PREVENCIÓN DE LA CONDUCTA SUICIDA Y AUTOLESIVA EN LA INFANCIA Y ADOLESCENCIA (2025/24/4/1)

Presentziala

Ikastaroa jokabide suizida eta autolesibo posibleen aurrean identifikatu, prebenitu eta esku hartzeko beharrezkoak diren tresnak eta ezagutzak eskuratzean oinarrituko da.

  • Arloa: Prestakuntza - Arreta Soziala, Lana eta Lan-antolamendua
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Hartzaileak:

    Beren eginkizunak toki-erakundeetako gizarte-zerbitzuen arloan betetzen dituzten langileak.

  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: apirilaren 1a, 2a
    • Ordutegia: 09:00 - 14:00
    • Iraupena: 10 ordu
    • Izena emateko epea: 2025eko otsailaren 3tik martxoaren 21era
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko martxoaren 31
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Irakasleak: NORA ANDREU SERRANO

Helburu orokorrak

Jokabide suizida eta autolesibo posibleen aurrean identifikatu, prebenitu eta esku hartzeko behar diren tresnak eta ezagutzak eskuratzea.

Helburu zehatzak

  • Ideia suizida eta/edo jokabide autolesibo posibleen aurrean galdetzeko beldurra murriztea.
  • Jokabide suizida eta/edo autolesiboarekin lotutako sinesmenak, mitoak eta faktoreak ezagutzea.
  • Jokabide autolesiboa eta suizidioa bereiztea.
  • Jokabide autolesibo eta/edo suizidaren arriskuaren edo susmoaren aurrean jardutea.

Gaitasunak

Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:

  • Haur eta nerabeetan arrisku suizida eta autolesiboko jokabideak identifikatzeko.
  • Segurtasun-plan bat egiteko.
  • Komunikazio-estrategiak eskuratzeko.
  • Ideia suiziden aurrean eta saiakera baten ondoren bere buruaz beste egiteko berehalako arriskuaren aurrean jarduteko eta laguntzeko.
  1. Sarrera
  2. Justifikazioa
  3. Prebentzio-programa motak
  4. Jokabide suizidarekin eta autolesiboarekin lotutako mitoak eta sinesmenak
  5. Jokabide autolesiboa eta suizidioa
    • Jokabide autolesiboak
    • Suizidioa
    • Jokabide autolesiboaren eta suizidio-saiakeraren arteko aldeak
  6. Jokabide suizidarekin eta autolesiboarekin lotutako faktoreak
    • Jokabide suizida eta autolesiboaren arrisku-faktoreak
    • Jokabide suizida eta autolesiboaren alarma-seinaleak
    • Jokabide suizida eta autolesiboa babesten duten faktoreak
    • Jokabide suizida eta autolesiboa azkartzeko faktoreak
  7. Prebentzio selektiboa arrisku-egoeran dauden pertsonekin
    • Komunikazio estrategiak
    • Jarrerak
    • Zer galdetu eta zergatik ideia edo asmo suizida baztertzeko
  8. Nork bere burua hiltzeko jokabideari heltzea
  9. Arriskuaren aurreko protokoloa identifikatuta
    • Ideia suiziden aurrean jarduteko protokoloa
    • Jokabide suizidaren berehalako arriskuaren aurrean jarduteko protokoloa
  10. Parte-hartzailearen autozainketa

Metodologia

  • Azalpen "magistrala" diapositiba eta bideoen euskarriarekin.
  • Ikasleekin praktikak egitea talde txikietan, ondoren bateratze-lana eginda.
  • Kasuen azalpena.

Ebaluazioa

Kasu praktiko bat egingo da, bi saioetan azaldutakoarekin lotura zuzena izango duena. Kasu praktikoa berbera izango da ikastaroan parte hartzen duten guztientzat. Bigarren saioa amaitzean, irakasleak proba egiteko jarraibideak emango ditu. Bigarren saioa amaitu eta gehienez ere 7 eguneko epean entregatu beharko da, zuriune@zuriune.com helbidean. Ikastaroa gainditzeko gutxienez 10etik 6ko puntuazioa lortu beharko da. Azken kalifikazioa GAI/EZ GAI izango da.

Aprobetxamendua

Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:

  • %80ko bertaratzea
  • Aprobetxamendu-proba gainditzea

Ziurtagiriak

Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.

Baldintza

Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Kontaktua

prestakuntza@ivap.eus

Esparrua

EUDEL eta IVAPen arteko lankidetza-hitzarmenetik eratorritako prestakuntza-ekintza.

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
RECALDE | RECALDE, 18
BILBAOBIZKAIA (Espa�a)
Lekuaren xehetasun gehiago:
RECALDE 18 - BILBAO, PK: 48009
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:

119,70€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diruzenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:

Zure erakundean prestakuntza koordinatzailea baldin baduzu, jar zaitez berarekin harremanetan eskaria kudeatzeko. Koordinatzaile horrek, zuzenean sartuko du zure eskaria SOLASKIDEGUNE aplikazioan eta kontrakorik esaten ez dugun bitartean eskabide hori onartuko da.