TALLER TEÓRICO-PRÁCTICO MRR-COFFEE: GESTIÓN DE FONDOS NEXT GENERATION EU (2025/17/2/7)
Presentziala
Ekitaldiaren deskribapena
Honen helburua CoFFEE plataformaren funtzionamendu zehatza azaltzea da, dokumentu-betebeharrei eta auditoretza-pistari buruzko zalantzak argitzeaz gain.
- Arloa: Prestakuntza - Ekonomia eta Ogasuna
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
- Hartzaileak:
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) esparruan dirulaguntzak jaso dituzten toki-erakundeetako enplegatu publikoak.
Hautatze irizpideak: Parte-hartzaileak CoFFEEn izendatutakoak izango dira eta honako langileek izango dute lehentasuna:
- SEEPa kontrolatzeaz arduratzen diren langileak: idazkaria eta kontu-hartzailea.
- SEEPa kudeatzeaz eta gauzatzeaz arduratzen diren teknikariak.
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: martxoaren 14a
- Ordutegia: 09:00 - 14:00
- Iraupena: 5 ordu
- Izena emateko epea: 2025eko otsailaren 3tik 21era
- Baja emateko azken eguna: 2025eko martxoaren 13a
- Hizkuntza: Gaztelera
- Irakasleak: IMANOL CAÑADA OMAGOGEASCOA
Helburu orokorrak
- Kudeaketa sistema eta zeharkako printzipioak betetzea.
- CoFFEEn azpi proiektu eta jarduerak sortu, baliozkotu eta berrikustea.
- Interes gatazka-Minerva
- Eskuragarri dauden laguntza tresnak identifikatzea
Helburu zehatzak
- Iruzurraren aurkako neurrien plana
- Iruzur-arriskuekiko autoebaluazioa. Arriskuen matrizea.
- HPF/1030/2021 Aginduko II. Eranskina
- HPF/1030/2021 Aginduko III. Eranskina
- Bandera gorriak
- Auditoria aztarna-Kontrol plana
- CoFFEEko erabiltzaileak
- Azpi proiektuen definizioa eta kudeaketa CoFFEEn
- Jardueren definizioa eta kudeaketa CoFFEEn
- Interes-gatazken analisia-Minerva
Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da SEEParen kudeaketan bete beharreko dokumentuak identifikatu eta CoFFEE tresna informatikoa elikatzeko.
- Beharrezko dokumentuak
- Auditoria aztarna
- CoFFEE-SEMera sarrera
- CoFFEEko erabiltzaileak
- Azpi proiektuen definizioa eta kudeaketa
- Jardueren definizioa eta kudeaketa
- Laguntza tresnak
- Bestelakoak, eskaerak eta galderak
Metodologia
Saio teoriko-praktikoa.
Bete beharreko baldintzak:
- Onartutako pertsonek, posta elektronikoz bidaliko zaien galdetegi labur bat bete beharko dute. Galdesortaren helburua osagai bakoitzeko zenbat diru jaso duen jakitea da. Galdeketa hori ikastaroa hasi baino lehen egin behar da.
- Tailerrera joatea erakunde bakoitzeko ordenagailu eramangarri batekin eta beharrezkotzat jotzen den dokumentazio/informazioarekin.
Bertaratzea
Bertaratze-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:
- %80ko bertaratzea
Ziurtagiriak
Ikastaroaren bertaratze-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.
Baldintza
Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.
Kontaktua
Esparrua
EUDEL eta IVAPen arteko lankidetza-hitzarmenetik eratorritako prestakuntza-ekintza.
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- RECALDE 18 - BILBAO, PK: 48009
Izen-ematea
- Prezioa:
40,95€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diruzenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
Zure erakundean prestakuntza koordinatzailea baldin baduzu, jar zaitez berarekin harremanetan eskaria kudeatzeko. Koordinatzaile horrek, zuzenean sartuko du zure eskaria SOLASKIDEGUNE aplikazioan eta kontrakorik esaten ez dugun bitartean eskabide hori onartuko da.