Joan edukira

Arkitekto

2021/06/09 - 2021/07/06
Inprimatu
Legazpi
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Legazpiko Udala
Lehiaketa:
Arkitekto
Lanpostua:
Arkitekto
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:

— Hirigintza, Obra eta Zerbitzuen arloko arduradun gisa eta Lurralde arloko koordinatzaile gisa jardutea.

— Arduradun politikoarekin batera, Hirigintza eta etxebizitza zerbitzuko Planak eta aurrekontuak egiteko lanetan parte hartzea.

— Arduradun politikoarekin batera, zerbitzuko urteko Plana eta aurrekontuak egiteko lanetan parte hartzea.

— Urteko Planetan ezarritako urteko jardueren jarraipena egitea.

— Zerbitzuko aurrekontua kudeatzea.

— Hirigintza-planeamendua, kudeaketa eta diziplina koordinatzea, kudeatzea eta zuzentzea.

— Lizentziak eskatzeari edo udalerriko lurzoruarekin zerikusia duten jarduerei buruzko txostenak kudeatzea eta egitea.

— Lizentziak eskatzeari buruzko txostenak kudeatzea eta egitea.

— Jabari publikoko lurzorua erabiltzeari eta jarduerak garatzeari buruzko eskaerak kudeatzea eta ematea.

— Udalerria eta udal-ondarea diseinatzeko eta mantentzeko azterketak eta proiektuak idaztea, horretarako egin beharreko lanak eginez (obren zirriborroak, planoak, neurketak, balorazioak, eta abar); eta bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertzea.

— Udalaz kanpoko enpresek egindako proiektuen diseinua eta gauzatzea aztertzea eta udal obren ziurtagirien eta onarpenen jarraipena egitea.             

— Udal obren zuzendaritza fakultatiboaren ardura izatea.

— Ziurtagiriak, udal obren onarpenak sinatzea.

— Lur sailen eta eraikinen balorazioak egitea.

— Korporazioari aholkularitza eta informazio teknikoa eskaintzea, Hirigintza, Obrak eta zerbitzuak eta ingurumen arloetan.

— Udal departamentu desberdinei aholkularitza eskaintzea, eraikin publikoekin zerikusia duten gaietan.

— Udalaren edo agintaritza eskudunak hari emandako ondasunen balorazioen gaineko txostenak egitea.      

— Baldintza-agiriak egitea.

— Ingurumen, industria eta merkataritza eta turismo teknikariarekin koordinatzea, hirigintzarekin eta azpiegiturekin lotutako gaietan.

— Zerbitzuaren jarduera-eremuko diru-laguntzak eskatzea.             

— Zerbitzuarekin zerikusia duten Udal Ordenantzen eta planen jarraipena egitea.

— Ordenantza teknikoak egiteko eta berrikusteko lanetan laguntzea.

— Herritarren eta sustatzaileen informazio-eskaerak erantzutea.

— Bere nagusiek aginduko dizkioten bestelako lanak.    

Titulazioa:

Arkitekturako gradu-titulua edo baliokidea izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

 Hautaketa-prozesuan 4. hizkuntza-eskakizuna.

Beste baldintza batzuk:

a)    Europar Batasuneko kide diren estaturen bateko nazionalitatea izatea, baldin eta, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa bada, Europar Erkidegoa eratzeko Tratatuan zehaztutako moduan.               

Halaber, parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherako ondorengoak izan edo adin horretatik gorakoak izan, eta haien kontura bizi badira (5/2015 LEDko 57. artikulua).

b)    Aurretiazko eskaera egitea.

c)    Lanpostuari dagozkion ohiko lanak betetzeko gaitasun funtzionala edukitzea.

d)    Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

e)    Diziplinako espediente bidez edozein administrazio publikoren edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organismoren zerbitzutik bereizi ez izana; halaber, ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea, funtzionarioen kidego edo eskaletan sartzeko.

Beste Estatu bateko herritarra izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta bere Estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten duen diziplina-zehapenik edo zehapen baliokiderik ez izatea.

f)    Arkitekturako gradu-titulua edo baliokidea izatea, edo eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Titulazioa atzerrian lortu duten izangaiek dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria dutela egiaztatu beharko dute.       

g)    Herri Administrazioen zerbitzuko langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea; nolanahi ere, kargu publiko bat edo jarduera pribatu bateraezin bat betetzen ari direnek aipatutako legezko arauetan aipatzen den aukera-eskubidea baliatu ahal izango dute.

h)    Hautaketa-prozesuan 4. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea izatea egiaztatzea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Eskakizun hori hautaketa-prozesu honetako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den egunean bete beharko da.   

Onartzea
Elektronikoa:

 Legazpiko Udalaren egoitza elektronikoan, www.legazpi.eus webgunean.           

Aurrez aurrekoa:

Legazpiko Udalaren Erregistro Orokorrean (Herritarrentzako Arreta Bulegoa).

Halaber, eskabideak aurkeztu ahal izango dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako administrazio publikoen erregistroetan, hargatik eragotzi gabe 39/2015 Legearen laugarren xedapen iragankorrean xedatutakoa. Udaleko Alkatetzara zuzenduko dira, eta dagokion funtzionarioak data eta zigilua jarri beharko dizkie, eskabideak aurkezteko epearen barruan.

Deialdia
Gaiak:

GAI OROKORRAK

1. gaia.        Espainiako Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak.

2. gaia.        Estatuaren lurralde-antolaketa. Autonomia erkidegoak. (Espainiako Konstituzioaren VIII. Titulua).

3. gaia.        Euskal Herriko Autonomia Estatutua: Euskal Autonomia Erkidegoaren eskuduntzak.

4. gaia.        7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki araubidearen oinarriak arautzen dituena (X. Titulua).

5. gaia.        27/83 Legea, 1983ko azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzkoa.

6. gaia.        6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoarena. Funtzionario-izaera eskuratzea eta galtzea; eskubideak eta betebeharrak.

7. gaia.        Udal Organoak: Alkatea, alkateordeak, Udalbatzarra eta Tokiko Gobernu-batzordea. (2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeena eta 7/1985 Legea, apirilaren 2koa Tokiko araubidearen oinarriak arautzen dituena).

8. gaia.        Udalerria. Definizioa eta osagaiak. Udalerriak sortzea eta desegitea eta udalerriaren mugak aldatzea. Udal biztanleria. Biztanleen errolda. Udal-eskumenak (2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeena eta 7/1985 Legea, apirilaren 2koa Tokiko araubidearen oinarriak arautzen dituena).

9. gaia.        39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. prozedurako interesdunak, administrazio-egintza: betekizunak, eraginkortasuna, deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Ebazteko betebeharra eta administrazio-isiltasuna. (I. Titulua, II. Titulua, III. Titulua).

10. gaia.      39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-prozedura, prozeduraren erregulazioa, printzipioak eta faseak. (IV. Titulua).

11. gaia.      9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa: administrazio-kontratuak; kontratatzeko prozedura desberdinak. (Bigarren Liburuaren I. Titulua).

12. gaia.      9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa: obra-, zerbitzu- eta hornidura-kontratuak. (Bigarren Liburuaren II. Titulua).

13. gaia.      1372/1986 Errege Dekretua, ekainaren 13koa, Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua onartzen duena. Toki-erakundeen ondasunak: kontzeptua eta sailkapena; ondasunak gozatzea eta aprobetxatzea; besterentzea. (I. Titulua).

14. gaia.      1955ko ekainaren 17ko Dekretua, Toki-korporazioen Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duena. Tokierakundeen zerbitzuak: zuzeneko kudeaketa eta zeharkako kudeaketa, kontzeptua eta formak.

15. gaia.      10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilpena arauzkotzeko oinarrizkoa.

16. gaia.      3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerakoa. (I. Titulua, II. Titulua).

17. gaia.      31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. 54/2003 Legea, abenduaren 12koa, lan-arriskuen prebentzioari buruzko arau-esparrua aldatzen duena.

18. gaia.      3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Izaera Pertsonaleko datuen babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa. xedapen orokorrak, printzipioak eta pertsonen eskubideak.

19. gaia.      197/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa. jarduera publikoaren gardentasuna (I. Titulua).

GAI ESPEZIFIKOAK

                   A)    Lurraldearen antolamendua:

20. gaia.      4/1990 Legea, maiatzaren 31koa, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzkoa. I. Titulua, II. Titulua.

21. gaia.      Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduaren gidalerroak: Lurralde-eredua eta bizitegien kuantifikazioa. Udal-plangintzan zuzenean aplikatzekoak diren zehaztapen lotesleak:            

file: C:/Documentos%20compartidos/Zirriborro/PRODUKZIOA%20EJEKUZIOA/INTERBENTZIOAK/LEGAZPI/DISEINU/BASES%20SELECCION/ARQUITECTO/Documentacion%20del%20temario/T21%20directrices.html.       

22. gaia.      Beasain-Zumarragako (Goierri) Eremu Funtzionalaren Lurralde-plan Partziala. 
https://www.euskadi.eus/web01-a3lurral/es/contenidos/informacion/ptp_goierri_nuevo/es_def/index.shtml.    

23. gaia.      Euskal Autonomia Erkidegoko ibaiertzak eta erreka ertzak antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.  
https://www.euskadi.eus/web01-a2lurral/es/contenidos/informacion/pts_rios_modif1/es_pts/indice.html.        

24. gaia.      Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoetarako lurzorua Sortzeko eta saltoki handiak antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana. Auzitegi Gorenaren 2015eko irailaren 3ko epaia. 3687/2013.           

https://www.euskadi.eus/web01-a3lurral/es/contenidos/informacion/ptsa_indice/es_def/index.shtml.

25. gaia.      Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sarearen Lurraldearen Arloko Plana.    
https://www.euskadi.eus/informacion/plan-territorial-sectorial-de-la-red-ferroviaria-en-la-capv/web01-a2trenbi/es/

26. gaia.      Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Basogintzaren Lurraldeko Arlo Plana.      
http://www.euskadi.eus/web01-a2lurral/es/contenidos/informacion/pts_agroforestal/es_def/index.shtml.         

27. gaia.      Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Plana. 
http://www.euskadi.eus/web01-a2lurral/es/contenidos/informacion/pts_Gipuzkoa_bizikleta_bideak/es_def/index.shtml.

28. gaia.      1/2006 Foru Dekretu Arauemailea, ekainaren 6koa, Gipuzkoako Errepide eta Bideen Foru Arauaren Testu Bategina onartzen duena.

29. gaia.      1/2006 Foru Dekretu Arauemailea, ekainaren 6koa, Gipuzkoako Errepide eta Bideen Foru Arauaren Testu Bategina onartzen duena.

                   B)    Ingurumena:

30. gaia.      Legazpiko ondarearen babesa indarrean dagoen udal hirigintza-antolamenduan.

31. gaia.      Ingurumen-ebaluazio estrategikoa eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa. Kontzeptua, motak, eremua eta prozedura. Izapidetzeko eta/edo informatzeko organo eskudunak.   
https://www.euskadi.eus/tramitacion-del-procedimiento-de-evaluacion-ambiental-estrategico/web01-a2inginp/es/.

32. gaia.      4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa.

33. gaia.      17/2009 Legea, azaroaren 23koa, zerbitzu-jardueretarako sarbide libreari eta jarduera horietan aritzeri buruzkoa.

34. gaia.      37/2003 Legea, azaroaren 17koa, Zaratarena.

                   C)    Hirigintza eta lurraren erregimena:

35. gaia.      7/2015 Legegintzako Errege-dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hiri-birgaitzeari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena. Xedapen orokorrak eta berdintasunaren oinarrizko baldintzak herritarren eskubide eta betebehar konstituzionaletan. Hiritarraren oinarrizko Estatutua.

36. gaia.      7/2015 Legegintzako Errege-dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hiri-birgaitzeari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena. Lur-jabetzaren Estatutu juridikoa. Hirigintzako jarduerak sustatzeko oinarrizko estatutua.

37. gaia.      7/2015 Legegintzako Errege-dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hiri-birgaitzeari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena. Lurzoruaren araubidearen oinarriak, prozedurazko arau komunak eta arau zibilak. Eraikinen Ebaluazio Txostena.

38. gaia.      7/2015 Legegintzako Errege-dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hiri-birgaitzeari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena. Balorazioak. Nahitaezko desjabetzea eta ondare-erantzukizuna.

39. gaia.      Hirigintza eta haren printzipio orokorrak, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen arabera. 105/2008 Dekretua, ekainaren 3koa, 2/2006 Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzkoa: irizpide orokorrak.

40. gaia.      Lurzoruaren sailkapena. Sailkapen bakoitzaren deskribapena. Lurzoruaren kalifikazioa eta 2/2006 Legetik berariaz ezarritako kalifikazioak. Lurzoruaren sailkapena lehen xedapen iragankorrean.

41. gaia.      Lurzoru urbanizaezina (2/2006 Legea): kontzeptua, erabilerak eta jarduerak; baserriak berreraikitzea; baratze- edo abeltzaintza-ustiapenari lotutako etxebizitzak; landa-nukleoak; seigarren xedapen gehigarria; lurzoru urbanizaezina eta landa-nukleoak lehen xedapen iragankorrean.

42. gaia.      Hirigintzako antolamendua eta plangintza. zehaztapenak, kategoriak eta zehaztapenen maila hierarkikoa; hirigintza-antolamenduaren eremuak.

43. gaia.      Hirigintza-antolamenduko plan-motak eta beste tresna batzuk. Helburuak.

44. gaia.      Hirigintzako estandarren kontzeptua. Hiri-lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian eska daitezkeen minimoak eta maximoak. Motak, mugak, estandarrak eta gutxieneko zenbatekoak; nahitaezko erreserbak eta zuzkidurak. Eraikigarritasunaren mugak.

45. gaia.      Plangintza eta hirigintza-antolamenduko gainerako tresnak izapidetzea eta onartzea. Udal antolamendu plan orokorrak. helburua, edukia eta izapidetzea.     

46. gaia.      Plan bereziak: helburua, edukia eta izapidetzea.

47. gaia.      Xehetasun-azterketak eta planeamenduko beste figura batzuk: helburua, edukia eta izapidetzea.

48. gaia.      Lurzoru-ondare publikoak: helburua eta motak; ustiapen-erregistroa; hura osatzen duten ondasun eta baliabideak eta horien erabilera; udalaren lurzoru-ondarerako aurrekontu-esleipena; ondasunen besterentzea, udalaren lurzoru-erreserbak.       

49. gaia.      Hirigintzako jarduketa-programa: helburua, edukia eta izapidetzea.

50. gaia.      Hirigintza-antolamendua egikaritzea: Edukia, zuzentzea, epeak, kudeatzeko moduak. Egikaritze-unitateen bidez jardutea: desjabetze-sistema.  

51. gaia.      Birpartzelazioa. Edukia, irizpideak eta birkokatze-egoerak. Egikaritze-unitateen bidez jardutea: ituntze-sistema. Egikaritze-unitateen bidez jardutea: lankidetza-sistema.

52. gaia.      Betearazteko beste tresna batzuk: urbanizazio-proiektuak eta obra osagarrien proiektuak. Urbanizazio-obrak kontserbatzea eta udalak obrak onartzea.     

53. gaia.      Lurzoruen eraikigarritasuna: motak, mugak; estandarrak eta gutxieneko zenbatekoak; nahitaezko erreserbak eta zuzkidurak.

54. gaia.      Babes publikoko araubide bati atxikitako etxebizitzak. Nahitaezko motak eta zenbatekoak, lurzoru motaren eta lurzoru hori garatzeko zirkunstantzien arabera, egoera iragankorrak.

55. gaia.      Hirigintza-antolamendua bermatzeko eta babesteko printzipio orokorrak. Hirigintzako lizentziak: lizentzia behar duten egintzak, izapidetzea, lizentzia motak, iraungitzea.

56. gaia.      Hirigintza-ikuskapena: Ikuskaritza-eginkizuna eta lankidetza, ikuskaritza-zerbitzuak. Hirigintzako diziplina: eraikinen eta ezkutuko gainerako jarduketen araubidea. Hirigintza-antolamendua lehengoratzeko eragiketak.

57. gaia.      Hirigintzako arau hausteak eta zigorrak: araubide orokorra, arau-hauste eta zehapen espezifikoak, eskumena eta prozedura.

58. gaia.      Legezko aurri-egoera. Kasuak. Ondorioak. Kontserbatzeko betebeharra. Betearazteko aginduak: kontzeptua, irismena, prozedura eta jarduera partikularren jarduerarik ezaren kasuan.

59. gaia.      Eraikinen ikuskapen teknikoa. 117/2018 Dekretua, uztailaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko EITarena. Betearazteko aginduak: kontzeptua, irismena, prozedura eta jarduera partikularren jarduerarik ezaren kasuan.

60. gaia.      1492/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, Lurzoruaren Legearen Balorazioen Erregelamendua onartzen duena. I Kapitulua. Xedapen orokorrak. II. Kapitulua. Balorazioak egiteko kontzeptuak eta irizpide orokorrak. III. Kapitulua. Landa-lurzoruaren benetako egoeraren balorazioa. IV. Kapitulua. Lurzoru urbanizatuaren egoeraren balorazioa. IV. Kapitulua. Kalte-ordainak eta urbanizazio-gastuak.

                   D)    Eraikuntza eta urbanizazioa:

61. gaia.      20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Euskadiko irisgarritasuna sustatzeari buruzkoa. Irisgarritasunari eta erreserbei buruzko xedapen orokorrak.

62. gaia.      68/2000 Dekretua, Eusko Jaurlaritzarena, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasunari buruzkoa.

63. gaia.      38/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, eraikuntzaren antolamenduari buruzkoa. Eraikuntzaren eskakizun teknikoak eta administratiboak. Eraikuntzan esku hartzen duten agenteak. Erantzukizunak bermeak.

64. gaia.      Proiektu arkitektonikoa: deskribapen orokorra eta I. xedea. Proiektua idazteko eta obra zuzentzeko xedapenak. Memoria: definizioa, edukia eta irismena. Neurketak eta aurrekontua: neurtzeko irizpideak eta balorazioa; prezioak ezartzea. Baldintzen Agiria: definizioa eta sailkapena; baldintza teknikoak, fakultatiboak, ekonomikoak eta legalak.

65. gaia.      Proiektu arkitektonikoa: Azalpen orokorra eta II. xedea. Segurtasun eta Osasun azterketa: Definizioa, irismena eta edukia. Proiektuaren dokumentazio grafikoa: zehaztapen-mailak, irismena eta edukia.

66. gaia.      235/2013 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duena.

67. gaia.      Eraikuntzaren Kode Teknikoa: helbura; ezaugarriak, oinarrizko kontzeptuak; arduradunak; aplikazio-eremua eta aplikazio-araubidea.

68. gaia.      Energia aurrezteko oinarrizko eskakizunak. DB HE.

69. gaia.      Eraikinen erabilera- eta irisgarritasun-segurtasuneko oinarrizko eskakizunak DB SUA.

70. gaia.      Eraikinek suteak izanez gero bete beharreko oinarrizko segurtasun-eskakizunak DB SI.

71. gaia.      Eraikinetako oinarrizko osasungarritasun-eskakizunak: «Higienea, osasuna eta ingurumenaren babesa». DB HS.

72. gaia.      Zaratatik babesteko oinarrizko eskakizunak. DB HR.         

73. gaia.      Babes ofizialeko etxebizitzak: Agindua, 2009ko otsailaren 12koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Babes Ofizialeko Etxebizitzen Diseinuari buruzko Ordenantzak onartzen dituena.

74. gaia.      1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eraikuntza-obretako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituena.

75. gaia.      209/2014 Dekretua, urriaren 28koa, eraikuntzaren kalitate-kontrola arautzen duena. I Kapitulua. Xedapen orokorrak. II. Kapitulua. Eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko prozesuaren faseak. III. Kapitulua. Kalitatea kontrolatzeko erakundeak eta kalitatea kontrolatzeko saiakuntza-laborategiak. IV. Kapitulua. Kalitatea hobetzeko tresnak.

76. gaia.      112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen duena.

                   E)    Kontratazio publikoa:

77. gaia.      Herri Administrazioan obra-kontratua prestatzeko jarduketak. proiektuaren prestaketa, onarpena eta zuinketa; administrazio-klausula zehatzen agiria; aurrekontu-izendapenik dagoen eta gastuaren aldez aurreko fiskalizazioa; kontratazio-espedientea onartzeko erabakia.

78. gaia.      Herri Administrazioan obra-kontratua betearaztea: Zuinketa egiaztatzeko akta; obra-ziurtagirien izapidetzea; prezioak berrikustea; proiektu aldatuak eta osagarriak; egikaritzeko epearen luzapenak; obrak etetea.
            

79. gaia.      Obrak hartzea. Kitapena, behin betiko bermea itzultzea. Kontratua amaitzea.

                   F)    Tokiko araudia:            
Ordenantzak. (https://www.legazpi.eus/es/ayuntamiento/ordenanzas).

80. gaia.      Klima-aldaketaren aurka egiteko Ordenantza.      

81. gaia.      Udal ordenantza, hiri-lurzoruan finkatutako bizitegi eremuetako lokalen erabilera aldatu eta horietan etxebizitzak egokitzeko jarduerak arautzeko.            

82. gaia.      Aurretiazko jakinarazpenaren edo aitorpen arduratsuaren erregimenaren mende dauden jardueretako ondorengo esku hartze, kontrol eta egiaztapenerako udal ordenantza.

83. gaia.      Udal ordenantza, Legazpiko udalerriko bide publikoan terrazak jartzea arautzen duena.

84. gaia.      Ibi edo pasabideak arautzen dituen Ordenantza.

85. gaia.      Udal kolunbarioa arautzeko ordenantza.              

86. gaia.      Urbanizazioari, eraikuntzari eta ingurumenaren, paisaiaren eta naturaren babesari eta iraunkortasunari buruzko udal-ordenantza.

87. gaia.      Gipuzkoako ur Partzuergoaren uraren ziklo integralaren zerbitzua arautzen duen ordenantza.

88. gaia.      Etxeko eta merkataritzako hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua arautzen duen ordenantza, Sasieta Mankomunitatea osatzen duten udalerrien eremuan.

89. gaia.      Lurzoru urbanizaezineko udal jabetzapeko bideak babestea, defendatze eta zaintzea arautzeko ordenantza.

90. gaia.      Eraikinetako kanpoko elementuak aldatzeari buruzko ordenantza.

Euskadi, auzolana