Euskara Irakaslea
Bizkaia
Lan-poltsa honen bidez kontratatuko dira, alde batetik, ikasleen eskariari erantzuteko euskarazko ikastaroak emango dituzten irakasleak; bestetik, gaur eguneko irakasle titularren ordezko gisa jardungo dute, lanerako aldi baterako ezgaituak egoteagatik bajan daudenean edo beste arrazoiren batengatik lanera etortzen ez direnean.
Unibertsitateko diplomatura edo gradu baten jabetza izatea
Euskarako C2 mailaren edo horren baliokide baten jabe izatea. Era berean, onartuko dira C1 mailaren edo horren baliokidearen jabe direla egiaztatzen duten titulazioen jabe direnak.
a) Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea. Parte hartu ahal izango du, halaber, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, beti ere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; halaber, beraien ondorengoak eta bere ezkontidearenak, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak, baina haien kontura bizi direnak.
b) Hamazortzi urte beteta izatea, eta, halaber, nahitaez erretiroa hartzera behartzen duen adina bete gabe izatea.
c) Lanpostuaren berezko egitekoak behar bezala betetzea eragotziko lukeen gaixotasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez izatea.
d) Diziplina-espediente bidez, Estatuko, Erkidegoko edo Tokiko Administraziotik apartatua ez egotea, ez eta funtzio publikoa egikaritzeko ere.
e) Ezgaitasun edo bateraezintasunaren legezko karietan erorita ez egotea.
Euskara irakasleen lan poltsa
Aldi baterako kontratua
Eskabidea hurrengo web-gunean bete hala da: https://www.barakaldo.eus/OficinaVirtualBarakaldo/detalleProceso.do?codProceso=200
Eskabideak, behin egokiro bete ostean, Barakaldoko Udal Euskaltegiko idazkaritzan (Bizkaia, 2 – Barakaldo) aurkeztu ahalko dira edo
Barakaldoko Udalaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) ere aurkeztu ahalko dira.
Eskabideak aurkez daitezke, halaber, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak 16.4 artikuluan zehazten duen eran.