Ikastaroen emaitzak mugatu ditzakezu:

Ikastaroen emaitzak mugatu

MÓDULO I: LAS SUBVENCIONES CONCEDIDAS POR ENTIDADES PÚBLICAS: VISIÓN GENERAL (2025/0/14/2)

On-line

Ikastaro honetan, dirulaguntzak arautzen dituen araudiaren oinarrizko kontzeptuak aztertuko dira, bai eta dirulaguntzak emateko prozedurak eta diruz lagun daitezkeen gastuak aurrekontu-kudeaketarekin mugatzea ere.

  • Arloa: Prestakuntza - Ekonomia eta Ogasuna
  • Modalitatea: Lineakoa
  • Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten enplegatu publikoak. Administrazio publikoek emandako diru-laguntzen prozeduren kudeaketan ari diren langileak.
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: 2025eko martxoaren 3tik 28ra
      Bideokonferentzia saioa: ikusi Informazio zehatza
    • Iraupena: 20 ordu
    • Izena emateko epea:
      2025eko urtarrilaren 2tik otsailaren 3ra: Administrazio orokorra (*)
      2025eko urtarrilaren 2tik otsailaren 7ra: Beste administrazio batzuk
    • (*)Oniritzi epea: 2025eko otsailaren 4tik 7ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko otsailaren 28a
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Irakasleak: Alfredo Barrio Gil eta Elvira Arcos Alberti.
  • Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus/ Ikastaroa hasi baino bi egun lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratu ikastaroa hasten den egunera arte ez dela sarrera gaituko.

  • I.Modulua: Fitxa honen xede den ikastaroa.
  • II.Modulua: Las subvenciones concedidas por entidades públicas: visión general.
  • III.Modulua: Curso avanzado sobre la gestión de las subvenciones.

Ikastaro aurreratuan matrikulatzeko, ezinbestekoa da II.Modulua gaindituta izatea.

Helburu orokorrak
Diru-laguntzen Legeak eta berau garatzen duen Araudiak administrazio publikoetan duen eragina. Aldi berean, Aurrekontu Orokorraren exekuzioan diru-laguntzek dituzten inplikazioak aztertuko dira.

Helburu zehatzak
Aplikazio-esparruarekin lotutako gaiak eta araudiak barne hartzen dituen xedapenak zorrotz ezagutzea. Hala nola, bere aurrekontuekiko inplikazioak.

Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:

  • Diru-laguntzen negozio juridikoak barne hartzen dituen alderdiak zehaztu eta definitzeko.
  • Diru-laguntza orok eduki behar duen berariazko araudiaren edukia ezagutzeko.
  • Diru-laguntzen publizitate eta finantzazioari dagokienez, modu orokorrean bete beharreko eginkizunak ezartzeko.
  • Diru-laguntzei dagokienean, aurrekontuen exekuzioaren fase desberdinak ezagutu.
  • Diru-laguntzekiko gastu txostenak izapidetu.

I.MODULUA: Alderdi Orokorrak

  • Kontzeptua eta helburua, Aplikazio-eremua eta hastapen orokorrak, Diru-laguntzen plan estrategikoa, Onuradunak eta erakunde laguntzaileak, Informazioa eta publizitatea diru-laguntzen datu-base nazionalean.

II.MODULUA: Aurrekontuen Kudeaketa

  • Gastuaren onarpena eta diru-laguntzen ordainketa, Aldez aurretiko tramitazioa eta hainbat urtetarako diru-laguntzak, Itzulera

III.MODULUA: Diru-laguntzak emateko prozedurak

  • Norgehiagoka, Zuzeneko ematea,Beste prozedura batzuk

IV.MODULUA: Diruz lagundu daitezkeen gastuak

  • Diruz lagundu daitezkeen gastuak zehaztea eta jardueren azpikontratazioa, Tokiko administrazioaren berezitasunak...

V.MODULUA: Diru-laguntzei buruzko arau-hausteak eta zehapenak

Metodologia

Autoprestakuntzako ekintza honek bi ardatz nagusi ditu: plataforma birtuala eta tutoretzak. Ikaskuntzaren oinarrian, sistema dinamiko bat dago, ikasleek aktiboki parte har dezaten; tutoreak gidatzen du ikaslea, eta ikasleak, berriz, banakako lana eginez eta elkarlanean arituz ikasten du. Ikastaroak 5 gai-multzo ditu, test itxurako ariketak eta jarduera desberdinak. Ikasleen ikastaldia osatzeko bideak: ikastaroko dokumentaziora eta irakurtzeko esteketarako sarbidea; foroetan parte hartzea; ariketa praktikoak eta galdetegiak egitea, eta tutorearekin beti harremanetan egotea, plataformaren bidez

Ebaluazioa
Ikastaroaren helburuak betetzen direla bermatzea izango da ebaluazioaren helburua. Ikastaroaren ebaluaketak test itxurako 2 ariketa eta 2 kasu praktiko ditu. Jarduera batzuk on-line egin behar dira eta beste batzuk ordenagailuan gero plataforma birtualean atxikitzeko, tutoreak zuzendu eta lanaren feedback-a bidali dezan. Halaber, edukiak ikasteko eta jarduerak egiteko gomendatutako epeak markatuko ditu.

Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:

  • Ikastaroko 3 jarduera gutxienez gainditu (kasu praktikoak eta test bat)
  • Bideokonferentzia saiora bertaratzeaZiurtagiriak

Ziurtagiriak
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.

Baldintzak

Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.

Eskakizun teknikoak

  • Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
  • Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik

Laguntza

Laguntza teknikoa behar izanez gero:

  • Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
  • Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara

Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:

Bideokonferentzia saioa:

  • Martxoaren 12a. Ordutegia: 09:30-11:00
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:

172,20€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diruzenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Jarraibideak

  • Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
    • IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
  • Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
    • Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.