Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategoria. Irispide libreko sistema (3.HE-4.HE)

2024/11/28 - 2024/12/27
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
Lehiaketa:
Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategoria. Irispide libreko sistema (3.HE-4.HE)
Plaza-kopurua:
53
Plaza-banaketa:

a) Sarbide orokorraren modalitatea: 49.

4. hizkuntza-eskakizuna: 45.

3. hizkuntza-eskakizuna: 4.

b) Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 4.

4. hizkuntza-eskakizuna: 3.

3. hizkuntza-eskakizuna: 1.

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Titulazioa:

Honako titulu akademiko hauetako bat eduki behar dute, edo eskuratzeko moduan egon behar dute, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean: lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo gradua, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera, A1 azpitaldean sailkatutako kidegoetan edo eskaletan sartzeko.

Hizkuntza eskakizuna:

 II. eranskineko plazetarako prozesuan parte hartzeko, 4. hizkuntza-eskakizuna, 3. hizkuntza eskakizuna edo baliokidea eduki behar da. Nolanahi ere, betekizun hau 4. hizkuntza-eskakizuna gainditzeko probako lehen ariketaren aurreko egunera arte egiaztatu ahal izango da edo, bestela, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko berariaz egiten den probaren bidez.

Beste baldintza batzuk:

1. Nazionalitatea: espainiako nazionalitatea eduki behar dute.

2. Gaitasuna: bete beharreko lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala eduki behar dute.

3. Adina: hamasei urte beteta eduki behar dute eta ezin dute eduki nahitaezko erretiroa hartzeko adina.

4. Gaikuntza: ezin dute egon bereizita zerbitzutik diziplinazko espediente bidez, administrazio publikoei edo autonomia-erkidegoetako konstituzio-organoei nahiz estatutu-organoei dagokienez, eta ezin dute eduki ebazpen judizialaren arabera desgaikuntza absoluturik ez berezirik, ez enplegu edo kargu publikoak betetzeko, ezta Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalan sartzeko ere.

5. Titulazioa: honako titulu akademiko hauetako bat eduki behar dute, edo eskuratzeko moduan egon behar dute, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean: lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo gradua, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera, A1 azpitaldean sailkatutako kidegoetan edo eskaletan sartzeko. Titulua atzerrian eskuratu duten izangaiek homologazioaren egiaztagutun egokia edo, bestela, baliokidetasun-ziurtagiria eduki beharko dute. Betekizun hau ez zaie aplikatuko beren lanbide-kualifikazioaren aitorpena Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean araututako lanbideen arloan lortu duten izangaiei.

6. Hizkuntza-eskakizuna: II. eranskineko plazetarako prozesuan parte hartzeko, 4. hizkuntza-eskakizuna, 3. hizkuntza eskakizuna edo baliokidea eduki behar da. Nolanahi ere, betekizun hau 4. hizkuntza-eskakizuna gainditzeko probako lehen ariketaren aurreko egunera arte egiaztatu ahal izango da edo, bestela, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko berariaz egiten den probaren bidez.

Hamaseigarren oinarri orokorraren bigarren apartatuan xedatzen dena gorabehera, nahitaezko 4. hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak betetzeko soilik, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuak 37.4 artikuluan xedatzen duenaren arabera, plaza guztiak ez badira betetzen 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta duten izangaiekin, bete gabekoei 3. hizkuntza eskakizuna aplikatuko zaie, deialdi honetan betetzeko soilik.

7. Tasak ordaintzea: ordainduta eduki behar dute langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeko tasa (arauketa: irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko Legearen testu bateginaren 36. artikulua eta hurrengoak): A-1 azpitaldea: 20,27 euro.

Onartzea
Elektronikoa:
  • Hautaproba hauetan parte hartzeko eskabidea baliabide elektronikoen bidez bete eta aurkeztu beharko da, Enplegu Publikoaren Atariaren bitartez, helbide elektroniko honetan: .https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/. Eskabidea betetzeko argibideetan azaltzen dena egin beharko da, eta izangai bakoitzak bere burua identifikatu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoan onartutako bitartekoetako bat erabiliz (https://www.euskadi. eus/ziurtagiri-elektronikoak).