C- KOMUNIKAZIOA

Hazi
2025/05/09 - 2025/05/25
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
FUNDACIÓN HAZI FUNDAZIOA
Lehiaketa:
C- KOMUNIKAZIOA
Lanpostua:
C- KOMUNIKAZIOA
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

Sailerako zehaztutako jarduera-lerroen baitan, Komunikazioko, Sentsibilizazioko eta Ekitaldietako ekintzak diseinatu eta garatzea, HAZIren eta Sailaren edo Sailburuordetzaren beharrei erantzun teknikoa emateko. Hala, sail baitan erantzukizun handieneko postuen aurrean bere zereginaren amaierako emaitza hartuko du bere gain, eta baita amaierako bezeroaren aurrean ere, dagokionean.

Erantzukizun-arlo nagusiak:

1.- Komunikazio- eta sentsibilizazio-planetan integratutako komunikazio-, sentsibilizazio- eta ekitaldi-ekintzak diseinatzea eta kudeatzea:

  • Komunikazioa
    • Planifikatutako komunikazio korporatiboko ekintzak, publizitatekoak, harreman publikoetakoak, protokolokoak, webgunekoak eta sare sozialetakoak (besteak beste) garatzen laguntzea.
    • Ganbarako barne-komunikazioko ekintzak kudeatzea (plataforma elikatzea, edukiak eta egitura berrikustea, beste arlo batzuei laguntzea albisteak argitaratzen...).
    • Haziren Extraneten, nabigazioko menuak, irudiak eta multimedia-fitxategiak antolatu eta sortzea.
    • Deialdiak, oharrak eta prentsaurrekoak idaztea eta berrikustea, eta komunikabideekin egindako erreportajeak, albisteak eta elkarrizketak kudeatzen laguntzea.
    • Ezarritako publikoei zuzendutako mailingak eta posta-bidalketak egitea.
    • Eskolekin, kontsumitzaileekin, catering-enpresekin, preskriptoreekin eta intereseko beste publiko batzuekin sentsibilizazio-ekintzak antolatzen eta egiten laguntzea.
    • Lizitazioak idazten parte hartzea.
  • Ekitaldiak
    • Saileko arduradunarekin batera, ekitaldien eta kolaborazioen bidez lortu nahi diren helburuak zehazten parte hartzea.
    • Sustapen-ekitaldiak koordinatzea dagozkion erakundeekin, emaitza eraginkorrak lortzeko.
    • Sustapen-ekintzetan beharrezkoak diren elementuak kudeatzea:
      • Ekoizleekin produktuak erabilgarri daudela baieztatzea;
      • Azpikontratatutako enpresa espezializatuak bete beharreko azpiegiturak eta beharrak kudeatzea;
      • Materialaren logistika antolatzea;
      • Ekitaldiaren administrazio arloko kudeaketa prestatzea (fakturazioa, jarraipen-txostenak idaztea eta abar).
    • Adostutako ekintzen berri ematea enpresari eta, oro har, publikoari.
    • Ekintza horien eta lortu nahi diren helburuen eraginkortasunaren jarraipena egitea.
    • Street marketineko ekintzak kudeatzea.
    • Produktu ugarietarako planifikatutako publizitate- eta sustapen-kanpainetarako laguntza ematea.
    • Beste sail batzuen beharrei erantzutea eta haiekin batera koordinatzea ekitaldiekin lotutako jarduera-plana finkatzeko eta horiek aurrera eramateko.
    • Kontsumitzaile eta preskriptoreekin batera, informazioa emateko, dibulgatzeko eta prestakuntza eskaintzeko ekintzak koordinatzea eta egitea.
    • Haziko beste arlo batzuekin elkarlanean, informazioa emateko, sentsibilizatzeko, dibulgatzeko eta prestakuntza emateko ekintzak egitea interesekoak izan daitezkeen eta helburu diren beste hartzaile batzuekin:
      • Sentsibilizazioko planak eta proiektuak garatzea (in agro salute, Nekazaria Eskolara)
      • Hazik kudeatzen dituen markei lotutako produktuak dastatzeko “ibilbide gastronomikoak” antolatzea.
      • Etorkizuneko preskriptoreekin ekintzak kudeatzea lankidetza-hitzarmenak negoziatuz.
      • Egindako ekintzen eraginkortasunaren eta lortutako helburuen jarraipena egitea.
    • Hazik kudeatzen dituen markei lotutako produktuen dastaketen antolaketa eta kudeaketa:
      • Dastaketak antolatzeko eskaerak baloratzea:
        • Zerbitzu-hornitzaileekiko eta ekoizleekiko harremanak kudeatzea.
        • Ekitaldietarako materiala kudeatzea.
        • Produktuen kalitate-egoera gainbegiratzea.
        • Ekitaldiaren inguruko balorazioa egitea.
    • Lizitazioak idazten parte hartzea.
    • Kontsumitzaile eta preskriptoreekin batera, informazioa emateko, dibulgatzeko eta prestakuntza eskaintzeko ekintzak egitea:
      • Saileko buruzagitzarekin lankidetzan, publiko askorentzako (kontsumitzaileak, profesionalak, ikasleak eta abar) jarduerak antolatu, kudeatu eta koordinatzeko ekintza-ildoak zehaztea, EAEko kalitatezko produktuei buruz informatzeko eta sentsibilizatzeko.
      • EAEko kalitatezko produktuak dastatzeko “ibilbide gastronomikoak” antolatzea.
      • Egindako ekintzen eraginkortasunaren eta lortutako helburuen jarraipena egitea.
    • Komunikazio Plana prestatzen parte hartzea.

2.- Onlineko komunikazio-kanalak koordinatzea eta kudeatzea: webguneak, sare sozialak…

  • Edukiak, bannerrak, testu-idazketa, irudien edizioa eta multimedia-fitxategiak sortu eta antolatzea, Hazik kudeatutako webguneetarako.
  • Offlineko eta onlineko komunikazio-kanalak koordinatzea eta kudeatzea.
  • Kudeatutako kanalen arduradun teknikoekin bitartekaritza izatea horiek definitu, eguneratu, mantendu eta abar egiteko (atariak, webguneak, sareak...).
  • Bezeroaren errealitateari buruz eguneratuta egotea (organigramak, araudiak, eguneraketa-protokoloak...).

3.- Partzuergoetako proiektuen identifikazioan, definizioan eta garapen teknikoan aktiboki parte hartzea.

  • Proiektu bilaka daitezkeen arloko aukera/behar posibleak mahai gainean jartzea.
  • P,P eta RE arloarekin koordinatzea, partzuergoko proiektuetan eta programetan parte hartzeko.
  • Proiektuaren hautagaitza prestatzen parte hartzea.
  • Arloari esleitutako proiektuaren kontrol teknikoa, administratiboa eta finantzarioa egitea.
  • Eskatutako askotariko txostenak egitea.
  • Arloari esleitutako proiektuaren itxiera teknikoa eta finantzarioa egitea.

4.- Prestakuntza- eta dibulgazio-ekintzak egitea:

  • Haziko lankideekin arloko tresnak, teknikak eta ezagutzak partekatzea, eta horiei buruzko prestakuntza eta laguntza ematea; eta, eskatuz gero, kanpoan ere egitea.
  • Beharrak identifikatzeko kolaborazio-sarean eta sektorerako prestakuntza-ekintzen diseinuan modu proaktiboan parte hartzea.

5.- Etengabeko eguneraketa teknikoko jarrera izatea.

  • Proiektuei egindako ekarpenetan ezagutza ongi kudeatzen dela bermatzea, eta haren lanpostuaren gaiarekin lotutako informazioa eguneratuta mantentzea.
  • Haren ezagutza arloan sortzen diren berrikuntzen eta hobekuntzen jarraipena eta ebaluazioa egitea.
  • Lan berriak proposatzea edo egungo lanak aldatzea proposatzea, haren zereginen edo jardueren emaitza edo errendimendua hobetzeko.
  • Haren jakintza arloko hitzaldietara, jardunaldietara... joatea, erakundeekin harremanetan jartzeko eta soluzio berri posibleen eta etorkizuneko proiektu posibleen berri izateko.
  • Beste arlo eta/edo unitate batzuetako proiektuetan parte hartzea, baldin eta horietan lanpostuaren gaitasunak eta aholkularitza teknikoa behar badira.

6.- HAZI FUNDAZIOAren barne-prozesuei buruzko araudia betetzea.

  • EKUL erabiltzea HAZI Fundazioaren politikak eskatzen duen funtzio eta eskakizun guztietan.
  • HAZI Fundazioarentzat beharrezkoak diren barne-prozesuak definitzen, birdefinitzen eta ezartzen parte hartzea.
  • Erakundeari zuzenean eragiten dioten laneko arriskuen prebentziorako arauak eta prozedurak, ingurumen-arauak eta kontratazio publikoari buruzkoak betetzea eta betearaztea.
  • Barne-araudia betetzeari dagokionez erreferentziazko eredua izatea, eta banakako konpromiso- eta erantzukizun-jarrera transmititzea.
  • Barne-araudia eta zuzendaritzaren gidalerroak betetzea, baita zuzendaritzak eskatutako zeregin guztiak ere.
Titulazioa:

Informazioaren Zientzien, Publizitatearen, Marketinaren eta Komunikazioaren, eta Kanpo Harremanen arloetako lizentziaturak edo unibertsitate-gradua.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarako C1

Beste baldintza batzuk:
  • Gutxienez urtebeteko esperientzia frogatua komunikazio, marketin, publizitate eta/edo kanpo-harremanetako teknikari gisa.
  • B motako gidabaimena.
  • Desplazamenduetarako aukera izatea.
Onartzea
Elektronikoa:
Deialdia
Web-orria: