Hainbat plaza.
Gipuzkoa
Giza baliabideetako teknikaria: plaza 1.
Arrisku profesionalei aurrea hartzeko Koordinatzailea: lanpostu 1.
Prebentzio eta Gizarteratze teknikaria: 2 plaza.
Erosketa eta ekipamenduetako teknikaria: plaza 1.
Euskara-itzultzaile eta interpretea: 2 plaza.
Mantentze-lanetako burua: plaza 1.
Eskatutako titulazioa izatea edo titulua emateko eskubideak ordaindu izana egiaztatzea. Deialdi honen eranskinetan adieraziko da lanpostu bakoitzerako. Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.
- Giza baliabideetako teknikaria: Gizarte Zientzia eta Zientzia Juridikoa adarreko unibertsitate-gradua, diplomatura edo titulazio baliokidea.
- Arrisku profesionalei aurrea hartzeko Koordinatzailea: Gradua edo unibertsitateko titulazio baliokidea.
- Prebentzioko eta Gizarteratzeko teknikaria: Psikologiako Gradua edo unibertsitate titulazio baliokidea, edota Gizarte eta Lege Zientzien adarreko beste edozein.
- Erosketa eta ekipamenduetako teknikaria: Ingeniaritza eta Arkitektura ezagutza adarreko unibertsitate-gradua, lizentziatura edo titulazio baliokidea.
- Euskara-itzultzaile eta interpretaria: Itzulpengintza eta Interpretazioko unibertsitate-gradu edo -titulazio baliokidea.
- Mantentze-lanetako burua: Ingeniaritza Zibileko edo Herri Lanetako Ingeniaritza Teknikoko edo Arkitektura Teknikoko gradua edo unibertsitate-titulazio baliokidea, obra zibilean edo antzeko eginkizunetan bi urteko esperientzia duena.
Deialdiko plazei lotutako lanpostutako zazpik 3. hizkuntza-eskakizuna dute, derrigortasuna igarota, 525. lanpostua izan ezik (Euskarako Itzultzailea - Interpretea). Lanpostu hori betetzeko, 4. hizkuntza-eskakizuna tekniko - profesionala egiaztatu behar da nahitaez.
140- Mantentze-lanetako buruak, bestalde, 3. hizkuntza eskakizuna du, eta ez da nahitaezkoa hura betetzeko.
Parte hartzeko eskabideak hirugarren oinarri orokorrean aurreikusitakoaren arabera eta horretarako emandako eredu ofizialean aurkeztuko dira.
