TALLER DE ACTUALIZACIÓN DE RECURSOS HUMANOS (PERIODO ABRIL 2025-OCTUBRE 2025) Y EXPERIENCIAS PRÁCTICAS (2025/0/11/4)

Presentziala

Giza baliabideen tratamendua ikuspegi bikoitzetik: jurisprudentziaren azterketa eta zalantzak konpontzeko tailer praktikoa.

  • Arloa: Prestakuntza - Gizabaliabideak / Antolakuntza
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Hartzaileak:

    Giza baliabideen arloan lan egiten duten udal-teknikariak.

  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: urriaren 24a
    • Ordutegia: 09:00 - 14:00
    • Iraupena: 5 ordu
    • Izena emateko epea: 2025eko ekainaren 30etik urriaren 3ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko urriaren 23a
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Irakasleak: JORGE FONDEVILA ANTOLÍN

Taller de actualización de recursos humanos (Periodo abril 2025-octubre 2025) y experiencias prácticas.

Helburu orokorrak

Tailerrak helburu bikoitza dauka:

  • Alde batetik, eguneratzeko tailerra egingo da, eta, bertan, informazio zehatza emango da Tokiko Administrazioan giza baliabideen arloan egon diren berrikuntza esanguratsuenei buruz, araudia, jurisprudentzia, dokumentazioa eta bibliografia kontuan hartuta, bai eta interesgarriak diren berrikuntza- edo hobekuntza-planei buruz ere.
  • Halaber, giza baliabideen arloko arazoak nola kudeatu aztertuko da, bai eta horren gainean eztabaidatuko ere. Horretarako, bertaratuko diren langileek aldez aurretik planteatu beharko dituzte aurrez aurreko saioan eztabaidatu edo jorratu nahi dituzten galdera edo gai kritikoak, guztien artean partekatu eta landu daitezen.

Helburu zehatzak

  • Giza baliabideen arloan azken urtean garatu diren berrikuntzei buruz daukaten ezagutza eguneratzea, bai araudi-mailan, bai jurisprudentzian eta dokumentazioan.
  • Espazio bat edukitzea udalean edo toki-erakundean giza baliabideen arloan sortzen diren arazoak edo gai kritikoak planteatu ahal izateko. Espazio horretan, planteatutako arazoen aurreko irtenbideak aurkitu ahalko dira. Izan ere, irakasleek aldez aurretik aztertuko dituzte helarazten zaizkien gaiak, eta aurrez aurreko saioan jorratuko dira, ikasleekin partekatu eta eztabaidatzeko.

Gaitasunak

Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:

  • Bere erakundean sortzen diren arazo praktikoak eta gai kritikoak ebazteko.
  • Toki-erakundeetan giza baliabideen arloan dauden kudeaketa-arazoen aurrean erantzunak gizarteratzeko, topaketarako puntuak eta irtenbide komunak bilatuz.
  • Toki-administrazioan giza baliabideen kudeaketaren arloan dauden arazo konplexu eta gai kritikoei buruz eztabaidatzeko, eta, hala, bere ezagutzak indartzeko.

LEHENENGO ZATIA

Sektore publikoan giza baliabideen arloan jurisprudentzia, bibliografia eta dokumentazio mailan dauden berrikuntzetan eguneratzeko tailerra, tokiko gobernuen eremuari bereziki erreparatuta.

BIGARREN ZATIA

Giza baliabideen gaineko gaiak kudeatzeko tailerra. Planteatutako gai eta arazoen ebazpena.

Metodologia

Tailer praktikoa. Lehen zatian, berrikuntzen azalpen akademikoa emango da. Tailerraren bigarren atalean, bestetik, beste toki-erakunde batzuei aplikagarri zaien eduki orokor bat izan behar duten kudeaketa-arazoak aztertuko dira. Ikastaroan parte hartuko duten langileek idatziz bidali beharko dizkiote IVAPi alderdi horiek, mezu elektroniko bidez, tailerra egin baino hogei egun lehenago. Jorratu nahi diren gaiak honako helbide elektroniko honetara bidaliko dira: l-gumucio@ivap.eus

Asistentzia.

Bertaratze-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:

  • %80ko bertaratzea

Ziurtagiriak

Ikastaroaren bertaratze-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.

Baldintza

Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Kontaktua

prestakuntza@ivap.eus

Esparrua

EUDEL eta IVAPen arteko lankidetza-hitzarmenetik eratorritako prestakuntza-ekintza.

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
RECALDE | RECALDE, 18
BILBAOBIZKAIA (Espa�a)
Lekuaren xehetasun gehiago:
RECALDE 18 - BILBAO, PK: 48009
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
40,95€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:

Zure erakundean prestakuntza koordinatzailea baldin baduzu, jar zaitez berarekin harremanetan eskaria kudeatzeko. Koordinatzaile horrek, zuzenean sartuko du zure eskaria SOLASKIDEGUNE aplikazioan eta kontrakorik esaten ez dugun bitartean eskabide hori onartuko da.