HOMBRES, MASCULINIDADES E IGUALDAD: MIRANDO AL FUTURO, CONSTRUYENDO POLÍTICAS PÚBLICAS PARA LA IGUALDAD (2025/26/0/16)
On-line
-
Online ekitaldia
Ekitaldiaren deskribapena
Maskulinitateen eraikuntza soziala, genero-harremanetan duten eragina eta politika publikoetan duten garrantzia aztertuko ditugu, harreman bidezkoagoak eta zuzenagoak sustatzeko.
- Arloa: Prestakuntza - Berdintasuna
- Modalitatea: Lineakoa
- Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten enplegatu publikoak
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: 2025eko martxoaren 24tik apirilaren 11ra
- Iraupena: 15 ordu
- Izena emateko epea:
2025eko urtarrilaren 2tik otsailaren 24ra: Administrazio orokorra (*)
2025eko urtarrilaren 2tik otsailaren 28ra: Beste administrazio batzuk - (*)Oniritzi epea: 2025eko otsailaren 25etik 28ra
- Baja emateko azken eguna: 2025eko martxoaren 21a
- Hizkuntza: Gaztelera
- Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus/ Ikastaroa hasi baino bi egun lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratu ikastaroa hasten den egunera arte ez dela sarrera gaituko.
Helburu orokorrak
- Ikasleak kontzientziatzea maskulinitateen eraikuntza sozialaz eta horiek genero-harremanetan, berdintasunean eta diskriminazioan duten eraginaz, ikuspegi intersekzionaletik eta aniztasunetik.
- Maskulinitate-ereduen eragina eta zaintzarekin eta arrisku-jokabideekin duten lotura kritikoki aztertzeko gaitasuna sustatzea.
- Ezagutza teorikoak ematea gizonekin eta maskulinitateekin lan egiteko politika publikoekin lotutako funtsezko kontzeptuei buruz.
Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:
- Generoaren, maskulinitateen, desberdintasunaren eta diskriminazioaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzeko.
- Gizonak berdintasunean sartzean dauden aldaketak eta erresistentziak aztertzeko.
- Maskulinotasunarekin lotutako faktoreak ulertzeko, gizonek beren gain hartzen dituzten arrisku-jokabideetan eragiten dutenak, eta horien ondorioetan.
- EAEn gizonekin eta maskulinitateekin lan egitera bideratutako politika publikoetan izandako aldaketak aztertzeko.
- Maskulinitateak eta berdintasuna: oinarrizko kontzeptuak, aldaketak eta erresistentziak.
- Sexua eta generoa: sistema desberdin baten oinarriak.
- Androzentrismoa, estereotipoak eta diskriminazioa: benetako ondorioak.
- Maskulinitateak, pribilegioak eta boterea.
- Gizonen eta maskulinitateen rola zaintzan eta arrisku-jokabideetan.
- Eredu tradizionalak, zaintza eta arrisku-jarrerak.
- Gizonen zeregina zaintza-lanen banaketan.
- Berdintasun-politikak, maskulinitateak eta administrazio publikoa: gizonen aldaketa bultzatzea.
- Euskadin gizonei zuzendutako politika publikoen testuingurua.
- Gizonekin eta maskulinitateekin lan egiteko politika eraginkorrak egiteko beharrezko baldintzak.
- Egungo arau-esparrua: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzeko Legearen aldaketak.
Metodologia
Autoprestakuntzako online ekintza hau sistema dinamiko batean eta ikasleen parte hartze aktiboan oinarrituko da. Tutoreak lagunduko die ikasleei edukia ulertzen eta programatutako jarduerak egiten. Ikastaroak 3 ikasgai ditu, material osagarria, elkarrizketa sustatzeko eztabaida-foro bat, eta baita jarduera desberdinak ere.
Ebaluazioa
Ebaluazioaren helburua ikastaroko helburuak betetzen direla bermatzea izango da. Ikastaroaren ebaluazioak 10 galderako 2 test eta ariketa praktiko bat ditu. Jarduera batzuk online egin behar dira, eta beste batzuk ordenagailuan, gero plataforma birtualean eransteko; tutoreak zuzenduko ditu, plataformatik, eta lanaren feedback bat itzuliko du. Jarduerak egiteko epeak tutoreak finkatuko ditu, eta ikusgai egongo dira plataformako egutegian.
Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:
- Galdetegietan, gutxienez, 7 zuzen erantzutea
- Azken ariketa gainditzea
Ziurtagiriak
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoak jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.
Baldintzak
Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.
Eskakizun teknikoak
- Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
- Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik
Laguntza
Laguntza teknikoa behar izanez gero:
- Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
- Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara
Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Online ekitaldia
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
Izen-ematea
- Prezioa:
- 112,35€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Jarraibideak
- Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
- IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
- Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
- Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.
- Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara: