D - SEKTOREKO SARE SISTEMA

MISIOA:
Sektoreko Sare Sistemaren arloak eskaintzen dituen askotariko soluzioetako programa informatikoen kodea garatzea, horietan sortutako arazoentzako irtenbideak proposatzea eta euskarri informatikoen gaineko aholkularitza-lanak garatzea. Bere gain hartuko ditu lanaren amaierako emaitzak, eta arduradunek eskatutako zehaztapenak beteko ditu.
ERANTZUKIZUN ARLO NAGUSIAK ETA FUNTZIOAK:
- Sektoreko Sareko bezeroen beharrei erantzuteko soluzio teknologikoen diseinuan laguntza teknikoa ematea
- Bezeroaren arduradunari laguntza operatiboa ematea, proiektuarekin lotutako informazioa aztertzeko eta dokumentuak prestatzeko orduan
- Aplikazioak instalatzea eta, ondoren, horien mantentze-lan tekniko ebolutiboa egitea
- Datuak ustiatzeko programak egitea, jasotako datuak irauli eta egiaztatzearen bidez
- Barneko eta kanpoko prestakuntza-ekintzak egitea, eta etengabe haren ezagutza arloaren eguneratze teknikoa egiteko jarrera izatea
- HAZI Fundazioaren barne-prozesuei buruzko araudia betetzea
Gutxieneko titulazioa: Informatikako Goi-mailako Lanbide Heziketa.
B2
Baldintza ezinbestekoak eta baztertzaileak:
- Gutxieneko titulazioa: Informatikako Goi-mailako Lanbide Heziketa.
- Gutxienez urtebeteko frogatutako esperientzia, honakoetan:
- Microsoft.NET web-plataforma.
- Programazioa, plataforma hauetakoren batean: HTML5, CSS3, JavaScript, Bootstrap eta Frameworks jquery edo antzekoren bat.
- Euskarako B2 maila, edo baliokidea.
- B motako gidabaimena.
- Desplazatzeko prest egotea.
Hautaketa-proba horiek egiteko onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:
- Espainiarra izatea, Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionala edo Europako Erkidegoak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen (langileen zirkulazio askea jasotzen dutenek) aplikazio-eremuan sartzen den estatu bateko nazionala izatea. Era berean, pertsona espainiarren ezkontideak, Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea dutenek eta aipatutako Nazioarteko Tratatuen aplikazio-eremuan dauden estatuetako nazionalitatea dutenek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta pertsona horien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere zuzenbide-banaketarik ez badago, 21 urtetik beherakoak edo adin horretatik gorakoak badira eta pertsona horien kontura bizi badira.
- Diziplina-espediente bidez sektore publikoko edozein erakundetatik bereizita ez egotea, eta sektore publikoan eginkizunak betetzeko desgaituta ez egotea. Espainiar nazionalitatea ez duten izangaiek ez dute diziplina-zehapenik edo zigor penalik izan beharko, beren estatuan sektore publikora sartzea eragozten dienik.
- Eskatutako titulua izatea edo lortzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epearen barruan. Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen dokumentazioa eduki beharko da.
Honako hauek baloratuko dira:
1.- Lanposturako espezifikoak:
Proba idatziaren bidez baloratuko dira, profilean adierazitako ezagutzetan oinarrituta:
- Aplikazioen garapena 3 geruzako arkitekturan eta web-garapenak kontrolatzaile-ikuspegi moduan (0-8).
- Reporting Services txostenak egitea (0-8).
- Datu-baseak (Diseinua eta Programazioa) (0-8):
- Sql Server (0-5)
- Oracle (0-3)
- Web Services. Sistema informatikoen arteko komunikazioak (0-8)
- Garapena ASPn (0-4)
- Tresna kolaboratiboak (0-4)
- Subversion (0-3)
- Antzeko beste batzuk (0-1)
- Hazi Fundazioa – Sektoreko Sare Sistema (0-8). HAZI Fundazioaren helburua eta, bereziki, Sektoreko Sare Sistema Arloaren helburua ezagutzea.
Proba idatziaren fasea gainditzeko, 25 puntu lortu beharko dira, gutxienez.
2.-Frogatutako esperientzia:
Informatikaren arloan frogatutako esperientzia izan behar du, gutxienez urtebetekoa. Esperientzia hori taula honen arabera baloratuko da, esperientzia non garatu duen kontuan hartuta:
LAN INFORMATIKOETAN (3-16) | HAZITIK KANPO | HAZIN |
<1 URTE | 2 | 4 |
1 - 2 URTE ARTEAN | 3 | 8 |
> 2 URTE | 4 | 12 |
Esperientzia horren barruan jarraian zerrendatzen diren garapen-osagaiekin lan egin bada, esperientziaren denboraren arabera baloratuko da, taula hau kontuan hartuta:
HAZIN ERABILTZEN DEN FRAMEWORK RECAPLNET (0 – 9) | |
<1 URTE | 4 |
1 - 2 URTE ARTEAN | 6 |
> 2 URTE | 9 |
3.- Gaitasunak:
Gaitasunekin lotutako baldintzak baloratzeko, elkarrizketa pertsonala egingo zaie idatzizko probaren bidezko balorazio-fasea gainditu dutenei (0-16).
Honako hauek dira prozesu honen xedea den lanposturako baloratu beharreko gaitasunak:
- Antolatzeko gaitasuna.
- Arazoak konpondu eta erabakiak hartzea
- Xehetasunetan arreta jartzea eta osoko ikuspegia izatea.
- Informazioa aztertzeko gaitasuna.
- Komunikatzeko eta harremanetarako gaitasuna.
- Talde-lana.
4- Prestakuntza osagarria eta hizkuntzak:
Baremo honen arabera baloratuko dira:
- Datuen tratamenduarekin edo infokomunikazioen teknologiekin zerikusia duten masterrak, graduondokoak eta antzekoak (1 puntu bakoitzeko; gehienez 2 puntu).
- Teknologia/Informatika arloko, Fisika arloko edo Matematika arloko diplomaturak edo unibertsitateko graduak (titulazio bakarra hartuko da kontuan: 2 puntu)
- Datuen tratamenduarekin edo teknologiekin zerikusia duten ikastaroak (1 puntu ikastaro bakoitzeko; gehienez 3 puntu). Gutxienez 35 orduko ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan.
- Euskara (0 – 2)
- C1 maila (+1 puntu)
- C2 maila (+2 puntu)
- Ingelesa (0 – 2)
- B2 maila (+1 puntu)
- C1 maila (+2 puntu)
Azken balioespenean, aipatutako atalek ekarpen hau izango dute:
- Proba idatzia: % 48 (gehienez: 48 puntu)
- Esperientzia: % 25 (gehienez: 25 puntu)
- Prestakuntza osagarria: % 7 (gehienez: 7 puntu)
- Hizkuntzak: % 4 (gehienez: 4 puntu)
- Elkarrizketa pertsonala: % 16 (gehienez: 16 puntu)
GUZTIRA: % 100 (gehienez guztira: 100 puntu)
Interesdunek honako helbidera bidali beharko dute hautagaitza https://www.adecco.es/oferta-trabajo/aplikazioen-garatzailea?ID=0F33406A6E06693DF6120CA9DB5E2144