Brigadako Enkargatu
Bizkaia
Batxilergoko titulua edo titulu teknikoa edo baliokidea izatea. Ondorio horietarako, ez da nahikoa izango titulazioa eskuratzeko ikasketa-planak edo -probak gaindituak izatea, ezta hori egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa edukitzea ere. Egoera horietan daudenek, titulazioaren baldintza betetzeari dagokionez, titulua emateko eskubideak ordainduta izan beharko dituzte hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epearen barruan.
Atzerrian lortutako tituluren bat aurkeztuz gero, titulu horren baliozkotzea edota homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiria izan beharko da.
2 edo baliokidea, 2019ko abenduaren 16ko derrigortasun-datarekin.
a) Nazionalitatez, espainiarra izatea.
Era berean, enplegu publikora funtzionario gisa sartzeko hauta-probetan parte hartu ahal izango dute, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 57. artikuluan xedatutakoaren arabera, espainiarren baldintza berberetan:
i. Europar Batasuneko Estatu kideetako herritarrak.
ii. Espainiaren eta Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna duten ezkontideek, duten naziotasuna dutela ere, baldin eta zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; eta baita ere herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere, zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, inoren mende bizi badira.
iii. Europar Batasunak egin dituen, Espainiak berretsi dituen eta langileen zirkulazio librea dakarten nazioarteko itunen aplikazio-eremuan sartuta dauden pertsonak.
b) 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin muga gaindituta ez izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
c) Zereginak egiteko gaitasun funtzionala izatea. Horretarako, gaitasun psikofisiko zehatza izan beharko du, eta bere gaitasun edo desgaitasuna bateragarria izan beharko da plazari dagozkion eginkizunak eta zereginak normaltasunez betetzeko.
d) Betekizun hori betetzen dela frogatu beharko da hautaketa-prozedura gainditutakoan, mediku azterketa eginez.
e) Diziplina espedienteren baten bidez edozein Administrazio Publiko, organo konstituzional edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik banatuta ez egotea, eta ebazpen judizial bidez gaitasungabetze erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, banatu edo gaitasungabetu den kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estaturen batekoa izanez gero, gaitasuna kenduta edo antzeko egoeraren batean ez egotea, eta bere estatuan enplegu publikoan jardutea galarazten dion diziplina zigorrik edo antzekorik jaso gabea izatea.
f) Herri Administrazioen zerbitzupeko langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea; nolanahi ere, kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezin bat betetzen dutenek aipatutako lege-arauetan aipatzen den aukera-eskubidea baliatu ahal izango dute.
g) Titulazioa: Batxilergoko titulua edo titulu teknikoa edo baliokidea izatea. Ondorio horietarako, ez da nahikoa izango titulazioa eskuratzeko ikasketa-planak edo -probak gaindituak izatea, ezta hori egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa edukitzea ere. Egoera horietan daudenek, titulazioaren baldintza betetzeari dagokionez, titulua emateko eskubideak ordainduta izan beharko dituzte hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epearen barruan.
Atzerrian lortutako tituluren bat aurkeztuz gero, titulu horren baliozkotzea edota homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiria izan beharko da.
i) B motako gidabaimena izatea, bai eta horren egiaztagiria ere.
- Ondarroako Udaleko erregistroan edo aipatu 39/2015 Legearen 2.1. artikuluan aipatzen diren erakundeen gainerako erregistro elektronikoetan.
- Posta-bulegoetan. Posta-bulegoetan aurkeztutako eskabideak bulego horietan entregatuko dira eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen, gutun-azal irekian, postako funtzionarioak data eta zigilua jar diezaien. Horrela bakarrik ulertuko da postetxean aurkeztu ziren egunean sartu zirela. Eskabide orria da zigilua izan behar duena.
- Espainiak atzerrian dituen diplomaziako ordezkaritzetan edo konsuletxeetako bulegoetan.
- Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetan.
- Indarrean dauden xedapenek ezartzen duten beste edozein lekutan.