Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritzako azpieskalan, kategoria gorena. Barne-igoera (4.HE)

2024/11/28 - 2024/12/27
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
Lehiaketa:
Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritzako azpieskalan, kategoria gorena. Barne-igoera (4.HE)
Plaza-kopurua:
5
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Hizkuntza eskakizuna:

4. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea eduki behar dute. Nolanahi ere, betekizun hau 4. hizkuntza-eskakizuna gainditzeko probako lehen ariketaren aurreko egunera arte egiaztatu ahal izango da edo, bestela, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko berariaz egiten den probaren bidez.

 

Beste baldintza batzuk:

1. Nazionalitatea: espainiako nazionalitatea eduki behar dute.

2. Gaitasuna: bete beharreko lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala eduki behar dute.

3. Adina: hamasei urte beteta eduki behar dute eta ezin dute eduki nahitaezko erretiroa hartzeko adina.

4. Gaikuntza: ezin dute egon bereizita zerbitzutik diziplinazko espediente bidez, administrazio publikoei edo autonomia-erkidegoetako konstituzio-organoei nahiz estatutu-organoei dagokienez, eta ezin dute eduki ebazpen judizialaren arabera desgaikuntza absoluturik ez berezirik, ez enplegu edo kargu publikoak betetzeko, ezta Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalan sartzeko ere.

5. Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritzako azpieskalan egon behar dute, sarrerako kategorian.

6. Bi urte beteak izan behar dituzte Kontu-hartzailetza - Diruzaintzako azpieskalako sarrerako kategoriako zerbitzu aktiboan, izendapena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu denetik zenbatuta, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuak 20. artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz.

Onartzea
Elektronikoa:
  • Hautaproba hauetan parte hartzeko eskabidea baliabide elektronikoen bidez bete eta aurkeztu beharko da, Enplegu Publikoaren Atariaren bitartez, helbide elektroniko honetan: .https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/. Eskabidea betetzeko argibideetan azaltzen dena egin beharko da, eta izangai bakoitzak bere burua identifikatu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoan onartutako bitartekoetako bat erabiliz (https://www.euskadi. eus/ziurtagiri-elektronikoak).