HERRAMIENTAS ÚTILES PARA LA CONSECUCIÓN DE LA IGUALDAD EN LA ATENCIÓN A LA CIUDADANÍA (2025/26/0/11)
On-line
-
Online ekitaldia
Ekitaldiaren deskribapena
Herritarrei arreta ematean genero-ikuspegia aplikatzeko tresnei buruzko ikastaroa, komunikazio inklusiboa hobetzeko eta gatazkak genero-ikuspegiarekin konpontzeko mekanismoak eskainiko ditugu.
- Arloa: Prestakuntza - Berdintasuna
- Modalitatea: Lineakoa
- Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten enplegatu publikoak
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: 2025eko irailaren 15etik 26ra
- Iraupena: 10 ordu
- Izena emateko epea:
2025eko ekainaren 2tik uztailaren 28ra: Administrazio orokorra (*)
2025eko ekainaren 2tik uztailaren 31ra: Beste administrazio batzuk - (*)Oniritzi epea: 2025eko uztailaren 29tik 31ra
- Baja emateko azken eguna: 2025eko irailaren 12a
- Hizkuntza: Gaztelera
- Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus/ Ikastaroa hasi baino bi egun lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratu ikastaroa hasten den egunera arte ez dela sarrera gaituko.
- Oinarrizko ikastaroak:
- Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko oinarrizko prestakuntza
- Formación básica sobre igualdad de mujeres y hombres
- Berariazko ikastaroak:
- Fitxa honen xede den ikastaroa
- Genero-indarkeriari buruz jakin behar duzuna
- Lo que tienes que saber de la violencia de género
- Hacia un uso igualitario del lenguaje y la comunicación en la administración
- Nuevos enfoques de los tiempos: la corresponsabilidad y la conciliación
- Análisis de datos e indicadores de género
- Eguneroko lanari genero ikuspegia txertatu
- Herritarrei arreta emateko tresna baliagarriak berdintasuna lortzeko bidean
- Integrar la perspectiva de género en el trabajo diario
Helburu orokorrak
- Herritarrei arreta ematea eta haien beharrak identifikatzea, genero-ikuspegitik eta ikuspegi intersekzionaletik.
- Komunikazio inklusiboa sustatzea.
- Herritarren arretan gatazkak konpontzen jakitea, ahalduntzearen ikuspegitik.
Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:
- Herritarrei berdintasunezko arreta eskaintzea, genero-ikuspegi intersekzionaletik.
- Gatazkak konpontzea arretan, ahalduntzearen ikuspegitik
- Nola aplikatu genero-ikuspegia eguneroko lanean
- Erabiltzaileen aniztasuna ezagutzea, hobeto komunikatzeko.
- Herritarrekin komunikazio inklusiboa izateko jarraibideak.
- Gatazkak genero-ikuspegitik konpontzeko mekanismoak. Teoriatik praktikara.
Metodologia
Autoprestakuntzako ekintza honek bi ardatz nagusi ditu: plataforma birtuala eta tutoretzak. Ikaskuntzaren oinarrian, sistema dinamiko bat dago, ikasleek aktiboki parte har dezaten; tutoreak gidatzen du ikaslea, eta ikasleak, berriz, banakako lana eginez eta elkarlanean arituz ikasten du. Ikastaroak 4 ikasgai ditu, eta jarduera desberdinak. Ikasleen ikastaldia osatzeko bideak: ikastaroko dokumentaziora eta irakurtzeko esteketarako sarbidea; foroetan parte hartzea; ariketa praktikoak eta galdetegiak egitea, eta tutorearekin beti harremanetan egotea, plataformaren bidez
Ebaluazioa
Ebaluazioaren helburua: ikastaroaren helburuak bete direla bermatzea. Ikastaroaren ebaluazioan, 3 jarduera daude. Jarduera batzuk on-line erantzun beharreko galdetegiak dira, eta beste batzuk, ordenagailuan egin beharko dira, gero plataforma birtualean jartzeko; tutoreak zuzenduko ditu, plataformatik, eta lanaren feedback bat itzuliko dio ikasleari. Jarduerak egiteko epeak orientagarriak dira; tutoreak finkatuko ditu, eta plataformako egutegian ikusi ahalko dira..
Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:
- Jarduera guztiak gaindituta izatea
Ziurtagiriak
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoak jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.
Baldintzak
Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.
Eskakizun teknikoak
- Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
- Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik
Laguntza
Laguntza teknikoa behar izanez gero:
- Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
- Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara
Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Online ekitaldia
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
Izen-ematea
- Prezioa:
- 88,20€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Jarraibideak
- Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
- IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
- Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
- Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.
- Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara: