NUEVOS ENFOQUES DE LOS TIEMPOS: LA CORRESPONSABILIDAD Y LA CONCILIACIÓN (2025/26/0/12)
On-line
-
Online ekitaldia
Ekitaldiaren deskribapena
Denboraren kudeaketako ikuspegi berriei buruzko ikastaroa, erantzukidetasuna eta bizitza uztartzeari buruz hitz egingo dugu, eta denboraren erabileretan berritzeko politika publikoak, jardunbide egokiak eta baliabideak aztertuko ditugu.
- Arloa: Prestakuntza - Berdintasuna
- Modalitatea: Lineakoa
- Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten enplegatu publikoak
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: 2025eko irailaren 15etik urriaren 3ra
- Iraupena: 15 ordu
- Izena emateko epea:
2025eko ekainaren 2tik uztailaren 28ra: Administrazio orokorra (*)
2025eko ekainaren 2tik uztailaren 31ra: Beste administrazio batzuk - (*)Oniritzi epea: 2025eko uztailaren 29tik 31ra
- Baja emateko azken eguna: 2025eko irailaren 12a
- Hizkuntza: Gaztelera
- Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus/ Ikastaroa hasi baino bi egun lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratu ikastaroa hasten den egunera arte ez dela sarrera gaituko.
- Oinarrizko ikastaroak:
- Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko oinarrizko prestakuntza
- Formación básica sobre igualdad de mujeres y hombres
- Berariazko ikastaroak:
- Fitxa honen xede den ikastaroa
- Genero-indarkeriari buruz jakin behar duzuna
- Lo que tienes que saber de la violencia de género
- Hacia un uso igualitario del lenguaje y la comunicación en la administración
- Análisis de datos e indicadores de género
- Herritarrei arreta emateko tresna baliagarriak berdintasuna lortzeko bidean
- Eguneroko lanari genero ikuspegia txertatu
- Herramientas útiles para la consecución de la igualdad en la atención a la ciudadanía
- Integrar la perspectiva de género en el trabajo diario
Helburu orokorrak
- Emakumeen eta gizonen artean gaur egun dagoen desberdintasunari buruz eta desberdintasun hori gutxitzera bideratutako politika publikoak ezartzeko beharrari buruz hausnartzea ahalbidetzen duten kontzeptuetara hurbiltzea.
- Diskriminazioaren egiturazko jatorria eta emakumeek eta gizonek espazio desberdinetan duten jarrera desberdina testuinguruan kokatzea eta haien rolak identifikatzea (diskriminazioa betikotzea).
- Berdintasun-politiken testuinguruari, esparruari eta ibilbide historikoari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea.
Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:
- Desberdintasuna gizartean eraikitzen laguntzen duten sozializazio-mekanismoak azaltzeko.
- Gizartean emakumeei eta gizonei esleitzen zaizkien rol eta zeregin desberdinei buruz jarrera kritiko bat garatzeko.
- Lan-jardueran emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan jarduteko estrategia batzuk identifikatzeko.
- Erakundeek benetako berdintasuna lortzeko hasitako ekintzak definitzeko, eta gomendioak txertatzeko lan eremuan.
I.MODULUA: Zer dakarte denboraren erabilera berriek: erreferentzia-esparrua eta balio- aldaketa
- Zergatik sortzen da egungo gizartean kontziliatzeko premia?
- Esparru teorikoa sexu-genero sistema Bizitza pertsonala, familia-bizitza eta lan-bizitza kontziliatzea: Arauen eta erakundeen esparrua.
- Zergatik da garrantzitsua berritzea denboraren erabilerei dagokienez: hausnarketak eta zifrak.
- Gaiarekin zerikusia duten kontzeptuak, esate baterako: lanaren banaketa sexuala, lan produktiboa eta ugalketa-lana, erantzukidetasuna, irisgarritasuna, mugikortasuna, erantzukizun sozial korporatiboa, kontziliazioa, jasangarritasuna, berrikuntza, etab.
- Denborari buruzko politika politikoak.
- Denboraren erabilerak kudeatzearen erronkak
II.MODULUA:Denboraren erabilerak, teoriatik praktikara
- Norantz doa gure denbora? Etorkizuneko agertokiak eta kultura-aldaketa.
- Eguneroko bizitzako denborak eztabaidagai: lana, aisia, herritarrak, familia, militantzia, kirola, elkartasuna...
- Kontziliazioarekin lotutako argi-ilunak. Elementu gakoak kontziliazioan eta erantzunkidetasunean eta ikuspegi berriak: Pertsonak, antolakuntza eta gizartea.
III.MODULUA: Jardun onak eta baliabide interesgarriak
- Denboraren erabilerari buruzko ikerketak. Ekimenak (Concilia + del, Eusko Jaurlaritzarena)
- Sareak, maila publiko edota pribatua (denBBora Sarea, TEMPO sarea/ Frantzia, REPTAT/ Europa, NUST/ Bartzelonako Udala, etc.)
- Jardun onak enpresetan.
- Jardun onak baliabide publikoetatik.
Metodologia
Autoprestakuntzako ekintza honek bi ardatz nagusi ditu: plataforma birtuala eta tutoretzak. Ikaskuntzaren oinarrian, sistema dinamiko bat dago, ikasleek aktiboki parte har dezaten; tutoreak gidatzen du ikaslea, eta ikasleak, berriz, banakako lana eginez eta elkarlanean arituz ikasten du. Ikastaroak 3 zati ditu, eta jarduera desberdinak. Ikasleen ikastaldia osatzeko bideak: ikastaroko dokumentaziora eta irakurtzeko esteketarako sarbidea; foroetan parte hartzea; ariketa praktikoak eta galdetegiak egitea, eta tutorearekin beti harremanetan egotea, plataformaren bidez.
Ebaluazioa
Ebaluazioaren helburua izango da ikastaroaren helburuak betetzen direla bermatzea. Ikastaroaren ebaluazioan, 9 kasu praktiko daude. Jarduera batzuk on-line egin behar dira, eta beste batzuk, ordenagailuan, gero plataforma birtualean jartzeko; tutoreak zuzenduko ditu, plataformatik, eta lanaren feedback bat itzuliko du. Jarduerak egiteko epeak orientagarriak dira; tutoreak finkatuko ditu, eta plataformako egutegian ikusi ahalko dira
Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:
- Gutxienez 7 jarduera gaindituta izatea
Ziurtagiriak
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoak jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.
Baldintzak
Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.
Eskakizun teknikoak
- Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
- Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik
Laguntza
Laguntza teknikoa behar izanez gero:
- Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
- Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara
Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Online ekitaldia
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
Izen-ematea
- Prezioa:
- 112,35€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Jarraibideak
- Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
- IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
- Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
- Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.
- Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara: