Administrazio Orokorreko teknikari lanpostu 1

2026/04/08 - 2026/05/06
Inprimatu
Abanto
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Abanto y Ciervana-Abanto Zierbenako Udala
Lehiaketa:
Administrazio Orokorreko teknikari lanpostu 1
Lanpostua:
Administrazio Orokorreko teknikari lanpostu 1
Plaza-kopurua:
1
Plaza-banaketa:

Administrazio Orokorreko Teknikari plaza bat (1).Plazak euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna du, derrigortasun data gainditua.

Titulazioa:

Zuzenbidean, Politika eta Administrazio Zientzietan, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Ekonomian, Aktuariotza eta Finantza Zientzietan, Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Graduan edo titulu baliokideetan lizentziatura edo unibertsitate gradua izatea, edo lortzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Hizkuntza eskakizuna:

Plazak euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna du, derrigortasun data gainditua.

Onartzea
Elektronikoa:

Dagokion hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak Abanto Zierbenako egoitza elektronikoan aurkeztu daitezke, instantzia orokor baten bidez.

Ahal dela, telematikoki, egoitza elektronikoaren bidez (www.abanto-zierbena.eus). Elektronikoki aurkeztea aukeratuz gero, Abanto Zierbenako Udalaren egoitzan onartzen den identifikatzeko eta elektronikoki sinatzeko bitartekoren bat izan beharko da.

Aurrez aurrekoa:

Aurrez aurre, Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 14:30era. Meatzari etorbideko 2. zenbakian (48500-Abanto-Zierbena).

Aurkezteko beste modu batzuk. Administrazio Publikoen Administrazio Proze dura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako edozein lekutan ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

Posta-bulegoen bidez aurkezten diren eskabideak kartazal irekian jarri beharko dira, posta-funtzionarioak, ziurtatu baino lehen, data eta zigilua jar diezazkien.