Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskala, kategoria gorena. Barne-igoera. (4.HE)
4. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea eduki behar dute. Nolanahi ere, betekizun hau 4. hizkuntza-eskakizuna gainditzeko probako lehen ariketaren aurreko egunera arte egiaztatu ahal izango da edo, bestela, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko berariaz egiten den probaren bidez.
Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan egon behar dute, sarrerako kategorian.
Bi urte beteak izan behar dituzte Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalako sarrerako kategoriako zerbitzu aktiboan, izendapena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu denetik zenbatuta, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuak 20. artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz.
- Hautaproba hauetan parte hartzeko eskabidea baliabide elektronikoen bidez bete eta aurkeztu beharko da, Enplegu Publikoaren Atariaren bitartez, helbide elektroniko honetan: .https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/. Eskabidea betetzeko argibideetan azaltzen dena egin beharko da, eta izangai bakoitzak bere burua identifikatu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoan onartutako bitartekoetako bat erabiliz (https://www.euskadi. eus/ziurtagiri-elektronikoak).