastaroa»ren esparruan (2021-2022)

Deskribapena


Xedea

Xedea

LHIEEren Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVII. (47) ikastaroren egituraren arabera, azken 8 urteetan hirigintza-alorrean 48 praktika-ordu baino gutxiago egin dituzten ikasleek 300 orduko praktikaldia egin dezakete, erakundeetan eta/edo enpresetan. Praktikaldi hori ez da derrigorrezkoa Hirigintzako diploma lortzeko.

Ikastaroan zehar jasotako ikaskuntza teoriko-praktikoa osatzeko xedea dauka praktikaldi horrek; beraz, gaikuntza eta trebetasun praktikoak eskuratzeko aukera ematen zaie praktika horiek egiten dituzten pertsonei, ikastaroaren edukien eremuan, erakundeetako eta enpresetako lan profesionaletan lagunduz.

Hirigintzaren eta lurralde- eta hiri-ikasketen eremuan, are nabarmenagoa da prestakuntza praktikoaren beharra, eremu konplexua izateaz gain, guztiz zeharkako gaia baita enpresa askoren jardueran, eta, zalantzarik gabe, administrazio publikoen jardueran.

Praktikaldian dauden pertsonak hartuz erakunde eta/edo enpresa hauek erakusten duten lankidetzak gizarte-balio handia ematen die haien ekimenari; horrela, guztien ahalegina batuz, kalitatea eta prestakuntza praktikoa emango diete hirigintzako etorkizuneko profesionalei.

 

 

Erakunde edo enpresen betebeharrak:

a) Hirigintzaren, lurralde-plangintzaren eta ingurumenaren eremuko unitate espezifikoa eta horri atxikitako langileak edukitzea.

b) Praktikak egiten dituenaren tutore-lanak egiteko pertsonaren bat edukitzea praktikaldian, pertsona horrek enpresan betetzen duen espezialitate profesionala eta praktiketako ikaslearen espezialitate profesionala kontuan hartuta.

c) Praktiketako pertsona bat hartzeko eskabidea aurkeztea, oinarrietan adierazten den moduan eta epean

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udala izatea

ETEak (enpresa txiki eta ertainak)

Enpresak

Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundiak

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Alameda Recalde, 18
48009 Bilbao
Tel.: 944 031 600/602/604

evetu@ivap.eus

Kodea

1047205

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazpena emana

Beste tramite batzuk


Euskadi, auzolana