C-SISTEMAK ETA INTEGRAZIOA (SISTEMEN ARLOA)

Hazi
2024/09/16 - 2024/10/13
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
FUNDACIÓN HAZI FUNDAZIOA
Lehiaketa:
C-SISTEMAK ETA INTEGRAZIOA (SISTEMEN ARLOA)
Lanpostua:
C-SISTEMAK ETA INTEGRAZIOA (SISTEMEN ARLOA)
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Iraupen mugagabeko txanda-kontratua
Kontratu-mota:
Iraupen mugagabeko txanda-kontratua
Eginkizunak eta atazak:

MISIOA:

Arloaren baitan definitutako jarduera-ildoen barruan, HAZI Fundazioaren eta kanpoko bezeroen zerbitzu eta azpiegitura informatikoak definitzeko eta garatzeko laguntza teknikoa ematea, eta erabiltzaileei IKTekin lotutako gaietan aholkularitza eta laguntza emateko proiektuak kudeatzea. Aukeratutako pertsonak prestasun osoa izan behar du, eta amaierako emaitza bere gain hartu behar du erakundearen aurrean eta arloaren barruko erantzukizun handieneko karguen aurrean.

ERANTZUKIZUN ARLO NAGUSIAK ETA FUNTZIOAK:

  • HAZI Fundazioaren eta/edo kanpoko bezeroen erabiltzaileen kudeaketa teknikoan, arretan eta jazoera informatikoen ebazpenean parte hartzea, duen ezagutza tekniko espezifikoa eskainiz
  • Hazi Fundazioaren eta/edo bere bezeroen sistemen, segurtasun-prozesuen eta -politiken eta telekomunikazioekin eta mugikortasun-gailuekin lotutako guztiaren mantentze-lanekin eta funtzionamendu egokiarekin lotutako jarduerak eta zeregin teknikoak garatzea
  • HAZI Fundazioak IKTen arloan enpresarentzat berarentzat edo hirugarrenentzat egiten dituen proiektuetan laguntzea, ezagutza tekniko espezifikoa eskainita
  • Prestakuntza-ekintzak eta dibulgazio-ekintzak egitea
  • Bere konpetentzia arloko eguneraketa teknikoen berri izatea, uneoro
  • HAZI Fundazioko barne-prozesuei buruzko araudia betetzea
  • Barne-araudia eta zuzendaritzaren gidalerroak betetzea, baita zuzendaritzak eskatutako zeregin guztiak ere
Titulazioa:

Teknologia/Informatika arloko, Fisika arloko edo Matematika arloko diplomaturak edo unibertsitateko graduak.

Hizkuntza eskakizuna:

B2

Beste baldintza batzuk:

Baldintza ezinbestekoak eta baztertzaileak:

  • Teknologia/Informatika arloko, Fisika arloko edo Matematika arloko diplomaturak edo unibertsitateko graduak.
  • 1 urteko frogatutako esperientzia, IKTen administrazioan eta/edo mantentze-lanetan.
  • Euskarako B2 maila, edo baliokidea.
  • B motako gidabaimena.
  • Desplazatzeko prest egotea.

Hautaketa-proba horiek egiteko onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Espainiarra izatea, Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionala edo Europako Erkidegoak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen (langileen zirkulazio askea jasotzen dutenek) aplikazio-eremuan sartzen den estatu bateko nazionala izatea. Era berean, pertsona espainiarren ezkontideak, Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea dutenek eta aipatutako Nazioarteko Tratatuen aplikazio-eremuan dauden estatuetako nazionalitatea dutenek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta pertsona horien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere zuzenbide-banaketarik ez badago, 21 urtetik beherakoak edo adin horretatik gorakoak badira eta pertsona horien kontura bizi badira.

b) Diziplina-espediente bidez sektore publikoko edozein erakundetatik bereizita ez egotea, eta sektore publikoan eginkizunak betetzeko desgaituta ez egotea. Espainiar nazionalitatea ez duten izangaiek ez dute diziplina-zehapenik edo zigor penalik izan beharko, beren estatuan sektore publikora sartzea eragozten dienik.

c) Eskatutako titulua izatea edo lortzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epearen barruan. Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen dokumentazioa eduki beharko da.

Honako hauek baloratuko dira:

1.- Lanposturako espezifikoak:

Proba idatziaren bidez baloratuko dira, profilean adierazitako ezagutzetan oinarrituta.

1. Windows sistema eragilearen gaineko ezagutza. (0-8)

2. Microsoften Direktorio Aktiboaren gaineko ezagutza (0-8).

3. Microsoft 365-en gaineko ezagutza (Exchange Online, Ofimatika, Onedrive,…) (0-8).

4. Internet Information Services-en gaineko ezagutza (0-5).

5. Scripting-en gaineko eta Windows inguruneetako zereginen automatizazioaren gaineko ezagutza (0-3).

6. Linux LAMP inguruneen gaineko ezagutza (Linux, Apache, MySQL, Postgre) (0-5).

7. Birtualizazio-inguruneen gaineko ezagutza (0-8)

8. Backup korporatiborako tresnen gaineko ezagutza (0-8)

9. SQL Server eta/edo Oracle datu-baseak kudeatzeko plataformen gaineko ezagutza (0-5).

10. Sareko biltegiratze-sistemen gaineko ezagutza (NAS/SAN) (0-3).

11. Jazoerak eta arazoak kudeatzeari eta konpontzeari buruzko ezagutza (0-3).

12. Networkingaren gaineko ezagutza (Switching; LAN, MAN eta WAN sareak) (0-8).

13. Wifi sareen gaineko ezagutza (0-3).

Proba idatziaren fasea gainditzeko, 23 puntu lortu beharko dira, gutxienez.

2.-Frogatutako esperientzia:

Beste erakunde batzuetan komunikazio-azpiegituren mantentze-lanetan frogatutako esperientzia izatea baloratuko da, baremo hauen arabera:

  • 1 eta 2 urte arteko esperientzia (2 puntu)
  • 2 eta 3 urte arteko esperientzia (4 puntu)
  • 3 urtetik gorako esperientzia (6 puntu)

3.- Gaitasunak:

Gaitasunekin lotutako baldintzak baloratzeko, elkarrizketa pertsonala egingo zaie idatzizko probaren bidezko balorazio-fasea gainditu dutenei (0-15).

Honako hauek dira prozesu honen xedea den lanposturako baloratu beharreko gaitasunak:

  • Xehetasunetan arreta jartzea eta osoko ikuspegia izatea.
  • Informazioa lortu eta aztertzea.
  • Arazoei aurre egitea eta soluzioak proposatzea.
  • Komunikatzeko eta harremanetarako gaitasuna.
  • Talde-lana.
  • Antolatzeko gaitasuna.

4- Prestakuntza osagarria eta hizkuntzak:

Baremo honen arabera baloratuko dira:

  • Datuen tratamenduarekin edo teknologiekin zerikusia duten masterrak, graduondokoak eta antzekoak (3 puntu master bakoitzeko; gehienez 9 puntu).
  • Datuen tratamenduarekin edo teknologiekin zerikusia duten ikastaroak (1 puntu ikastaro bakoitzeko; gehienez 4 puntu). Gutxienez 35 orduko ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan.
  • Euskarako C1 maila (+3 puntu)
  • Euskarako C2 maila (+1 puntu)
  • Ingeleseko B2 maila (+1 puntu)
  • Ingeleseko C1 maila (+1 puntu)

Azken balioespenean, aipatutako atalek ekarpen hau izango dute:

  • Ezagutzak: % 64,7 (gehienez: 75 puntu)
  • Frogatutako esperientzia: % 5,2 (gehienez: 6 puntu).
  • Prestakuntza osagarria: % 11,2 (gehienez: 13 puntu)
  • Hizkuntzak: % 6,0 (gehienez: 7 puntu)
  • Elkarrizketa pertsonala: % 12,9 (gehienez: 15 puntu)

GUZTIRA: % 100 (gehienez guztira: 116 puntu)

Onartzea
Elektronikoa:
Deialdia
Web-orria: