Joan edukira

Errenta eta Diru-bilketa teknikaria

2021/05/14 - 2021/06/02
Inprimatu
Eibar
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Eibarko Udala
Lehiaketa:
Errenta eta Diru-bilketa teknikaria
Lanpostua:
Errenta eta Diru-bilketa teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:

— Aholkularitza ematea Udalaren diru-sarreren gestio-modeloaren diseinuan, bereziki, fiskalitatearen alorrean (ordenantza fiskalak: orokorrak eta bereziak: salbuespenak, hobariak, etab.) eta diru-bilketaren alorrean (egutegi fiskala, entitate laguntzaileak, ordaintzeko moduak, etab.).

— Aholkularitza ematea zuzenbide publiko edo pribatuko diru-sarreren sarrera-kobrantzaren gestio integralean, aldian behin diruzainarekin eta kontu-hartzailearekin bilerak eginez.

— Aholkularitza ematea prozedura, arau, irizpide eta formularioen diseinuaren, mantentzearen eta garapenaren koordinazioan, bai eta zuzenbide publikoko (zergazkoak eta zergaz kanpokoak) edo zuzenbide pribatuko diru-sarreren ordainketaren eta kobrantzaren kudeaketa hobetzearekin zerikusia duten gainerako alderdietan ere, zerga-araudia eta aplikatu beharreko gainerako araudia aplikatuz eta eguneratuz.

— Harremanak izatea beste administrazio, organismo, eta erakunde batzuekin, hitzarmenei eta aplikazio informatikoei dagokienez, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Izferekin, Trafiko Zuzendaritzarekin, Notariotzekin… eta harreman horiek dinamizatzea hitzarmenak lortzeko, besteen artean, Foru Aldundiarekiko diru-bilketa exekutiboarena, edo informazio-datuen transmisioarena, baita ere Foru Aldundiarekin, etab.

— Lankidetza-harremanak izatea beste udal eta erakunde batzuekin, arlo horretan hobekuntzak egiteko interesgarritzat jotzen diren lan-taldeak sortuz eta dinamizatuz eta baita haietan parte hartuz ere.

— Garapen- eta hobekuntza-proposamenak egitea Udalaren beste sail batzuekin koordinatuta, Kontu-hartzailetzari, Diruzaintzari eta gainerako udal sailei eragiten dieten espedienteak izapidetzeko prozeduren garapenean eta hobekuntzan parte hartuz, zuzenbide publikoko eta zuzenbide pribatuko diru-sarreren ordainketaren eta kobrantza ren kudeaketaren esparruan.

— Arduratzea diru-sarreren eta diru-bilketaren kudeaketaren arloko errekurtso, erreklamazio eta iradokizunak kontrolatzeaz, jarraitzeaz, txostena egiteaz eta ebazpenak proposatzeaz.

— Arduratzea publizitatearen gestioaz: web-orria, gardentasuna, iragarkiak Boletinetan eta oholtzetan; bandoak, iragarkiak, informazio-oharrak, etab.

— Arduratzea bere jarduketa-eremuko artxiboaren gestioaz.

— Kontu-hartzaileak eta diruzainak agindutako eta lanpostuarekin lotutako txostenak eta lanak egitea.

— Zerga-ikuskaritzako programak eta zerga eta tasen egitate zergagarrien ikerketa bultzatzea, Udaleko beste sail batzuekin lankidetzan, zerga-betebeharren betetze-maila handia lortzeko eta zerga-iruzurra saihesteko edo murrizteko.

— Diruzaina noizean behin ordeztea eta bankuko txostenak eta agiriak sinatzea, lanpostua hutsik badago, langilea gaixorik badago edo ez bada lanera etorri.

Hautaketa-prozesua gainditzen duten guztiak Eibarko Udalaren eta beste udal batzuen aldian aldiko beharrak betetzeko lan-poltsa batean sartuko dira. Halaber, lan-poltsa barruan sartuko dira euskarazko HAEEko 3HE egiaztatzen dutenak.

Sailkapenaren hurrenkera aldatu ahal izango da, lan-poltsak kudeatzeko araudiak (baldin eta halako araudirik onartzen bada) esaten duen kasuetan eta eran.

Titulazioa:

Graduatua, Zuzenbidean lizentziaduna edo baliokidea den beste tituluren baten jabe izatea edo titulazioa erdiesteko ordaindu beharreko eskubideak ordainduta edukitzea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

Hizkuntza eskakizuna:

Hizkuntza-eskakizun nahitaezkoa: HE4 IVAP, C2 HABE, HE4 Osakidetza edo Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C2 euskara-mailaren baliokideak.

Beste baldintza batzuk:

a) Europar Batasuneko kide diren estatuetako bateko herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunei jarraituz, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.

Parte hartu ahal izango dute, era berean, Europar Batasunekokide diren estatuetako herritarren ezkontideek, betiere zuzenbideko banaketarik gertatzen ez bada, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta zuzenbideko banaketarik gertatzen ez bada, izan ondorengo horiek 21 urtetik beherakoak, izan adin horretatik gorakoak eta mendekoak.

b) 16 urte beteta edukitzea eta derrigorrezko erretiroa hartzeko adinetik gorakoa ez izatea.

c) Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasunedo bateraezintasun-auziren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.

d) Diziplina-espediente bitartez edozein Herri Administraziotako zerbitzutik kenduta edo kanporatuta ez egotea, eta erabateko inhabilitaziorik edo inhabilitazio berezirik ez izatea enplegu edo kargu publikoak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, bere estatuan Funtzio Publikoan jardutea galaraziko liokeen inhabilitaziorik edo antzeko egoerarik ez edukitzea eta diziplina-zigorrik edo zigor penalik ez izatea.

e) Lanpostuari dagozkion lanak egiteko gai izatea eta lan horietan behar bezala aritzea eragotziko lukeen gaixotasunik edo eragozpen fisiko edo psikikorik ez izatea. Hori dagokion unean egiaztatu beharko da, Udalak horretarako ezarria duen zerbitzuak azterketa eginda onartutako izangaiari.

f) Graduatua, Zuzenbidean lizentziaduna edo baliokidea den beste tituluren baten jabe izatea edo titulazioa erdiesteko ordaindu beharreko eskubideak ordainduta edukitzea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

Onartzea
Elektronikoa:

Elektronikoki, https://www.eibar.eus/  udal webguneko «Enplegua. Plaza finkoak» atalean.

Aurrez aurrekoa:

Pegoran: Eibarko udaletxeko beheko solairua, Untzaga Plaza z/g, 20600 Eibar.

c) Era berean, eskabideak aurkeztu ahal izango dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan jasotako administrazio publikoen erregistroetan, harik eta 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak osorik indarrean sartu arte.

Euskadi, auzolana