ANTOLAKETA GARAPENA ETA PERTSONAK

Hazi
2025/01/16 - 2025/01/31
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
FUNDACIÓN HAZI FUNDAZIOA
Lehiaketa:
ANTOLAKETA GARAPENA ETA PERTSONAK
Lanpostua:
ANTOLAKETA GARAPENA ETA PERTSONAK
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

Sailean zehaztutako jarduera-ildoen barruan, honakoen diseinuan, kudeaketan eta martxan jartzean parte hartzea: erakundearen barne-kudeaketako prozesuak, langileen administrazio-prozesuak eta pertsonak kudeatzeko politikak. Halaber, amaierako emaitza bere gain hartu beharko du sailaren barruko ardura handiagoko postuen aurrean eta, hala dagokionean, barneko bezeroaren aurrean.

Erantzukizun-arlo nagusiak:

  • HAZI Fundazioaren kudeaketa-sistemak eta barneko antolaketa-politika ezartzen eta garatzen laguntzea, bere ezagutza espezifikoa eskainiz.
    • HAZIrentzat aukeratutako kudeaketa-sistemak ezartzeko eta horien jarraipena egiteko proiektuetan eta ekintzetan laguntzea.
    • HAZIren kudeaketa-prozesuen ezarpenean modu aktiboan parte hartzea.
    • HAZIn identifikatutako laguntza prozesuak eta/edo prozesu operatiboak zehazteko eta ezartzeko lantaldeetan laguntzea.
    • Saileko gainerako kideei laguntzea plan estrategikoak eta kudeaketa-planak prestatzen, horien jarraipena egiten eta ebaluatzen (adierazleak, txostenak...).
    • Sailari barne-komunikazioko ekintzak garatzen laguntzea.

  • Langileen administrazioarekin eta HAZI Fundazioa osatzen duten pertsonen kudeaketarekin lotutako jarduera eta zeregin teknikoak zein sostengukoak garatzea.
    • Aldian behingo txostenak eta/edo txosten puntualak prestatzen eta erakundeei bidaltzen parte hartzea (galdera parlamentarioak, inkestak, etab.).
    • Lan arloarekin lotutako aldizkako langileen administrazio-prozesuak egitea eta, hala dagokionean, horrekin lotutako arazoak ebazten laguntzea, langile-kostuak kontrolatuz eta kontabilizatuz.
    • Lanaldi-aldaketak eta horiekin lotutako prestasun-kalkuluak kudeatzea.
    • Mutualitatearekin lotutako interakzioak, tramitazioak eta lanak koordinatzea.
    • BGAEri egindako ekarpenak kontrolatzea eta eguneratzea.
    • Lizitazio-prozesuen administrazio-lanetan parte hartzea.
    • Lan-kontratuak formalizatzea eta horien jarraipena egitea.
    • Saileko zereginekin lotutako ezagutzaren kudeaketan laguntza administratiboa eskaintzea.
    • HAZI Fundazioko langileek langileen administrazioarekin lotuta egindako kontsultei erantzuten parte hartzea.
    • Euskalduntze Plana kudeatzeko eta martxan jartzeko laguntza operatiboa ematea.

  • HAZI Fundazioko Giza Kapitalaren Garapen Politikaren barruan sistemak eta jarduketak ezartzeko eta martxan jartzeko prozesuetan laguntzea, ezagutza tekniko espezifikoa eskainiz:
    • Hautaketa-prozesuekin lotutako dokumentuak kudeatzea eta horrekin lotutako zereginetan laguntza operatiboa ematea.
    • Langile berrien harrera-prozesua egitea eta sailaren barruan ekipoen, tresna informatikoen eta beharrezko baliabideen eskaera eta eskuragarritasuna bermatzen direla zaintzea.
    • Aldian behin HAZI Fundazioaren prestakuntza-behar orokorrak eta sail bakoitzaren prestakuntza-behar espezifikoak identifikatzeko lanetan laguntza operatiboa ematea, eta ondorengo Prestakuntza Plana egiten laguntzea.
    • HAZIren Prestakuntza Planean identifikatutako barneko prestakuntza-ekintzak diseinatzen, antolatzen eta garatzen laguntzea.
    • Prestakuntza-politikaren lan administratiboak eta martxan jartzea gidatzea, FUNDAEk eskatzen dituen prozesuak kudeatuz eta prestakuntza ongi emateko beharrezkoak diren baliabide materialak kudeatuz.
    • Pertsonak kudeatzeko sistemak diseinatzeko eta martxan jartzeko proposamenak, zuzendaritzari zuzenduak, prestatzen parte hartzea, HAZI Fundazioaren pertsonak kudeatzeko politikarekiko lerrokatze egokia koordinatuz.

  • Partzuergoetako proiektuen identifikazioan, definizioan eta garapen teknikoan aktiboki parte hartzea.
    • Proiektu bilaka daitezkeen arloko aukera/behar posibleak mahai gainean jartzea.
    • Dagozkien arloekin koordinatzea, partzuergoko proiektuetan eta programetan parte hartzeko.
    • Proiektuaren hautagaitza prestatzen parte hartzea.
    • Arloari esleitutako proiektuaren kontrol teknikoa, administratiboa eta finantzarioa egitea.
    • Eskatutako askotariko txostenak egitea.
    • Arloari esleitutako proiektuaren itxiera teknikoa eta finantzarioa egitea.

  • Prestakuntza-ekintzak eta dibulgazio-ekintzak egitea:
    • HAZIko lankideekin arloko tresnak, teknikak eta ezagutzak partekatzea, eta horiei buruzko prestakuntza eta laguntza ematea; eta, eskatuz gero, kanpoan ere egitea.
    • Beharrak identifikatzeko kolaborazio-sarean eta sektorerako prestakuntza-ekintzen diseinuan modu proaktiboan parte hartzea.

  • Bere konpetentzia arloko eguneraketa teknikoen berri izatea, uneoro:
    • Proiektuei egindako ekarpenetan ezagutza ongi kudeatzen dela bermatzea, eta haren lanpostuaren gaiarekin lotutako informazioa eguneratuta mantentzea.
    • Haren ezagutza arloan sortzen diren berrikuntzen eta hobekuntzen jarraipena eta ebaluazioa egitea.
    • Lan berriak proposatzea edo egungo lanak aldatzea proposatzea, haren zereginen edo jardueren emaitza edo errendimendua hobetzeko.
    • Haren jakintza arloko hitzaldietara, jardunaldietara... joatea, erakundeekin harremanetan jartzeko eta soluzio berri posibleen eta etorkizuneko proiektu posibleen berri izateko.
    • Beste Zuzendaritza eta/edo Arlo batzuetako proiektuetan parte hartzea, baldin eta horietan lanpostuaren gaitasunak eta aholkularitza teknikoa behar badira.

  • HAZI Fundazioko barne-prozesuei buruzko araudia betetzea:
    • EKUL erabiltzea HAZI Fundazioaren politikak eskatzen duen funtzio eta eskakizun guztietan.
    • HAZI Fundazioarentzat beharrezkoak diren barne-prozesuak definitzen, birdefinitzen eta ezartzen parte hartzea.
    • Erakundeari zuzenean eragiten dioten laneko arriskuen prebentziorako arauak eta prozedurak, ingurumen-arauak, kontratazio publikoari buruzkoak, informazioaren segurtasunari buruzkoak... betetzea eta betearaztea.
    • Barne-araudia betetzeari dagokionez erreferentziazko eredua izatea, eta banakako konpromiso- eta erantzukizun-jarrera transmititzea.
    • Barne-araudia eta zuzendaritzaren gidalerroak betetzea, baita zuzendaritzak eskatutako zeregin guztiak ere.
Titulazioa:

Enpresen administrazioarekin, lan-harremanekin edo antzekoekin lotutako diplomaturak edo unibertsitateko gradua.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarako C1

Beste baldintza batzuk:
  • Gutxienez 1 urteko esperientzia frogatua giza baliabideen sailetan eta/edo langileen administrazio-sailetan teknikari espezialista gisa lan egiten, eta kudeaketa-sistemak definitzen eta horien jarraipena egiten.
  • B motako gidabaimena.
  • Desplazamenduetarako aukera izatea.
Onartzea
Deialdia
Oinarriak:
Web-orria: