Basauriko Udala(Liburutegiko laguntzaile)
Bizkaia
- Hiru plaza Liburutegi laguntzaile lan-kontratuko langile finkoen plantillan.
Izangaiek batxiler-titulua, LHko teknikaria edo baliokidea eduki beharko dute. Baliokidetasuna izangaiak aurkeztu beharko du, administrazio eskudunak horretarako emandako ziurtagiriaren bidez. Atzerrian lortutako titulazioak dituzten izangaiek egiaztatu beharko dute dagokien baliozkotzea edo, hala badagokio, tituluaren homologazioa egiaztatzen duen kredentziala dutela.
Lanpostuaren kodea: 8.1, 2. HE, derrigortasun-data: 2022/01/01
Lanpostuaren kodea: 8.2, 2. HE, derrigortasun-data: 2022/01/01
Lanpostuaren kodea: 8.4, HE2 derrigortasun-data 2002/12/31
Bibliotekonomiaren, dokumentazioaren eta liburutegiaren funtzionamenduaren arloan laguntza teknikoa ematea eta informazio horretarako sarbidea erraztea.
Liburutegia kudeatzen laguntzea.
Liburutegiko funts bibliografikoa eta dokumentala antolatzea, katalogatzea, sailkatzea eta mantentzea.
Berariazko interesa duten dokumentu berriak hautatzea eta eskuratzea.
Erabiltzaileei udalerriko baliabide eta jardueren berri ematea eta eskatutako informazioa ematea, funts propioen edo beste zentro batzuen bitartez.
Katalogoak, gidak, bibliografiak, dosierra eta antzeko beste dokumentu batzuk egitea eta eguneratzea, informazioa erabiltzaileei hurbiltzeko.
Mailegu-zerbitzuari lotutako zereginak egitea.Ikasle berriei liburutegi-sisteman alta ematea.
Laguntza ematea jarduera kulturaletan eta zerbitzuaren dinamizazioan.
Datu estatistikoak, gidak, dosierra eta informazio espezifikoa prestatzea, beharren arabera.
Liburutegiko materiala antolatzea eta aldizkarien arloa mantentzea eta kontrolatzea.
Ekipo informatikoen funtzionamenduaz eta mantentze-lanez arduratzea eta horiek erabiltzeko aholkuak ematea.
Dokumentuak tratatzea eta ikastetxeko administrazio-zereginei laguntzea.
Zuzendutako oinarriak: BAO 153 abuztuaren 13an.
Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi dutenek Internet bidez egin beharko dute eskabidea, Basauriko Udalaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eskabidea betez, helbide honetan: https://www.sedeelectronica.basauri.eus.
Baliabide propiorik ez badago, Udalak aurrez aurreko arretarako gune bat jarriko du, eta Udalaren Herritarren Arretarako Zerbitzuan izapideak egiteko behar diren baliabide informatikoak jarriko ditu izangaiaren eskura.
