Berdintasun koordinatzaile

2024/10/23 - 2024/11/20
Inprimatu

Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Urola Garaia Udal-Elkartea
Lehiaketa:
Berdintasun koordinatzaile
Lanpostua:
Berdintasun koordinatzaile
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Titulazioa:

Erdi mailako unibertsitate-titulua, unibertsitate-diploma edo baliokidea edukitzea.

Hizkuntza eskakizuna:

4. hizkuntza eskakizuna ditu esleituta, eta derrigortasun-data 2024/02/26 da.

Beste baldintza batzuk:

a)    Erdi mailako unibertsitate-titulua, unibertsitate-diploma edo baliokidea edukitzea.

b)    Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko prestakuntza-ikastaroren bat egin izana, gutxienez 150 ordukoa, eta egiaztagiri ofiziala izatea (unibertsitatearena edo administrazio publikoarena).

150 ordutik gorako iraupena duten emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko titulazioen kasuan, 150 ordutik gorako ordu horiek kontuan hartuko dira merezimenduen fasean.

a) eta b) ataletan aipatutako bi kasuetan, atzerrian lortutako titulua aurkeztuz gero, titulu horren homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiria izan beharko du.

c)    4. hizkuntz eskakizunari dagokion euskara-maila, derrigorrezkoa.

d)    Baliteke adingabeekin aritu behar izatea eta, horrenbestez, bete beharreko baldintza izango da epai irmo bidez sekula kondenatua ez izana sexu askatasunaren eta ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik, hala nola, sexu-erasoa eta sexu-abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeak galbideratzea eta gizakien salerosketa.

e)    Nazionalitatez, espainiarra izatea.

Era berean, enplegu publikoetara funtzionario gisa sartzeko hauta-probetan parte hartu ahal izango dute honako hauek ere, nazionalitate espainiarra duten pertsonen baldintza berberetan:

a.—Europar Batasuneko Estatu kideetako herritarrak.

b.—Espainiaren eta Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek, duten naziotasuna dutela ere, baldin eta zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; eta baita ere herritartasuna dutenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere, zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, haien mende bizi badira.

c.—Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden eta langileen zirkulazio askea aplikatzekoa den pertsonak.

f)    16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin muga gaindituta ez izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

g)    Zereginak egiteko gaitasun funtzionala izatea. Betekizun hori betetzen dela frogatu beharko da hauta-probak gainditutakoan, mankomunitateak langileen osasun kontrolerako izendatutako medikuak egindako sarrera-azterketarekin.

h)    Diziplina-espediente batez edozein administrazio publiko edo autonomia erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea, ezta, ebazpen judizialaren arabera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia izatea ere, funtzionarioen kidegora edo eskalara iristeko; edo langile lan kontratudunen kasuan, bereiziak edo desgaituak izan diren lanpostuaren antzeko eginkizunak betetzeko.

Beste estaturen batekoa izanez gero, gaitasuna kenduta edo antzeko egoeraren batean ez egotea, eta bere estatuan enplegu publikoan jardutea galarazten dion diziplina zigorrik edo antzekorik jaso gabea izatea.

Parte hartzeko, a), b), c),eta f) ataletan jasotako baldintzak betetzea egiaztatzen duten dokumentuak eskaera-orriarekin batera aurkeztuko dira. Kopiak izango dira.

Onartzea
Elektronikoa:
Aurrez aurrekoa:
  •  Legazpiko Patricio Echeverria kalean dauden Urola Garaia Mankomunitateko bulegoetan (9:00etatik 15:00etara bitartean, astelehenetik ostiralera)