CONTRATO MENOR CURSO TEÓRICO-PRÁCTICO (2025/13/3/1)
On-line
-
Online ekitaldia
Ekitaldiaren deskribapena
Kontratu txikiarekin zerikusia duten gai guztiak aztertuko ditugu, kontratu txiki bat zer den, nola izapidetzen den eta zer arrisku dituen sakon jakiteko.
- Arloa: Prestakuntza - Administrazioko oinarrizko gaiak
- Modalitatea: Lineakoa
- Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten enplegatu publikoak, kontratu publikoak prestatzeko eta gainbegiratzeko ardura duten legelariak, kontratazio publikoaren arloan aldez aurreko ezagutza nahikoa dutenak eta kontratu publikoekin lotutako zereginak egiten dituztenak.
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: 2025eko maiatzaren 5etik ekainaren 13ra
Bideokonferentzia saioa: ikusi Informazio zehatza
- Iraupena: 30 ordu
- Izena emateko epea:
2025eko martxoaren 3tik 31ra: Administrazio orokorra (*)
2025eko martxoaren 3tik apirilaren 4ra: Beste administrazio batzuk - (*)Oniritzi epea: 2025eko apirilaren 1etik 4ra
- Baja emateko azken eguna: 2025eko maiatzaren 2a
- Ikastaroaren egunak: 2025eko maiatzaren 5etik ekainaren 13ra
- Hizkuntza: Gaztelera
- Ikastarorako sarbidea: Sarbidea Ikastaroa hasi baino bi egun lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratu ikastaroa hasten den egunera arte ez dela sarrera gaituko.
ProcurCompEU ibilbidea:
- Transparencia y contratación pública: publicidad de la licitación, acceso al expediente, confidencialidad
- Análisis de pliegos de condiciones administrativas y técnicas
- Contratación publica sostenible
- Características de las tipologías contractuales
- Redacción de especificaciones técnicas: condiciones, solvencia, criterios de adjudicación y eveluación de ofertas
Berariazko ikastaroa:
- Fitxa honen xede den ikastaroa
Helburu orokorrak
- Kontratu txikiaren ezaugarriak modu praktikoan identifikatzea.
- Kontratu txiki baten espedientea nola izapidetu behar den jakitea.
- Kutxa finkoko aurrerakinen modalitatea eta araudi orokorrarekiko salbuespenak aztertzea
- Kontratu txikia bidegabe erabiltzeak dakartzan administrazio- eta zigor-arriskuak ulertzea.
- Kontratuaren balizko zatikatzea identifikatzeko jarraibide praktikoak aurkitzea.
- Kontratu txikiaren publizitate-betebeharrak ikastea.
- Kontratu txikiaren jarraibide praktikoak eta alternatibak Kontratuaren exekuzioan sakontzea.
Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:
- Segidako traktuko kontratuen aurrean noiz gauden eta kontratu txikietan izango dituen ondorioak ezagutzeko
- Zatikatu daitezkeen kasuak eta kontratu txikia gauzatzeko ezintasuna identifikatzeko
- Kontratu txikiko espediente bat arin izapidetzeko
- Helburu bereko kontratuak esleitzeko mugak identifikatzeko
- Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 118. artikuluko txostenak eta memoriak idazteko
- SPKLren 118.3 artikuluaren inguruko lege-gorabeherak ulertzeko eta egungo mugak ezagutzeko Mota guztietako kontratu txikiaren inguruko problematika identifikatzeko
- Kontratu txikia. Ezaugarri orokorrak.
- Zer da kontratu txiki bat? Legezko definizioa.
- Kontratu txikia arautzea.
- Kontratu txikiaren araubidea aplika dakiokeen beste prozedura batzuk.
- Botere esleitzaileak, administrazio publikokoak ez direnak, eta sektore publikoko erakundeak, adjudikatzeko ahalmenik ez dutenak.
- Toki-erakundeetako kontratu txikien espezialitateak.
- Kontratuaren eremu subjektiboa.
- Kontratu txikiaren xedea eta epea.
- Kontratuaren objektuaren tratamendua SPKLn.
- Kontratua zatitzea. Arriskuak.
- Kontratua zatikatzea saihesteko jarraibideak.
- Zatikatzea eta Aholku Batzordeak.
- Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren jarraibideak kontratuaren zatikapenari buruz.
- Kontratu errepikariak.
- Kutxa finkoko aurrerakinak
- Diziplinazko eta zigor-arloko erantzukizunak eta arriskuak
- Kontratu Txikiaren espedientea izapidetzea.
- Espedientea izapidetzea arautzea.
- Kontratu txikiaren espedientea.
- Kontratu txikien publizitatea eta salbuespenak
- Publizitatea.
- Kontratuak igortzea Kontratatzailearen Profilean.
- Sektore Publikoko Kontratuen Erregistrora bidaltzea.
- Gardentasun Atarira bidaltzea.
Metodologia
Autoprestakuntzako ekintza honek bi ardatz nagusi ditu: plataforma birtuala eta tutoretzak. Ikaskuntzaren oinarrian, sistema dinamiko bat dago, ikasleek aktiboki parte har dezaten; tutoreak gidatzen du ikaslea, eta ikasleak, berriz, banakako lana eginez eta elkarlanean arituz ikasten du. Ikastaroak hainbat gai ditu, jarduera desberdinak eta nahitaezko eskola birtual bat bertara etorrita izango dena. Ikasgaia aurkezteko bideo batekin hasiko da unitatea jorratu beharreko edukiaren azalpenekin. Ikasgaiaren alderdi bakoitza berariaz lantzeko ikasleek egin beharreko gaiak aurkeztuko dira.
Ebaluazioa
Ikastaroaren helburuak betetzen direla bermatzea izango da ebaluazioaren helburua. Ikastaroaren ebaluazioa 20 galderako online test bat izango da, eta galdera bakoitzak 3 erantzun-aukera izango ditu.
Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:
- Aprobetxamendu-proba gainditzea, gutxienez 15 erantzun zuzen.
- Bideokonferentzia bidezko saiora bertaratzea
Ziurtagiriak
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoak jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.
Baldintzak
Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.
Eskakizun teknikoak
- Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
- Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik
Laguntza
Laguntza teknikoa behar izanez gero:
- Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
- Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara
Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Online ekitaldia
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
Bideokonferentzia saioa:
- Ekainaren 6a. Ordutegia: 09:00-11:00
Izen-ematea
- Prezioa:
- 234,15€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Jarraibideak
- Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
- IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
- Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
- Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.
- Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara: