Joan edukira

Arkitekta/o Teknika/o

2021/06/02 - 2021/06/29
Inprimatu
Amorebieta
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Amorebieta-Etxanoko Udala
Lehiaketa:
Arkitekta/o Teknika/o
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Titulazioa:

Arkitekto tekniko titulua izan edo lortzeko moduan izan, eskariak aurkezteko epea amaitzen denerako.

Hizkuntza eskakizuna:

3. HE edo baliokidea

Beste baldintza batzuk:

a) Espainiar nazionalitatea izatea.

a.a) Funtzionario sartzeko prozesuetan, espainiarrekin bezalaxe eta baldintza berdinetan honako hauek ere hartu ahal dute parte, botere publikoa baliatzen edo estatu edo herri administrazioetako interes orokorren zaintzan zuzenean edo zeharka parte hartzen dutenek izan ezik.

a.b.) Europar Batasuneko kide den estatuetako baten nazionalitatea dutenak.

a.c) Espainiarren ezkontideak eta Europar Batasuneko kide den estatuetako baten ezkontideak, ezkontidearen nazionalitatea edozein izanik ere, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude. Era berean, ezkontide bien ondorengoek hartu ahal dute parte baldintza berdinetan, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo bestela, adin horretatik gorakoak izanda eguneroko bizimoduan besteren laguntza behar badute.

a.d) Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunei jarraiki, a.a) idatz-zatian zehaztutakoaren arabera langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritartasuna izatea.

b) Zereginak betetzeko behar besteko gaitasun funtzionala izatea.

c) Hamasei urteak beteta izatea eta derrigorrezko erretiro-adinetik gorakoa ez izatea.

d) Herri administrazioen edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzioan edo estatutarioen zerbitzuetatik diziplina-espedientearen bitartez baztertua ez izatea eta, epailearen erabakiz kargu edo enplegu publikoak burutzeko, ezta funtzionarioa izateko ere, gaitasunik gabe utzia ez izatea.

Beste Estatu bateko herritarra izanez gero, antzeko egoera baten ezgaitua ez izatea edota diziplina zigorrik edo antzekorik ez izatea bere Estatuan enplegu publikoan aritzeari dagokionez.

e) Deialdiaren lanpostu horretan sartzeko oinarri espezifikoetan eskatutako titulazio akademikoa edukitzea.

Atzerrian eskuratutako titulazio akademikoak direnean, euren homologazioa edo baliokidetza egiaztatzen duen ziurtagiria erantsiko da.

f) Ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez izatea, herri-administrazioen zerbitzura dauden langileentzat bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araubidearen arabera; hala ere, kargu publikoan jardun edo jarduera pribatu bateraezina egiten dutenek ez dute aukera egiteko eragozpenik izango, aipatutako legezko arauetan adierazita dagoen bezala.

g) Zerbitzuak eman edo administrazio jarduerak burutzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen eta indarrean dagoen Amorebieta-Etxanoko Udaleko ordenantza fiskalak ezarritako azterketa-eskubideen tasa ordaindu izana, eskabideak aurkezteko epearen barruan. Langabezian daudenek (lan bizitzaren agiria erakutsi beharko dute) edota barne promozio bidez lanpostua eskuratu nahi dutenek, ez dute tasa ordaindu beharrik izango.

Hautagai bakoitzak berari dagokion tasa ordaindu beharko du, aurkeztu nahi den plaza bakoitzeko.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira (HAZ) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak adierazitako lekuetan.

Deialdia
Gaiak:

GAI OROKORRAK

1. gaia: Espainiako Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak.

2. gaia: Euskadiko Autonomia Estatutua: Euskadiren eskuduntzak.

3. gaia: Azaroaren 25eko 27/1983 Legea, Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta Lurralde Historikoetako foru organoen arteko harremanei buruzkoa.

4. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa, eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina, 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua. Eskubideak eta betebeharrak.

5. gaia: 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, eta 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Udal-organoak: alkatea, alkateordeak, udalbatza eta tokiko gobernu-batzarra. Udal-eskumenak.

6. gaia: 39/15 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: prozeduran interesdun direnak, administrazio-egintza: betekizunak, eraginkortasuna, deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Ebazteko betebeharra eta administrazio-isiltasuna.

7. gaia: 39/15 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: prozeduraren administrazio-prozedura, erregulazioa, printzipioak eta faseak.

8. gaia: 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: administrazio-kontratuak; zenbait kontratazio-prozedura, obra-, zerbitzu- eta hornidura-kontratuak.

9. gaia: Zehapen-prozedura: printzipio inspiratzaileak eta izapidetzea. 40/2015 Legea.

10. gaia: Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa: xedapen orokorrak, printzipioak eta pertsonen eskubideak.

11. gaia: Abenduaren 9ko 19/2013 Legea, gardentasun, informazio publikorako sarbide eta aginte onari buruzkoa: jarduera publikoaren gardentasuna. Aplikazio-eremu subjektiboa. Araubide orokorra. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea baliatzea.

12. gaia: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: atariko titulua. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa: atariko titulua eta lehenengo titulua. 18-22 artikuluak.

BERARIAZKO GAIAK

A) Lurralde antolaketa

13. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaiertzak eta Errekaertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana. Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua. Legeria hidraulikoa. Amorebieta-Etxanoko udalerrian izango duen eragina.

14. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearen Lurraldearen Arloko Plana. Amorebieta-Etxanoko udalerrian izango duen eragina.

15. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Basogintzaren Lurraldearen Arloko Plana. Amorebieta-Etxanoko udalerrian izango duen eragina.

16. gaia: Martxoaren 24ko 2/2011 Foru Araua, Bizkaiko errepideei buruzkoa, zeinek Bizkaiko foru errepideen plangintza, proiektua, aldaketa, eraikuntza, kontserbazioa, finantzazioa, erabilera eta ustiapena nahiz alboko lurzoruaren erabileraren baldintzak eta mugak arautuko dituzten xedapenak ematen dituen. Abuztuaren 21eko 112/2013 Foru Dekretua, Garapenerako Erregelamendua onartzen duena; Amorebieta-Etxanon duen eragina.

17. gaia: 6/2019 Legea, Euskal Kultura Ondareari buruzkoa.

B) Ingurumena

18. gaia: LEY 7/2012, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa. 8. kapitulua. Ley 3/1998, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurumena babesteko Lege Orokorra. III. titulua, ingurumenean eragina duten jardueren antolamenduari buruzkoa, III. kapitulua: jarduera sailkatuak ( 55-66) eta II. eranskina.

19. gaia: Ekainaren 25eko 4/2015 Legea, lurzoruaren kutsadura saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa.

20. gaia: Zarataren kontra babesteko araudia. Zarata-mapak. Zonakatze akustikoa. Kalitate akustikoko helburuak. Zortasun akustikoak. Babes akustiko bereziko guneak. Gune lasaiak. Ingurumenaren gaineko inpaktuaren azterlanak.

21. gaia: 10/2015 Legea, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena. Xedea eta eremua. 17/2019 Dekretua, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duena. I., II., III., IV., VIII., IX., X., XI. kapituluak. Xedapen gehigarriak eta iragankorrak.

C) Hirigintza eta lurzoruaren araubidea

22. gaia: 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bategina onartzen duena. Lurzoruaren araubidearen oinarriak, prozedurazko arau komunak eta arau zibilak. 20, 21 artikuluak. Prozedurazko arau erkideak eta arau zibilak. 26, 27 eta 28 artikuluak.

23. gaia: 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bategina onartzen duena. Balorazioak. Nahitaezko desjabetzea eta ondare-erantzukizuna.

24. gaia: Lurzoruaren sailkapena. Sailkapen bakoitzaren deskribapena. Lurzoruaren kalifikazioa eta 2/2006 Legetik berariaz ezarritako kalifikazioak. Lurzoruaren sailkapena lehen xedapen iragankorrean.

25. gaia: Hirigintza-partzelazioak eta birpartzelazioaren oinarrizko kontzeptuak.

26. gaia: Lurzoru urbanizaezina (2/2006 Legea): kontzeptua, erabilerak eta jarduerak; baserriak zaharberritzea, baratze edo abeltzaintzari lotutako ustiapenak dituzten etxebizitzak; landa nukleoak; seigarren xedapen gehigarria; lurzoru urbanizaezina eta landa nukleoak lehenengo aldi baterako xedapenean.

27. gaia: Hirigintza-parametroak. Eraikigarritasun motak. Okupazioa. Lerrokadurak. Hirigintza-antolamenduaren beste muga edo baldintza batzuk.

28. gaia: Hirigintza antolaketaren berme eta babeseko printzipio orokorrak. Hirigintza lizentziak: lizentzia behar duten egintzak, izapidetzea, lizentzia motak, iraungitasuna.

29. gaia: Hirigintza ikuskaritza: ikuskaritza funtzioa eta lankidetza, ikuskaritza zerbitzuak. Hirigintza diziplina: eraikinen araubidea eta gainontzeko jarduketa klandestinoak. Hirigintza antolamendua berrezartzeko eragiketak.

30. gaia: Hirigintza arau-hauste eta zigorrak: araubide orokorra, berariazko arau-hausteak eta zigorrak, eskuduntza eta prozedura.

31. gaia: Legezko aurri egoera. Balizkoak. Ondorioak. Artatu beharra. Betearazteko agindua: kontzeptua, norainokoa, prozedura eta jarduketa, partikularrek ez balute ezer egingo.

32. gaia: 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bategina onartzen duena. III. Titulua. Eraikinaren ebaluazio-txostena. Eraikinen ikuskapen teknikoa. 117/2018 Dekretua, uztailaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko EITarena.

33. gaia: Betearazteko aginduak: kontzeptua, irismena, prozedura eta jarduketa partikularren jarduerarik ezaren kasuan.

D) Eraiki eta urbanizatzea

34. gaia: 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, irisgarritasuna sustatzekoa. Irisgarritasun eta erreserbei buruzko xedapen orokorrak. Eusko Jaurlaritzaren 68/2000 dekretua, hiri-inguruneetan irisgarritasunari buruzkoa, espazio publikoetan.

35. gaia: 68/2000 Dekretua, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzkoa.

36. gaia: Eraikuntzaren Antolamendurako azaroaren 5eko 38/1999 Legea. Eraikuntzaren eskakizun teknikoak eta administratiboak. Eraikuntzan esku hartzen duten agenteak. Erantzukizunak eta bermeak.

37. gaia: Proiektu arkitektonikoa: nahitaezko edukia eta zati bakoitzaren xedea.

38. gaia: 235/2013 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duena. 25/2019 Dekretua. Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria. Xedea. Eremua. Baldintza tekniko eta administratiboen gutxieneko edukia. Etiketa.

39. gaia: Eraikuntzaren Kode Teknikoa: helburua; ezaugarriak; funtsezko kontzeptuak; arduradunak; aplikazio-eremua eta aplikazio-araubidea.

40. gaia: Energia aurrezteko oinarrizko eskakizunak. DB HE. Oinarrizko dokumentua. Energia aurreztea.

41. gaia: DB SUA. Oinarrizko dokumentua. Erabileraren segurtasuna eta irisgarritasuna. Oinarrizko eskakizunak. Aplikazio-eremua. SUA1

42. gaia: DB SUA. Oinarrizko dokumentua. Erabileraren segurtasuna eta irisgarritasuna. Oinarrizko eskakizunak. Aplikazio-eremua. SUA2. SUA 3, SUA4, SUA6, SUA7, SUA8, SUA9. Aplikatzeko terminologia garrantzitsua.

43. gaia: DB SI. Oinarrizko dokumentua. Suteetatik babesteko segurtasuna. Oinarrizko eskakizunak. Aplikazio-eremua. SI1.SI2.

44. gaia: DB SI. Oinarrizko dokumentua. Suteetatik babesteko segurtasuna. Oinarrizko eskakizunak eta aplikazio-eremua. SI3, SI4, S15, SI6. Aplikatzeko terminologia garrantzitsua.

45. gaia: Eraikinetako oinarrizko osasungarritasun-eskakizunak: «higienea, osasuna eta ingurumenaren babesa» eraikinetan. DB HS. Oinarrizko dokumentua. Osasungarritasuna.

46. gaia: Zaratatik babesteko oinarrizko eskakizunak. DB HR. Oinarrizko dokumentua. Zarataren kontrako babesa.

47. gaia: Babes ofizialeko etxebizitzak: diseinu eta kalitate arauak. 1. eranskineko 4, 5, 6 eta 7. puntuak.

48. gaia: Lan Arriskuen Prebentziorako azaroaren 8ko 31/1995 Legea. Laneko arriskuen prebentzioaren araudi esparrua aldatzen duen abenduaren 12ko 54/2003 Legea. 1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eraikuntza-obretako gutxieneko segurtasun-eta osasun-xedapenak eta 2167/2004 Errege Dekretuaren oinarrizko arauak eta eremua ezartzen dituena (2167/2004 Errege Dekretua, langileek altuerako aldi baterako lan-ekipamenduak erabiltzeko gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituena).

49. gaia: 209/2014 Dekretua, urriaren 28koa, eraikuntzaren kalitate-kontrola arautzen duena. I. kapitulua. Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko prozesuaren faseak. III. kapitulua. Kalitatea kontrolatzeko erakundeak eta kalitatea kontrolatzeko saiakuntza-laborategiak. IV. kapitulua. Kalitatea hobetzeko tresnak.

50. gaia: Eraikuntza eta eraiste hondakinak sortu eta kudeatzea arautzen duen ekainaren 26ko 112/2012 Dekretua.

E) Tokiko araudia

51. gaia: Amorebieta-Etxanoko hirigintza araudia: lurraldearen hirigintza banaketa eta lurzoruaren araubide orokorra.

52. gaia: Amorebieta-Etxanoko hirigintza araudia: eraikuntza araubidea eta erabilerak erregulatzen dituzten arauak.

53. gaia: Amorebieta-Etxanoko hirigintza araudia: zehaztapenak eta eraikuntzaren arau orokorrak.

54. gaia: Amorebieta-Etxanoko hirigintza araudia: arloen ordenantza partikularrak.

55. gaia: Amorebieta-Etxanoko hirigintza-araudia: babes-araubidea.

56. gaia: Amorebieta-Etxanoko eraikin industrialen garapen eta diseinua eta partzelen urbanizazioa arautzen dituen Udal Ordenantza.

57. gaia: Amorebieta-Etxanoko ostalaritzaren Udal Ordenantza.

58. gaia: Amorebieta-Etxanon beheko solairuan dauden lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza.

59. gaia: Jarduera komunikatuak arautzen dituen ordenantza.

60. gaia: Publizitate-hesiak eta publizitate-karteldegiak jartzeko lizentziak ematea arautzen duen ordenantza.

61. gaia: Ibilgailuak eraikin eta orubeetara igarotzeari buruzko ordenantza, aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako.

62. gaia: Terrazak jartzea arautzen duen Udal Ordenantza.

Arauei egiten zaizkien aipamenek izaera informatiboa dute. Horrenbestez, hautaketa prozesu honetako hautagaiei dagokie emandako araudia egokitu eta eguneratzea.

Deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarrean dagoen araudia da jakin beharrekoa.

Euskadi, auzolana