Eibarko Udala (Hirigintza arloko arkitekto plaza 1)

2025/10/27 - 2025/11/21
Inprimatu
Eibar
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Eibarko Udala (Hirigintza arloko arkitekto plaza 1)
Lehiaketa:
Eibarko Udala (Hirigintza arloko arkitekto plaza 1)
Lanpostua:
Arquitekto
Plaza-kopurua:
1
Plaza-banaketa:

Arquitekto, Hirigintza arloan, plaza 1.-

 

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

Aplikatu beharreko araudiaren arabera arkitekto-lanbidean aritzeko gaitzen duen titulu ofiziala izatea, edo titulua lortzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen baliozkotze edo kredentziala eduki beharko da.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskara-maila: 4. hizkuntza-eskakizuna (Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko euskararen C2). Derrigortasun data: 2027-12-31.

Onartzea
Elektronikoa:

Elektronikoki udalaren web orrian (https://www.eibar.eus/es/tramites/empleo-seleccion-de-personal). Izapidea elektronikoki egiteko, beharrezkoa da ziurtagiri digital bat izatea (B@kQ, NAN elektronikoa, Izenperen txartela, etab.).

Aurrez aurrekoa:

Instantziak eredu ofizial eta normalizatura egokituko dira. Gainera, lehiaketa-fasean baloratu beharreko merezimenduak alegatzen dituzten izangaiek Curriculum Vitae izeneko eredu ofizial, eta normalizatua betez aitortu beharko dituzte merezimenduak. Eskabidea, eta Curriculum Vitaearen eranskina Eibarko Udalaren webgunean daude eskuragarri (www.eibar.eus), «egoitza elektronikoa, lan-eskaintza, plaza finkoak» atalean.


Aurrez aurreko eskaera: Pegoran, Herritarrentzako Zerbitzu Bulegoan (Untzaga plaza, 1). Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke Pegoran. Nola eskatu aurretiko hitzordua: Udalaren web orriaren bidez: https://www.eibar.eus/eu/tramites/solicitud-de-cita-preva-a-traves-de-internet.

  • Telefonoz: 943.708.400/010.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako edozein lekutan ere aurkeztu ahal izango dira.Posta-bulegoetan.
  • ORVE sistemaren bidez. Informazio gehiago: https://www.correos.es/eu/partikularrak/para-el-ciudadano/tramites-con-la-administracion-publica/servicios-orve.