Joan edukira

Enpleguko-prestakuntzako teknikaria

2021/05/11 - 2021/06/07
Inprimatu
Ermua
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Ermuko Udala
Lehiaketa:
Enpleguko-prestakuntzako teknikaria
Lanpostua:
Enpleguko-prestakuntzako teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:

Funtzioak

— Emakumeen eta gizonen arteko egiturazko desberdintasuna gainditzen laguntzea, haren funtsezko elementuetako bat lan-mundurako sarbide desorekatua baita, emakumeen kolektiboaren benetako premietara egokitutako prestakuntza- eta enplegagarritasuna hobetzeko jarduerak sustatuz, enplegurako edo autoenplegurako informazioaren eta orientazioaren bidez, bai eta hezkuntza-eremuan prebentzio-programak eginez ere, genero-joerak desagerrarazteko Gaur egun indarrean dagoen III. Berdintasun Planean eta Berdintasunerako Udal Ordenantzan adierazten diren Ermuko Udalaren Berdintasun Politikaren helburuak betez, azterlanak aukeratzea.

— Enpleguko, prestakuntzako eta orientazioko jarduerak genero-ikuspegiarekin planifikatzea, antolatzea eta ebaluatzea.

— Autoenplegurako eta enpresak sortzeko zerbitzuak eta programak genero-berdintasunera egokitzea.

— Lan-orientabide indibiduala eta pertsonalizatua. Ibilbide pertsonalizatuak definitzea, zerbitzuaren erabiltzaile bakoitzaren nekeen arabera.

— Enpleguaren eta prestakuntzaren arloko arreta eta informazio pertsonalizatua erabiltzaileentzat.

— Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta pertsonalizatua ematea, orientazioko gainerako esku-hartzeak betez (juridikoa, psikologikoa eta soziala), normalizazio-fasean, beharrezkoa denean laneratzeko arreta espezifikoaren bidez.

— Banakako eta taldeko informazioa eta orientazioa ematea pertsonei arreta emateko sektorean lan egiten duten emakumeei, haien lan-baldintzak hobetzeko, eta enplegatzaileei informazioa ematea, indarrean dagoen legeria betetzen laguntzeko.

— Lantegiak eta talde-saioak egitea lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten emakume-taldeei zuzenduta, hartzaileen benetako baldintzetara egokituta.

— Berdintasun Sailak eskainitako prestakuntza-programak koordinatzea, bereziki Jabekuntza Eskolarekin.

— Berdintasuneko eta Hezkuntzako teknikariekin lankidetzan aritzea ikastetxeetan hezkidetza- eta berdintasun-planak garatzeko.

— Berdintasuneko eta Hezkuntzako teknikariekin lankidetzan, generoak baldintzatu gabeko ikasketen hautaketa, orientazio akademikoa eta profesionala sustatzen duten programak garatzea.

— Tokiko enpresa-sareari aholkularitza ematea berdintasunaren arloan indarrean dagoen legeriari buruz, berdintasun-planak egitea eta udalerriko enpresetan kontziliazio-neurriak aplikatzea erraztuz.

— Bere kategoriaren eta ezagutzen arabera agintzen zaion beste edozein.

Ezagutzak

— Enpleguaren eta enplegurako prestakuntzaren arloan indarrean dagoen legeria ezagutzea.

— Enplegua sustatzeko laguntza publikoak eta horiek udalerri-mailan aplikatzeko aukerak ezagutzea.

— Laneko prestakuntza- eta orientazio-teknikak ezagutzea, bakarka eta taldeka.

— Berdintasunaren arloan indarrean dagoen legeria ezagutzea.

— Berdintasun-politikak ezagutzea, bai udaletan, bai autonomia-erkidegoetan, bai estatuetan.

— Bizialdi osoko prestakuntza-teknikak ezagutzea.

— Indarkeriaren biktima diren emakumeei aplikatutako laneratze-praktika ezagutzea.

Eskumenak

— Emakume eta gizonen arteko berdintasunarekiko konpromiso pertsonala eta profesionala.

— Lidergo-trebetasunak.

— Taldean lan egitea.

— Komunikazioa.

— Herritarrentzako orientazioa.

— Erakundearekiko konpromisoa.

— Ikuspegi estrategikoa.

— Gaitasun analitikoa.

— Proaktibitatea.

— Berrikuntza.

Titulazioa:

Diplomatura, lizentziatura edo gradu-titulua edo goi-mailako titulua lortzeko eskubideak ordainduta izatea: Psikologia, Pedagogia, Psikopedagogia, Gizarte Hezkuntza, Gizarte Lana, Politika Zientziak, Soziologia, Soziologia Aplikatua, Soziologia, Zuzenbidea/Bachelor of Laws, Enpresen Administrazioa, Enpresen Administrazioa/Business Administrazioa, Enpresen Zuzendaritza eta Zuzenbidea. Lan Zientziak eta Giza Baliabideak, Lan Zientziak, Lan Harremanak eta Baliabideak.

Titulua atzerrian lortu duten hautagaiek frogatu beharko dute baliokidetuta daukatela edo, hala badagokio, tituluaren homologazioaren egiaztagiria badutela.

Hizkuntza eskakizuna:

Hizkuntza-eskakizuna: C1.

Derrigortasun data: 2021eko abenduaren 31.

 

Beste baldintza batzuk:

a) Europar Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea edukitzea edo, bestela, Europar Batasunak egin eta Espainiako estatuak berretsitako tratatuak aplikatzearen ondorioz langileen zirkulazio askea onartuta daukan estatu batekoa izatea.

b) Era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu kideetako herritarren ezkontideek parte hartu ahalko dute, baldin eta egitez bananduta ez badaude, eta haien ondorengoek edo haien ezkontidearen ondorengoek bai, hogeita bat urte baino gutxiago badituzte edo, zaharragoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

c) Gutxienez 16 urte izatea eta nahitaezko erretiroko gehienezko adina ez gainditzea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

d) Diplomatura, lizentziatura edo gradu-titulua edo goi-mailako titulua lortzeko eskubideak ordainduta izatea: Psikologia, Pedagogia, Psikopedagogia, Gizarte Hezkuntza, Gizarte Lana, Politika Zientziak, Soziologia, Soziologia Aplikatua, Soziologia, Zuzenbidea/Bachelor of Laws, Enpresen Administrazioa, Enpresen Administrazioa/Business Administrazioa, Enpresen Zuzendaritza eta Zuzenbidea. Lan Zientziak eta Giza Baliabideak, Lan Zientziak, Lan Harremanak eta Baliabideak.

Titulua atzerrian lortu duten hautagaiek frogatu beharko dute baliokidetuta daukatela edo, hala badagokio, tituluaren homologazioaren egiaztagiria badutela.

e) Merezimendu eta betekizun guztiak deialdiaren oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu diren data erreferentziatzat hartuta balioetsiko dira.

f) Zereginak betetzeko behar den gaitasun funtzionala edukitzea. Bete nahi den plazari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun funtzionala eta psikofisikoa edukitzea eta beren elbarritasun-maila lanpostuaren betebeharrak eta eginkizunak betetzeko oztopo ez dela egiaztatzea. Hori Udalaren Osasun Zerbitzuek egiaztatuko dute Oinarri Orokorretan ezarritakoarekin bat, lan arriskuen pre- bentzioari buruz indarrean dauden arauak aintzat hartuz, lanaren ondoriozko arriskuetatik babesteko lanpostuan egokitzapenak egin behar badira ere.

g) Ez egotea, diziplina espediente bat dela medio, edozein herri administrazioren edo autonomía erkidegoetako konstituzio edo estatutu organoen zerbitzutik bereizita eta ez izatea, ebazpen administratibo edo judizialen bidez, enplegu edo kargu publikoak betetzeko desgaitasun absoluturik edo berezirik, ez funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, ez eta, langile lan-kontratudunen kasuan, bereizi edo desgaitu aurretik betetzen zituztenen antzeko funtzioak betetzeko ere. Beste estatu bateko herritarra bada, desgaituta edo horren pareko egoera batean ez egotea eta haren estatuan baldintza beretan enplegu publikora iristeko eragozpen den diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.

h) Ez egotea ezintasun eta bateraezintasuneko legezko kausaren batean, abenduaren 26ko 53/1984 Legeak, herri administrazioen zerbitzurako bateraezintasuna arautzen duenak, xedatutakoaren arabera.

Aurreko betekizun guztiak, hautaketa prozesuan zehar, eta izendatu arte, eduki beharko dira.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Dagozkion sarbide probetan, non hautagaiek eskuratu nahi duten plazarako oinarri orokor hauetan eskatutako baldintzak betetzen dituztela frogatuko duten, parte hartzeko eskaerak Ermua Hiriko Udaleko alkate-udalburuari zuzenduko zaizkio, eredu ofizial eta normalizatuarekin bat etorriz (oinarri hauei III. eranskin gisa erantsi zaiena) eta udal honetako sarrera erregistroan aurkeztuko dira hogei (20) egun balioduneko epean, deialdiaren iragarkia Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatuta.

Eskabideak urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 16.4 artikuluan adierazitako herri administrazioen erregistroetan ere aurkeztu ahalko dira.

Deialdia
Gaiak:

I. ERANSKINA

1. Espainiarren funtsezko eskubide eta betebeharrak. Horiek bermatzea eta etetea.

2. Herri-administrazioak espainiar antolamenduan. Estatuaren administrazio orokorra.

3. Autonomia erkidegoak: Autonomi estatutuak. Toki-administrazioa. Erakunde- administrazioa.

4. Administrazio-prozedura: oinarri orokorrak. Administrazio-prozeduraren aldiak: hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Administrazioaren isiltasuna.

5. Administrazio prozedura erkidearen izapidegintza erraztua.

6. Prozeduraren denborak eta epeak. Prozedura bereziak.

7. Administrazio-egintza: kontzeptua, motak eta osagaiak. Zergatia, jakinaraztea eta argitaratzea.

8. Administrazio-egintzen eraginkortasuna: bete beharrekotasuna eta nahitaez betearaztea. Etendura. Administrazio-egintzaren baliozkotasuna eta baliogabezia. Baliokidetza, kontserbazioa eta bihurketa.

9. Administrazio-egintzak berrikustea. Ofizioz berrikustea. Administrazio-errekurtsoak: oinarri orokorrak.

10. Gora jotzeko errekurtsoa. Aukerako berraztertze-errekurtsoa, aparteko berrikuspen-errekurtsoa. Errekurtso ekonomiko-administratiboa.

11. Adminitrazio-egintzen jurisdikzio-berrikuspena. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

12. Espainiako toki-araubidea: Konstituzioaren oinarriak eta arauketa juridikoa.

13. Udalerria: kontzeptua eta osagaiak. Udal mugartea. Biztanleria: erroldatzean arreta berezia jarriz.

14. Udalaren antolamendua. Eskumenak.

15. Toki-hauteskudeen araubide orokorra.

16. Ordenantzak, erregelamenduak eta bandoak. Horiek lantzeko eta onesteko prozedura. Arau-hausteak.

17. Toki-erakundeen zerbitzuko langileak: funtzionarioak, lan-itunpeko langileak, aldi baterako langileak eta zuzendari profesionalak.

18. Toki-erakundeetako langileen araubide juridikoa: eskubideak eta betebeharrak. Diziplina-araubidea.

19. Administrazio-egoerak. Bateraezintasunak.

20. Toki-administrazio prozeduraren berezitasunak.

21. Dokumentuen irteerak eta sarrerak erregistratzea. Dokumentuak aurkeztean bete beharrekoak. Komunikazioak eta jakinarazpenak.

22. Kide anitzeko toki-organoen funtzionamendua: bilkura eta erabakien araubidea. Aktak eta erabakien ziurtapenak.

23. Udalburuaren ebazpenak.

24. Toki-erakundeetako aurrekontuak. Oinarriak, osagaiak eta biltzen dituzten dokumentuak.

25. Toki-aurrekontua onesteko prozedura. Aurrekontua betetzeko oinarri orokorrak.

26. Aurrekontuaren aldaketak: ohizkanpoko kredituak eta kreditu gehigarriak, kreditu-transferentziak eta halako beste irudi batzuk.

27. Aurrekontuaren likidazioa.

28. Tokiko gastu publikoa: kontzeptua eta lege-araubidea.

29. Gastu publikoak egikaritzea. Kontabilitatea eta kontuak.

30. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa. 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero Indarkeriaren aurka Guztiz Babesteko Neurriak ematen dituena.

31. 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.

32. 15/1999 Lege Organikoaren Garapenerako Araudia, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.

33. Administrazio elektronikoa: hiritarrek zerbitzu publikoak elektronikoki eskuratzea.

34. Egoitza elektronikoa. Identifikazioa eta autentifikazioa.

35. Erregistro, komunikazio eta jakinarazpen elektronikoak.

36. Prozeduren kudeaketa elektronikoa.

37. Euskadiko Autonomia-Estatutua: aurretiazko titulua, Euskadiko botereak.

38. Euskadiko Toki-erakundeei buruzko Legea: IV. Titulua: I. Kapitulua. Udalerriaren antolaketa eta funtzionamendua.

39. Euskadiko Toki-erakundeei buruzko Legea: IV. Titulua: II. Kapitulua. Udal ordezkarien estatutuari buruzko xedapenak.

40. Ermuko udal antolaketa: udalak ematen dituen zerbitzuak eta Ermuko Udalaren menpeko erakunde autonomiadunak.

41 Administrazio Publikoaren jarduteko printzipioak.

42. Harreman juridiko-administratiboa; kontzeptua.

43. Harreman juridiko-administratiboaren subjektuak.

44. Administrazioa eta administratua, harreman juridiko-administratiboan.

45. Gaitasuna eta ordezkaritza harreman juridiko-administratiboan.

46. Administratuaren eskubideak. Administratuaren egintza juridikoak.

II. ERANSKINA

47. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: printzipio Orokorrak. Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.

48. Enplegu-politika aktiboak. Orientazio-, enplegu- eta prestakuntza-programak eta -neurriak.

49. Langabezia-babesa: prestazio kontributiboak eta ez-kontributiboak.

50. Enpleguaren oinarri juridikoak: enpleguari buruzko Legea, enplegu-politiken erreforma.

51. Enplegurako Lanbide Heziketaren azpisistema: enplegurako lanbide-kualifikazioak eta lan-esperientzia aitortzea eta egiaztatze.

52. Profesionaltasun-ziurtagiriak.

53. Enplegua bilatzea: teknikak eta kanalak.

54. Curriculuma. Enplegurako motibazioa.

55. Lan-orientatzailearen figura. Funtzioak eta zereginak. Lanbide-profila eta trebetasunak.

56. Enplegu Sistema Nazionala eta Enplegu Zerbitzu Publikoak: koordinazio-tresnak. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua: egitura, antolaketa eta eginkizunak.

57. Enplegu-zerbitzu pribatuak: enplegu-agentziak eta aldi baterako laneko enpresak.

58. 6/2019 Errege Lege Dekretua, martxoaren 1ekoa, enpleguan eta okupazioan emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna bermatzeko premiazko neurriei buruzkoa:

— Sexuan oinarritutako ordainsari-berdintasuna.

— Erantzukidetasuna bularreko haurraren zaintzan.

59. Diru-sarrerak Bermatzeko Sistema Euskadin: diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria. Gizarteratze aktiborako hitzarmenak.

60. Lan-orientazioa eta esku-hartze programak lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituzten pertsonekin: iraupen luzeko langabezian dauden pertsonekin, 45 urtetik gorako pertsonekin, desgaitasunen bat duten pertsonekin, etorkinekin, lan-esperientziarik gabeko gazteekin. Beste kolektibo batzuk.

Gaiak prestatzeko, indarreko legeriatzat edukiko da deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzean indarrean dagoena.

I. eranskineko gai-zerrenda prestatzeko erreferentziak:

a) META argitaletxea.

b) MAD argitaletxea.

Euskadi, auzolana