Ikastaroen emaitzak mugatu ditzakezu:

Ikastaroen emaitzak mugatu

HONDAKINEN KUDEAKETA. ARAUDIA, HELBURUAK ETA BETEBEHAR ESPEZIFIKOAK TOKI-ERAKUNDEENTZAT (2025/2/10/1)

Presentziala

Toki-erakundeei eragiten dieten hondakinen araudia eta planak eta erakunde horientzako betebehar espezifikoak biltzen dituzten saioak. Horiei nola erantzun erakusten duten adibide zehatzak erakutsiko dira.

  • Arloa: Prestakuntza - Ingurumen
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Hartzaileak:

    Tokiko teknikariak.

    Hautatze irizpideak: Tokiko eskumeneko hondakinen prebentzioarekin, bilketarekin, tratamenduarekin eta/edo hondakinen tasak kobratzearekin lotutako alderdietan lan egiten duten langileak.

  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: apirilaren 3a, 4a
    • Ordutegia: 09:00 - 14:00
    • Iraupena: 10 ordu
    • Izena emateko epea: 2025eko otsailaren 3tik martxoaren 21era
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko apirilaren 2a
  • Hizkuntza: Euskara
  • Irakasleak: CIMAS INNOVACIÓN Y MEDIO AMBIENTE

Helburu orokorrak

Toki-erakundeek hondakinen kudeaketaren arloan dituzten betebeharrak ezagutzea eta horiei nola erantzun jakitea.

Helburu zehatzak

  • Hondakinen arloko araudia eta plangintza ezagutzea. Zein helburu diren orokorrak eta zeintzuk eragiten dieten toki-erakundeei.
  • Nola ekin hondakinen arloko ikuskaritzari.
  • Produktuaren erantzukizun zabaldua eta tokiko erakundeen inplikazioak ezagutu.
  • Nola heldu praktikan betebeharrei: egin beharreko jarduerak, beharrezko baliabideak eta babes politikoaren garrantzia.
  • Nola heldu tokiko eskumena duten hondakinen bilketa- eta tratamendu-tasari.
  • Ezarritako helburuetara iristea lortu duten arrakasta-kasuak ezagutzea.
  • Hondakinen gaikako bilketa hobearen ondorio ekonomikoak ezagutzea.

Gaitasunak

Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:

  • Betebeharrak betetzeko beharrezkoak diren jarduerei ekin eta horretarako behar diren baliabideak ezagutzeko.
  • Erabakiak hartzeko ardura duten pertsonei tokiko jarduerak ezartzeko eskatzeko argudioak izateko.
  • Hondakinei buruzko araudia:
    • 7/2022 Legea, apirilaren 8koa, ekonomia zirkular baterako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoa.
    • 1055/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, ontziei eta ontzi-hondakinei buruzkoa.
    • 112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituena.
    • 63/2019 Dekretua, apirilaren 9koa, komunitateko konpostaje-instalazio eta -jardueren araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzen dituena (indargabetua, baina aldaketa handirik gabe onar daitekeena).
    • SANDACH araudia (giza kontsumorako ez diren animalia-azpiproduktuak).
    • 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena.
    • Udal-hondakinak birziklatzeko helburuak kalkulatzeko metodologia.

Oharra: araudiaren azalpena toki-erakundeei eragiten dieten alderdietan oinarrituko da.

  • Hondakin-planak:
    • Euskadiko hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko 2030eko plana (HPKP 2030).
    • Arabako hiri-hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko 2030erako plana (PRU2030).
    • Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2019-2030 Plan Integrala (GHHKPO 2019-2030).
    • Bizkaiko toki-eskumeneko hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko 2030eko Plan Integrala (PIPGRB 2030).
  • Helburuak betetzeko jarduketen kasu praktikoak:
    • Hondakinen udal-planak.
    • Elikagaien hondakinak prebenitzeko planak.
    • Gaikako bilketaren emaitzak hobetzea, bilketa pertsonalizatuz.
    • Hobekuntzak berrerabiltzeko prestaketan.
    • Komunikazio-kanpainak.
    • Ikuskapen-zerbitzuak.
    • Hondakinak bildu eta kudeatzeko zerbitzua arautzen duen ordenantza eta ordenantza fiskala.
    • Hondakinen sorreraren araberako ordainketa.
    • Jardunbide egokiengatiko hobariak.
    • Gaikako bilketa hobetzeak dakartzan ondorio ekonomikoak.

Metodologia

Saio teoriko-praktikoak.

Ebaluazioa

Test motako azterketa, 15 itemez osatua. Hori gainditzeko, 8 itemi erantzun zuzena eman beharko zaie. Erantzun okerrak ez dira zigorra. Proba azken saioaren amaieran egingo da eta 20 minutuko iraupena izango du. Azken kalifikazioa GAI/EZ GAI izango da

Aprobetxamendua

Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:

  • %80ko bertaratzea
  • Aprobetxamendu-proba gainditzea

Ziurtagiriak

Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.

Baldintza

Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Kontaktua

prestakuntza@ivap.eus

Esparrua

EUDEL eta IVAPen arteko lankidetza-hitzarmenetik eratorritako prestakuntza-ekintza.

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
SAN BARTOLOMÉ | SAN BARTOLOME, 28
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGIPUZKOA (Espa�a)
Lekuaren xehetasun gehiago:
SAN BARTOLOMÉ 28 - DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN, PK: 20007
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:

119,70€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diruzenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:

Zure erakundean prestakuntza koordinatzailea baldin baduzu, jar zaitez berarekin harremanetan eskaria kudeatzeko. Koordinatzaile horrek, zuzenean sartuko du zure eskaria SOLASKIDEGUNE aplikazioan eta kontrakorik esaten ez dugun bitartean eskabide hori onartuko da.