Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskala. Txanda libre (4.HE)

2024/11/28 - 2024/12/27
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
Lehiaketa:
Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskala. Txanda libre (4.HE)
Plaza-kopurua:
61
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Titulazioa:

Titulazioa: honako titulu akademiko hauetako bat eduki behar dute, edo eskuratzeko moduan egon behar dute, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean: lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo gradua, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera, A1 azpitaldean sailkatutako kidegoetan edo eskaletan sartzeko.

Hizkuntza eskakizuna:

4. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea eduki behar dute. Nolanahi ere, betekizun hau 4. hizkuntza-eskakizuna gainditzeko probako lehen ariketaren aurreko egunera arte egiaztatu ahal izango da edo, bestela, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko berariaz egiten den probaren bidez.

 

Onartzea
Elektronikoa:
  • Hautaproba hauetan parte hartzeko eskabidea baliabide elektronikoen bidez bete eta aurkeztu beharko da, Enplegu Publikoaren Atariaren bitartez, helbide elektroniko honetan: .https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/. Eskabidea betetzeko argibideetan azaltzen dena egin beharko da, eta izangai bakoitzak bere burua identifikatu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoan onartutako bitartekoetako bat erabiliz (https://www.euskadi. eus/ziurtagiri-elektronikoak).