Azterlan eta Plangintzako teknikaria

2025/03/24 - 2025/04/27
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
Lehiaketa:
Azterlan eta Plangintzako teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Eginkizunak eta atazak:

Azterlan eta Plangintza Arloko arduradunarekiko zuzeneko mendekotasunarekin, EUEI/25 (Industrian Energia Erabiltzeko Azterketa, 2025) proiektuaren segimendua egiten, aurrerapenaren kontrola egiten eta kontratistarekin koordinatzen lagunduko du, proiektu horren esparruan erabakiak hartzea erraztuz. Laguntza-lanak edo eginkizun hauek beteko ditu:

Datuen kudeaketa:
- Galdetegien bidez lortutako informazio energetiko industrialarekin datu-baseak egitea eta kudeatzea.
- Energia-eraginkortasunaren arloko joerak eta hobekuntzak identifikatzeko datuak aztertzea.

Koordinazioa eta komunikazioa:
- Kontratistekiko komunikazioa eta jardueren koordinazioa EUEI-25 proiektuan.
- Industriekin egindako bileretan parte hartzea eta segimendu-txostenak egitea.

Laguntza teknikoa:
- Euskadiko industria-sektorearen energia-egoerari buruzko txosten teknikoak eta azterketak egitea.
- Azpisektoreen azterketei eta energia-plangintzari laguntza ematea.

Titulazioa:

Unibertsitate-gradua eta masterra edo unibertsitate-ikasketa baliokideak (lehentasuna ingeniaritzan)

Hizkuntza eskakizuna:

- Euskara: C1 ziurtagiri ofizial bidez edo maila baliokidea beste bitarteko batzuen bidez.
- Ingelesa: B2 ziurtagiri ofizial bidez edo maila baliokidea beste bitarteko batzuen bidez.

Beste baldintza batzuk:

Informatika: Maila aurreratuko programa ofimatikoak eta datu-baseen erabilera aurreratua (Excel, Access, BI); Datuak aztertzeko tresnak erabiltzea, hala nola Power BI, Python edo R.

Positiboki baloratuko da: Energia-sektoreko ezagutzak baloratuko dira eta datuen kudeaketan eta ustiapenean esperientzia izatea, edo sektorean esperientzia izatea.

Oharrak:

Lan-hitzarmen mota: Praktika Profesionala Lortzeko Prestakuntza sei hilabeteko luzapen-aukerarekin. Gehienez 12 hilabetekoa

Deialdia
Gaiak:

Ez dago gai-zerrendarik