Joan edukira

Gizarte politiketako teknikariak

2021/05/11 - 2021/06/07
Inprimatu
Ermua
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Ermuko Udala
Lehiaketa:
Gizarte politiketako teknikariak
Lanpostua:
Gizarte politiketako teknikariak
Plaza-kopurua:
2
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:

A) Esku-hartze komunitarioarekin lotutako eginkizunak.

— Komunitate mailako gizarte-politiken diseinua eta garapena koordinatzea.

— Udalerriko gizarte-beharrak identifikatzea.

— Planak eta proiektuak antzemandako beharren arabera garatzea.

— Estrategia abian jartzeko finantzaketa eta lankidetza publiko-pribatuak bilatzea.

— Sinergiak sustatzea, udalerriko gizarte-eragileen eta udal-erakundearen beraren arteko koordinazioa eta parte-hartze aktiboa bultzatzeko.

— Herritarren parte-hartzearen eta antolaketaren arloko politikak zehazten dituzten estrategia eta tresnen kudeaketan parte hartzea, politika eta tresna horiek udal-plangintza estrategikoarekin lerrokatuta daudenean.

— Aukera-berdintasuna lortzeko jarduerak eta politikak ezartzea.

— Haurren eta gazteen partaidetzako prozesu berritzaileak kudeatzea, diseinatzea eta ezartzea.

— Hiri Hezitzailearen udal-estrategia garatzea.

— Udalerriko haurren eta gazteen egoeraren diagnostikoa diseinatzea eta egitea.

— Udal Haurtzaroaren Plana diseinatu, gauzatu, inplementatu eta ebaluatzea.

— Autonomia-erkidegoko, estatuko eta nazioarteko sare sozial eta/edo komunitarioetan aktiboki parte hartzea.

— Programarekin lotutako aurrekontua diseinatzea eta kudeatzea.

— Proiektuekin lotutako zerbitzuei dagozkien kontratazioak izapidetzea.

— Gizarte-proiektuen jarraipena eta ebaluazioa egitea

B) Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzaren gaitasunarekin lotutako eginkizunak.

— Konpetentzia eskuordetzearen esparruan gaitasun sozialak, pertsonalak eta profesionalak garatzeko programak eta/edo jarduerak diseinatu, koordinatu eta sustatzea.

— Udal administrazioarekin zein Eusko Jaurlaritzarekin Oinarrizko Lanbide Heziketako programak kudeatzea.

— Gizarte- eta hezkuntza-proiektu berriak ezartzea dagozkien AKDen esparruan.

— Programa horietan hezkuntza-komunitatea babesteko eta aberasteko ekintzak sustatzea.

— Programari dagokion aurrekontua kudeatzea.

— Eremuko enpresa-sarearekin lankidetza-sare bat ezartzea eta mantentzea, Programetako Lantokiko Prestakuntzen kudeaketa errazteko.

— Eskualdeko udal-, osasun-, komunitate- eta esku-hartze psikosozialeko baliabideekin koordinatzeko esparrua ezartzea.

Ezagutzak

— Proiektuen diseinua eta kudeaketa.

— Udal-politika eta -kudeaketa.

— Lidergoa.

— Oratoria.

— Parte-hartzea.

— Baztertuak izateko arriskuan dauden kolektiboak.

— Haurrak eta gazteak.

— AICEren proiektuetako politika estrategikoak.

— Parte-hartze komunitarioko prozesuen sareak.

— Lanbide Heziketako programen antolaketa eta kudeaketa administratiboa eta pedagogikoa.

— Hezkuntza-sistema arautua.

— Sare komunitarioekin sareak sortzea.

— Antolamendu-balioak.

— Udal-estrategia.

Eskumenak

— Lidergo-trebetasunak.

— Talde-lana.

— Komunikazioa.

— Ikuspegi komunitarioa.

— Erakundearekiko konpromisoa.

— Ikuspegi estrategikoa.

— Berrikuntza.

Titulazioa:

Diplomatura, lizentziatura edo gradu-titulua edo goi-mailako titulua lortzeko eskubideak ordainduta izatea: Psikologia, Pedagogia, Psikopedagogia, Gizarte Hezkuntza, Gizarte Lana, Politika Zientziak, Soziologia, Soziologia Aplikatua, Soziologia, Zuzenbidea/Bachelor of Laws, Enpresen Administrazioa, Enpresen Administrazioa/Business Administrazioa, Enpresen Zuzendaritza eta Zuzenbidea. Lan Zientziak eta Giza Baliabideak, Lan Zientziak, Lan Harremanak eta Baliabideak

Atzerrian lortutako tituluak dituzten izangaiek dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, tituluaren homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria dutela egiaztatu beharko dute.

Hizkuntza eskakizuna:

Hizkuntza-eskakizuna: C1

Beste baldintza batzuk:

a) Europar Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea edukitzea edo, bestela, Europar Batasunak egin eta Espainiako estatuak berretsitako tratatuak aplikatzearen ondorioz langileen zirkulazio askea onartuta daukan estatu batekoa izatea.

b) Era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu kideetako herritarren ezkontideek parte hartu ahalko dute, baldin eta egitez bananduta ez badaude, eta haien ondorengoek edo haien ezkontidearen ondorengoek bai, hogeita bat urte baino gutxiago badituzte edo, zaharragoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

c) Gutxienez 16 urte izatea eta nahitaezko erretiroko gehienezko adina ez gainditzea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

d) Diplomatura, lizentziatura edo gradu-titulua edo goi-mailako titulua lortzeko eskubideak ordainduta izatea: Psikologia, Pedagogia, Psikopedagogia, Gizarte Hezkuntza, Gizarte Lana, Politika Zientziak, Soziologia, Soziologia Aplikatua, Soziologia, Zuzenbidea/Bachelor of Laws, Enpresen Administrazioa, Enpresen Administrazioa/Business Administrazioa, Enpresen Zuzendaritza eta Zuzenbidea. Lan Zientziak eta Giza Baliabideak, Lan Zientziak, Lan Harremanak eta Baliabideak

Atzerrian lortutako tituluak dituzten izangaiek dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, tituluaren homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria dutela egiaztatu beharko dute.

e) Merezimendu eta betekizun guztiak deialdiaren oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu diren data erreferentziatzat hartuta balioetsiko dira.

f) Zereginak betetzeko behar den gaitasun funtzionala edukitzea. Bete nahi den plazari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun funtzionala eta psikofisikoa edukitzea eta beren elbarritasun-maila lanpostuaren betebeharrak eta eginkizunak betetzeko oztopo ez dela egiaztatzea. Hori Udalaren Osasun Zerbitzuek egiaztatuko dute Oinarri Orokorretan ezarritakoarekin bat, lan arriskuen pre- bentzioari buruz indarrean dauden arauak aintzat hartuz, lanaren ondoriozko arriskuetatik babesteko lanpostuan egokitzapenak egin behar badira ere.

g) Ez egotea, diziplina espediente bat dela medio, edozein herri administrazioren edo autonomía erkidegoetako konstituzio edo estatutu organoen zerbitzutik bereizita eta ez izatea, ebazpen administratibo edo judizialen bidez, enplegu edo kargu publikoak betetzeko desgaitasun absoluturik edo berezirik, ez funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, ez eta, langile lan-kontratudunen kasuan, bereizi edo desgaitu aurretik betetzen zituztenen antzeko funtzioak betetzeko ere. Beste estatu bateko herritarra bada, desgaituta edo horren pareko egoera batean ez egotea eta haren estatuan baldintza beretan enplegu publikora iristeko eragozpen den diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.

h) Ez egotea ezintasun eta bateraezintasuneko legezko kausaren batean, abenduaren 26ko 53/1984 Legeak, herri administrazioen zerbitzurako bateraezintasuna arautzen duenak, xedatutakoaren arabera.

Aurreko betekizun guztiak, hautaketa prozesuan zehar, eta izendatu arte, eduki beharko dira.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Dagozkion sarbide probetan, non hautagaiek eskuratu nahi duten plazarako oinarri orokor hauetan eskatutako baldintzak betetzen dituztela frogatuko duten, parte hartzeko eskaerak Ermua Hiriko Udaleko alkate-udalburuari zuzenduko zaizkio, eredu ofizial eta normalizatuarekin bat etorriz (oinarri hauei III. eranskin gisa erantsi zaiena) eta udal honetako sarrera erregistroan aurkeztuko dira hogei (20) egun balioduneko epean, deialdiaren iragarkia Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatuta.

Eskabideak urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 16.4 artikuluan adierazitako herri administrazioen erregistroetan ere aurkeztu ahalko dira.

Deialdia
Gaiak:

I. ERANSKINA

1. Espainiarren funtsezko eskubide eta betebeharrak. Horiek bermatzea eta etetea.

2. Herri-administrazioak espainiar antolamenduan. Estatuaren administrazio orokorra.

3. Autonomia erkidegoak: Autonomi estatutuak. Toki-administrazioa. Erakunde- administrazioa.

4. Administrazio-prozedura: oinarri orokorrak. Administrazio-prozeduraren aldiak: hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Administrazioaren isiltasuna.

5. Administrazio prozedura erkidearen izapidegintza erraztua.

6. Prozeduraren denborak eta epeak. Prozedura bereziak.

7. Administrazio-egintza: kontzeptua, motak eta osagaiak. Zergatia, jakinaraztea eta argitaratzea.

8. Administrazio-egintzen eraginkortasuna: bete beharrekotasuna eta nahitaez betearaztea. Etendura. Administrazio-egintzaren baliozkotasuna eta baliogabezia. Baliokidetza, kontserbazioa eta bihurketa.

9. Administrazio-egintzak berrikustea. Ofizioz berrikustea. Administrazio-errekurtsoak: oinarri orokorrak.

10. Gora jotzeko errekurtsoa. Aukerako berraztertze-errekurtsoa, aparteko berrikuspen-errekurtsoa. Errekurtso ekonomiko-administratiboa.

11. Adminitrazio-egintzen jurisdikzio-berrikuspena. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

12. Espainiako toki-araubidea: Konstituzioaren oinarriak eta arauketa juridikoa.

13. Udalerria: kontzeptua eta osagaiak. Udal mugartea. Biztanleria: erroldatzean arreta berezia jarriz.

14. Udalaren antolamendua. Eskumenak.

15. Toki-hauteskudeen araubide orokorra.

16. Ordenantzak, erregelamenduak eta bandoak. Horiek lantzeko eta onesteko prozedura. Arau-hausteak.

17. Toki-erakundeen zerbitzuko langileak: funtzionarioak, lan-itunpeko langileak, aldi baterako langileak eta zuzendari profesionalak.

18. Toki-erakundeetako langileen araubide juridikoa: eskubideak eta betebeharrak. Diziplina-araubidea.

19. Administrazio-egoerak. Bateraezintasunak.

20. Toki-administrazio prozeduraren berezitasunak.

21. Dokumentuen irteerak eta sarrerak erregistratzea. Dokumentuak aurkeztean bete beharrekoak. Komunikazioak eta jakinarazpenak.

22. Kide anitzeko toki-organoen funtzionamendua: bilkura eta erabakien araubidea. Aktak eta erabakien ziurtapenak.

23. Udalburuaren ebazpenak.

24. Toki-erakundeetako aurrekontuak. Oinarriak, osagaiak eta biltzen dituzten dokumentuak.

25. Toki-aurrekontua onesteko prozedura. Aurrekontua betetzeko oinarri orokorrak.

26. Aurrekontuaren aldaketak: ohizkanpoko kredituak eta kreditu gehigarriak, kreditu-transferentziak eta halako beste irudi batzuk.

27. Aurrekontuaren likidazioa.

28. Tokiko gastu publikoa: kontzeptua eta lege-araubidea.

29. Gastu publikoak egikaritzea. Kontabilitatea eta kontuak.

30. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa. 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero Indarkeriaren aurka Guztiz Babesteko Neurriak ematen dituena.

31. 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.

32. 15/1999 Lege Organikoaren Garapenerako Araudia, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.

33. Administrazio elektronikoa: hiritarrek zerbitzu publikoak elektronikoki eskuratzea.

34. Egoitza elektronikoa. Identifikazioa eta autentifikazioa.

35. Erregistro, komunikazio eta jakinarazpen elektronikoak.

36. Prozeduren kudeaketa elektronikoa.

37. Euskadiko Autonomia-Estatutua: aurretiazko titulua, Euskadiko botereak.

38. Euskadiko Toki-erakundeei buruzko Legea: IV. Titulua: I. Kapitulua. Udalerriaren antolaketa eta funtzionamendua.

39. Euskadiko Toki-erakundeei buruzko Legea: IV. Titulua: II. Kapitulua. Udal ordezkarien estatutuari buruzko xedapenak.

40. Ermuko udal antolaketa: udalak ematen dituen zerbitzuak eta Ermuko Udalaren menpeko erakunde autonomiadunak.

41. Administrazio Publikoaren jarduteko printzipioak.

42. Harreman juridiko-administratiboa; kontzeptua.

43. Harreman juridiko-administratiboaren subjektuak.

44. Administrazioa eta administratua, harreman juridiko-administratiboan.

45. Gaitasuna eta ordezkaritza harreman juridiko-administratiboan.

46. Administratuaren eskubideak. Administratuaren egintza juridikoak.

47. 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuena. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema antolatzea (II. kapitulua). Kontsulta- eta partaidetza-organoak (III. kapitulua).

48. Euskal Autonomia Erkidegoan Oinarrizko Lanbide Heziketa antolatzea eta ezartzea. 86/2015 Dekretua, ekainaren 9koa.

49. ODS 2030 agenda.

50. EAEko esparru juridikoa haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko: 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa (III. kapitulua).

51. EAEko esparru juridikoa haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko: 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa (IV. kapitulua).

52. Esparru teorikoa eta jarduera-ildoak. La città dei Bambini.

53. 10/2000 Legea, abenduaren 27koa, Gizarte Eskubideen Agiriarena.

54. Arrisku- eta desanparo-egoerak: definizioa eta larritasun-mailak, EAEko haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko udal- eta lurralde-mailako gizarte-zerbitzuetan arrisku- eta desanparo-egoeren larritasuna baloratzeko tresna eguneratzen duen maiatzaren 9ko 152/2017 Dekretuaren arabera (Balora).

55. Haur eta nerabeen babesgabetasun, tratu txar, sexu-jazarpen eta abusu posibleak gertatzen direnean hezkuntza-testuinguruan egin beharreko prebentzio-jarduketak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren prebentzio-protokoloaren arabera.

56. Kontzeptu- eta arau-esparrua, diagnostikoa, printzipioak eta gizarteratzeko jarduera-esparruak (Gizarteratzeko IV. Euskal Plana 2017-2021, 4. kapitulua).

57. Kontzeptu- eta arau-esparrua, diagnostikoa, printzipioak eta gizarteratzeko jarduera-esparruak (Gizarteratzeko IV. Euskal Plana 2017-2021, 5. kapitulua).

58. Haurtzaroaren lagun diren udalerriak. Helburuak eta prozedurak.

59. 2019-2022 aldirako Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Sarearen esparruan lehentasunezko ekintzak ezartzeko ildoak eta estrategiak.

60. Hiri Hezitzaileen gutuna.

Gaiak prestatzeko, indarreko legeriatzat edukiko da deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzean indarrean dagoena.

I. eranskineko gai-zerrenda prestatzeko erreferentziak:

a) META argitaletxea.

b) MAD argitaletxea.

Euskadi, auzolana