Arlo juridikoko proiektu-teknikaria

2025/04/08 - 2025/05/04
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa
Lehiaketa:
Arlo juridikoko proiektu-teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Eginkizunak eta atazak:

Sozietatearen Idazkaritza Nagusiko Zuzendaritzaren mende, aholkularitza juridikoari lotutako ohiko lanetan lagunduko die erakundeko arlo guztiei. Beste arlo batzuekin lankidetza estuan lan egingo du, indarrean dagoen araudia betetzen dela ziurtatzearren, eta barne politikak eta prozedurak garatzen laguntzearren.

Lanpostuak administrazioko, aholkularitzako eta proiektu kudeaketako zereginak uztartzen ditu. Ildo horretan, arloaren berezko eginkizunetan parte hartuko du, besteak beste:
- Erakundeari aholkularitza juridikoa ematea (ingurumeneko, laneko, administrazioko... legeria).
- Kontratuak, hitzarmenak eta legezko beste dokumentu batzuk idaztea eta berrikustea.
- Barneko eta kanpoko kontsultei erantzutea.
- Kanpoko aholkularitza juridikoekiko solasketak.
- Datuak babesteko ordezkariari laguntzea.
- Txosten juridikoak eta lege arriskuen azterketak egitea.
- Barne politikak lantzen eta eguneratzen laguntzea.
- Langileak lege gaietan trebatzen eta sentsibilizatzen parte hartzea.
- Lege aldaketei buruz eguneratuta izatea.
- Arloko zuzendaritzak agintzen dizkion beste zeregin batzuk.

Titulazioa:

Zuzenbideko lizentzia edo gradua

Hizkuntza eskakizuna:

• Euskarako C1 ziurtagiria
• Ingeleseko B2 ziurtagiria.

Beste baldintza batzuk:

Gutxienez bi urteko esperientzia, sektore publikoan, aholkularitza juridikoko lanak egiten, azken bost urtean.

Zer balioetsiko den:


• Berariazko formakuntza, zuzenbide publikoan, ingurumen legerian, datuak babesten, arau-betetzearen sisteman.
• Esperientzia:
            - Bi urtetik gorakoa, sektore publikoan, aholkularitza juridikoko lanak egiten, azken 5 urtean.
            - Lan legeria, kontratazio modalitateak, ordezkaritza sindikalarekiko kudeaketa.
            - Datuak babestea.
            - Arau-betetzearen sistema.
            - Ingurumen legeria.
• Euskara: C1 baino goragoko ziurtagiria.

Oharrak:

Aldi baterako ordezte kontratua (zenbatetsi den iraupena: 3 urte eta erdi)

Deialdia