D-SEKTOREKO SARE SISTEMA
MISIOA:
Sektoreko Sare Sistemaren arloak eskaintzen dituen askotariko soluzioetako programa informatikoen kodea garatzea, horietan sortutako arazoentzako irtenbideak proposatzea eta euskarri informatikoen gaineko aholkularitza-lanak garatzea. Bere gain hartuko ditu lanaren amaierako emaitzak, eta arduradunek eskatutako zehaztapenak beteko ditu.
ERANTZUKIZUN ARLO NAGUSIAK ETA FUNTZIOAK:
- Sektoreko Sareko bezeroen beharrei erantzuteko soluzio teknologikoen diseinuan laguntza teknikoa ematea
- Bezeroaren arduradunari laguntza operatiboa ematea, proiektuarekin lotutako informazioa aztertzeko eta dokumentuak prestatzeko orduan
- Aplikazioak instalatzea eta, ondoren, horien mantentze-lan tekniko ebolutiboa egitea
- Datuak ustiatzeko programak egitea, jasotako datuak irauli eta egiaztatzearen bidez
- Barneko eta kanpoko prestakuntza-ekintzak egitea, eta etengabe haren ezagutza arloaren eguneratze teknikoa egiteko jarrera izatea
- HAZI Fundazioaren barne-prozesuei buruzko araudia betetzea
Gutxieneko titulazioa: Informatikako Goi-mailako Lanbide Heziketa.
B2
Baldintza ezinbestekoak eta baztertzaileak:
- Gutxieneko titulazioa: Informatikako Goi-mailako Lanbide Heziketa.
- Gutxienez urtebeteko frogatutako esperientzia, honakoetan:
- Microsoft.NET web-plataforma.
- Programazioa, plataforma hauetakoren batean: HTML5, CSS3, JavaScript, Bootstrap eta Frameworks jquery edo antzekoren bat.
- Euskarako B2 maila, edo baliokidea.
- B motako gidabaimena.
Desplazatzeko prest egotea.
Hautaketa-proba horiek egiteko onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:
a) Espainiarra izatea, Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionala edo Europako Erkidegoak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen (langileen zirkulazio askea jasotzen dutenek) aplikazio-eremuan sartzen den estatu bateko nazionala izatea. Era berean, pertsona espainiarren ezkontideak, Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea dutenek eta aipatutako Nazioarteko Tratatuen aplikazio-eremuan dauden estatuetako nazionalitatea dutenek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta pertsona horien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere zuzenbide-banaketarik ez badago, 21 urtetik beherakoak edo adin horretatik gorakoak badira eta pertsona horien kontura bizi badira.
b) Diziplina-espediente bidez sektore publikoko edozein erakundetatik bereizita ez egotea, eta sektore publikoan eginkizunak betetzeko desgaituta ez egotea. Espainiar nazionalitatea ez duten izangaiek ez dute diziplina-zehapenik edo zigor penalik izan beharko, beren estatuan sektore publikora sartzea eragozten dienik.
c) Eskatutako titulua izatea edo lortzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epearen barruan. Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen dokumentazioa eduki beharko da.
Honako hauek baloratuko dira:
1.- Lanposturako espezifikoak:
Proba idatziaren bidez baloratuko dira, profilean adierazitako ezagutzetan oinarrituta:
- Aplikazioen garapena 3 geruzako arkitekturan eta web-garapenak kontrolatzaile-ikuspegi moduan (0-8).
- Reporting Services txostenak egitea (0-6).
- Datu-baseak (Diseinua eta Programazioa) (0-8):
- Sql Server (0-5)
- Oracle (0-3)
- Web Services (0-4)
- Garapena ASPn (0-4)
- Tresna kolaboratiboak (0-3)
- Subversion (0-2)
- Antzeko beste batzuk (0-1)
- Hazi Fundazioa – Sektoreko Sare Sistema (0-8). HAZI Fundazioaren helburua eta, bereziki, Sektoreko Sare Sistema Arloaren helburua ezagutzea.
Proba idatziaren fasea gainditzeko, 13 puntu lortu beharko dira, gutxienez.
2.-Frogatutako esperientzia:
Informatikaren arloan frogatutako esperientzia izan behar du, gutxienez urtebetekoa. Esperientzia hori taula honen arabera baloratuko da, esperientzia non garatu duen kontuan hartuta:
LAN INFORMATIKOETAN (3-14) | HAZITIK KANPO | HAZIN |
<1 URTE | 2 | 6 |
1 - 2 URTE ARTEAN | 3 | 8 |
> 2 URTE | 4 | 10 |
Esperientzia horren barruan jarraian zerrendatzen diren garapen-osagaiekin lan egin bada, esperientziaren denboraren arabera baloratuko da, taula hau kontuan hartuta:
HAZIN ERABILTZEN DEN FRAMEWORK RECAPLNET (0 – 8) | |
<1 URTE | 4 |
1 - 2 URTE ARTEAN | 6 |
> 2 URTE | 8 |
3.- Gaitasunak:
Gaitasunekin lotutako baldintzak baloratzeko, elkarrizketa pertsonala egingo zaie idatzizko probaren bidezko balorazio-fasea gainditu dutenei (0-16).
Honako hauek dira prozesu honen xedea den lanposturako baloratu beharreko gaitasunak:
- Antolatzeko gaitasuna.
- Arazoak konpondu eta erabakiak hartzea
- Xehetasunetan arreta jartzea eta osoko ikuspegia izatea.
- Informazioa aztertzeko gaitasuna.
- Komunikatzeko eta harremanetarako gaitasuna.
- Talde-lana.
4- Prestakuntza osagarria eta hizkuntzak:
Baremo honen arabera baloratuko dira:
- Datuen tratamenduarekin edo infokomunikazioen teknologiekin zerikusia duten masterrak, graduondokoak eta antzekoak (2 puntu bakoitzeko; gehienez 4 puntu).
- Teknologia/Informatika arloko, Fisika arloko edo Matematika arloko diplomaturak edo unibertsitateko graduak (2 puntu titulazio bakoitzeko; gehienez 4 puntu)
- Beste lizentzia, ingeniaritza edo gradu batzuk (2 puntu titulazio bakoitzeko; gehienez 4 puntu).
- Datuen tratamenduarekin edo teknologiekin zerikusia duten ikastaroak (1 puntu ikastaro bakoitzeko; gehienez 3 puntu). Gutxienez 35 orduko ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan.
- Euskara (0 – 4)
- o C1 maila (+3 puntu)
- o C2 maila (+1 puntu)
- Ingelesa (0 – 2)
- o B2 maila (+1 puntu)
- o C1 maila (+1 puntu)
Azken balioespenean, aipatutako atalek ekarpen hau izango dute:
- Proba idatzia: % 41 (gehienez: 41 puntu)
- Esperientzia: % 22 (gehienez: 22 puntu)
- Prestakuntza osagarria: % 15 (gehienez: 15 puntu)
- Hizkuntzak: % 6 (gehienez: 6 puntu)
- Elkarrizketa pertsonala: % 16 (gehienez: 16 puntu)
GUZTIRA: % 100 (gehienez guztira: 100 puntu)
Interesdunek honako helbidera bidali beharko dute hautagaitza https://www.adecco.es/oferta-trabajo/aplikazioen-garatzailea?ID=feffc27c-ed69-4872-89cf-bb54115b53e1