GESTIÓN EMOCIONAL DEL PERSONAL INTERVINIENTE (2026/26/0/13)

Presentziala

Esku-hartzeak indarkeria-testuinguruetan duen inpaktua ezagutzea.

Erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko azken eguna: uztailak 15

Ikusi informazio zehatza eta nahitaez bete beharrekoa OHARRAK atalean.

  • Arloa: Berdintasuna
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Hartzaileak:

    Talde psikosozialak (espetxeetako langileak eta indarkeriaren biktimak diren emakumeei laguntzen dieten Eusko Jaurlaritzako eta bere EAko profesionalak).

    Ibaiondoko gizarte hezitzaileak eta gizarte laguntzaileak
  • Hautatze irizpideak: IVAPeko web orriko Ibilbidearen ikastaroak atalean argitaratuak dauden matrikulazio irizpideei jarraiki.
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: irailaren 23a eta urriaren 2a, 8a eta 9a
    • Ordutegia: 10:00 - 13:30
    • Iraupena: 20 ordu
    • Izena emateko epea: 2026ko apirilaren 16etik uztailaren 6ra
    • Oniritzi epea: 2026ko uztailaren 7tik 10era
    • Baja emateko azken eguna: 2026ko irailaren 22a
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Irakasleak: CRISTINA MERINO ORTIZ

Berdintasun arloan oinarrizko prestakuntza gainditu izana egiaztatzea edo ondorengo ikastaroa gainditua izatea:

  1. Berdintasuna Administrazio Publikoan: ekintzarako oinarriak eta tresnak / Igualdad en la Administración Pública: fundamentos y herramientas para la acción

Berariazko Prestakuntza:

  1. Komunikazio ez-sexista / Comunicación no sexista
  2. Sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurreko protokoloak / Protocolos ante el acoso sexual y el acoso por razón de sexo

Helburu orokorrak

  • Esku-hartzeak indarkeria-testuinguruetan duen inpaktua eta haren higadura emozionalaren mailak ezagutzea.
  • Garunaren funtzionamendua ulertzea, genero-indarkeriako testuinguruetan esku hartzean emozioak erregulatzeko.
  • Kontzientzia emozionala garatzea, maila fisiologikoan, kognitiboan eta portaera-mailan erregulatzeko.
  • Nork bere burua zaintzeko tresnetan entrenatzea, maila indibidualean zein kolektiboan.
  • Iraunkortasunerako muga profesionalak eta espazio instituzionalak ezartzea.
  • Kasuak aztertzea, praktika osasungarriak martxan jartzeko.

Helburu zehatzak

  • Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eta haurrei laguntzean errukiak eta bigarren mailako estresak eragindako nekearen seinaleak identifikatzea.
  • Emozioak erregulatzeko moduak praktikatzea, maila fisiologikoan, kognitiboan eta portaera-mailan.
  • Nork bere burua zaintzeko trebetasunak garatzea.
  • Mugak ezartzeko eta deskonpresio-espazioak sortzeko teknikak praktikatzea.
  • Indarkeria-egoeretan esku-hartzea espazio seguru batean irudikatzea.

Gaitasunak

Prestakuntza ekintza amaitzean ikaslea gai izango da:

  • Indarkeria-egoeretako higadura emozionalarekin lotutako kontzeptuak maneiatzeko.
  • Emozioak erregulatzeko garunaren funtzionamenduaren oinarrizko mekanismoak ezagutzeko.
  • Errukiak eta bigarren mailako estresak eragindako nekearen seinaleak identifikatzeko, eta erantzunak erregulatzeko.
  • Jarrera malgua sortzea maila kognitiboan eta portaera-mailan, nork bere burua zaintzeko.
  • Norberaren eta taldearen ongizaterako ohitura osasungarriak garatzeko

1. MODULUA: SARRERA. HIGADURA EMOZIONALA DAKARTEN EGOERAK IDENTIFIKATZEA

  1. Higadura emozionala dakarten egoerak identifikatzea.
  2. Errukiak eragindako neke-sindromea eta bigarren mailako estresa.
  3. Gatazka-egoeran eta genero-indarkerian dauden emakume eta haurrekiko loturaren eragina.
  4. Alarma-seinale pertsonalak ezagutzea.

2. MODULUA: NEUROZIENTZIAK ONGIZATERAKO EGITEN DITUEN EKARPENAK

  1. Gatazka-egoeretan eta indarkeriazko testuinguruetan pertsonen arteko harremanetan gertatzen diren asaldura emozionalak ulertzea.
  2. Garuna, haren oinarrizko funtzionamendua eta ongizatearekiko harremana.
  3. Ongizate-mailak: fisiologikoa, kognitiboa, portaerazkoa.

3. MODULUA: ONGIZATE FISIOLOGIKOA

  1. Zentzumenak informatzaile gisa ongizatea lortzeko.
  2. Isiltasuna eta loa burmuinaren konpontzaile gisa.
  3. Elikadurak eta ariketak ongizatean duten eragina.
  • Teoria Balioaniztunaren ekarpenak gatazka- edo indarkeria-egoeretan esku-hartzeari dagokionez.

4. MODULUA: ONGIZATE KOGNITIBOA

  1. Pertzepzioa, arreta eta pentsamendua narratibaren oinarri gisa. - Barne-elkarrizketa, gatazka- edo indarkeria-testuinguruetarako aliatu osasungarri gisa.
  2. Malgutasun kognitiboa: kontzeptua eta emozioak erregulatzeko gakoak.
  3. Norberaren eta taldearen ongizaterako malgutasun kognitiboa garatzea.

5. MODULUA: AUTOZAINTZARAKO PRAKTIKA OSASUNGARRIAK APLIKATZEA

  1. Nork bere burua zaintzeko portaera eta komunikazio osasungarria izatea.
  2. Komunikazio-malgutasuna, pertsonen arteko testuinguruaren arabera.
  3. Nork bere burua eta taldea zaintzeko tresnak.
  4. Muga profesionalak: gainkargatu gabe zaintzea.
  5. Taldeetan deskonpresio emozionalerako espazioak sortzea

Metodologia

Metodologia esperientziala da, eta ikuspegi parte-hartzailea ematen du, banakako eta taldeko esperientziatik abiatuta elkarreragina eta ikaskuntza bultzatzeko. Saio bakoitzean atal teoriko-praktiko bat garatuko da, egoera praktikoen bidez konpetentziak eta tresnak barneratzeko. Beraz, ikastaroaren lehen saiotik, higadura emozionala duen parte-hartzaile bakoitzeko egoera zehatzak identifikatuko dira, eta nork bere burua zaintzeko seinaleak detektatuko dira. Tailerraren garapena landutako gaien konfidentzialtasunetik planteatzen da.

EBALUAKETA

Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.

Ebaluaketak jaso beharko du: Bi atal izango ditu:

1.atala: Lehenengo 3 saioetan egin beharreko jarduera osagarriak egitea, "Emozioak kudeatzeko egoeren erregistro" gisa. Jarduera horietako bakoitza, irakasleak emandako posta elektronikora bidali beharko da, aurrez-aurreko saioaren eguneko arratsaldeko 19:00ak baino lehen (irailak 23, urriak 2,8). Jarduerak gai/ez-gai bezala kalifikatuko dira, eta guztiak gainditzea ezinbestekoa da atal hau gainditzeko. Aurkezte-datak:

  1. zeregina: irailaren 23ko 19:00ak baino lehen.
  2. zeregina: urriaren 2ko 19:00ak baino lehen.
  3. zeregina: urriaren 8ko 19:00ak baino lehen.

2.atala, azken ebaluazioa: laugarren saioa amaitzean (urriak 9), prestakuntza-ekintzaren azken ebaluazio gisa, banakako lan bat egin beharko da. Lan horretan, higadura edo neke emozionalaren seinaleak detektatu diren egoera batean, emozioak kudeatzeko erabilitako prozesua deskribatu, eta ikastaroan zehar, auto-zaintza zein egiturazko deskonpresio-neurrien inguruan barneratutako ezagutzak txertatu beharko dira. Proba gainditzeko 10 puntutik 7 lortu beharko dira. Lana aurkezteko epemuga urriaren 13a, arratsaldeko 19:00ak baino lehen izango da. Ezarritako epean aurkeztu edota egin ez diren lanak EZ-GAI gisa kalifikatuko dira.

Ebaluazioa gainditzeko, bi ataletako ariketa guztiak gainditu beharko dira, hau da, 3 zereginak eta azken ebaluazioko lana.

APROBETXAMENDUA

Bete beharreko baldintzak:

  • %80ko bertaratzea
  • Aprobetxamendu proba gainditzea

Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.

Baldintzak

Gainerako orduak nahitaez bete eta entregatu beharreko ariketekin beteko dira. Saio bakoitzaren ondoren, irakasleak jarduera batzuk egiteko eskatuko du, zeinak posta elektroniko bidez aurkeztu beharko zaizkion. Jarduera bakoitza norberaren-laneko 1,5 orduen baliokidea da (saio bakoitzak bere jarduerak izango ditu aurkezteko), eta horiek ez egin edota ez aurkeztea EZ GAI gisa baloratuko da (zehaztasunak ebaluaketa atalean). Saiora bertaratutakoek, jarduerak posta elektroniko bidez jasoko dituzte.

Baldintza Teknikoak

  • Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
  • Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Kontaktua

prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:

irailak 23 : Lakua Ieko sotoko 31. gela

urriak 2 : Lakua Ieko sotoko 28. gela

urriak 8 eta 9 : Lakua Ieko sotoko 31. gela

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN | DONOSTIA, 1
VITORIA-GASTEIZARABA/ÁLAVA (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
195,30€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.