Joan edukira

Hautaprobak, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen Goi Mailako Kidegoko 58 lanpostu betetzeko, txanda irekian eta 15 lanpostu barne-sustapeneko txandarako (A1502 kodea).

2021/03/25 - 2021/04/23
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioa
Lehiaketa:
Hautaprobak, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen Goi Mailako Kidegoko 58 lanpostu betetzeko, txanda irekian eta 15 lanpostu barne-sustapeneko txandarako (A1502 kodea).
Lanpostua:
Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskatzailea.
Plaza-kopurua:
58 txanda irekian eta 15 barne-sustapeneko
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Titulazioa:

Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen, honako titulu hauetako bat eduki behar dute, edo, behintzat, hori lortzeko moduan egon behar dute: doktore, lizentziatu, ingeniaria edo arkitektoaren titulua edo gradu-titulua.

Atzerrian eskuratutako titulaziodun izangaiek homologazioaren egiaztagiria edo dagokion baliokidetasun-ziurtagiria eduki behar dute. Baldintza hau ez zaie aplikatuko Erkidegoko Zuzenbideko xedapenen babesean araututako profesionalen arloan lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortu duten izangaiei.

Beste baldintza batzuk:

Barne sustapenaren bidez parte hartzen duten izangaiek honako baldintza hauek ere bete behar dituzte:

• Kidegoa: karrerako funtzionario gisa, kidego edo eskala hauetako batekoa izatea: Estatuko Administrazio Orokorreko A2 Azpitaldeko Kidego edo Eskalak, Posta edo Telegrafiako Kidego edo Eskalak, A2 Azpitaldeari atxikitakoak, edo Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 2.1 artikuluan jasotzen diren gainerako Administrazioetako Kidego edo Eskalak, A2 Azpitaldekoak.

• Antzinatasuna: gutxienez bi urtez, karrerako funtzionario gisa zerbitzuak eman izana, honako kidego edo eskala hauetan: A2 Azpitaldeko Kidego edo Eskala, Posta edo Telegrafiako Kidego edo Eskalak, A2 Azpitaldeari atxikitakoak, edo Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 2.1 artikuluan jasotzen diren gainerako Administrazioetako Kidego edo Eskalak, A2 Azpitaldekoak.

Oharrak:

Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen Goi Mailako Kidegoko:

  • Txanda irekian 58 lanpostu:
    • 45 lanpostu (haietatik 2 ezintasuna duten pertsonentzako txandaren bidez) Estatuko Administrazio Orokorraren menpeko probintzia-ikuskaritzetan.
    • 10 lanpostu Generalitateko ikuskaritzetan.
    • 3 lanpostu Euskal Autonomia Erkidegoan.
  • Barne-sustapeneko txanda:

    • 15 lanpostu
Onartzea
Elektronikoa:

Interesdunek elektronikoki aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, eta, horretarako, sarbide orokorreko Hautaketa Prozesuetan Izena Ematea zerbitzua erabiliko dute, bertan adierazitako argibideak jarraituz. Eskabideak bide hori erabiliz aurkezteko, aldez aurreko betekizuna izango da pertsona fisikoaren ziurtagiri digital baliozko bat izatea, edo, bestela, NAN elektronikoa, ziurtagiri aktibatuekin.

Eskabidea bide hau erabiliz aurkezteak honetarako aukera emango du, betiere, pantailan adierazitako argibideei jarraitzen bazaie:

1. Izen-ematea, online (790 inprimakia).
2. Eskabideari dokumentuak eranstea, PDF formatuan.
3. Tasen ordainketa elektronikoa.
4. Eskabidearen erregistro elektronikoa.

Eskabideko datuak beteta eta “Izena eman” botoia sakatuta, pantaila bat agertuko da, izen-ematearen prozesuan emandako pauso guztiak baieztatzen dituena. Izapidea amaitutzat joko da ordainketa-egiaztagiriak agertzen direnean eta izen-ematea erregistratzen denean. Bestela, prozesua ez da amaitutzat joko.

Azterketa-eskubideen tasaren ordainketa elektronikoa Ogasun Ministerioaren martxoaren 28ko HAC/729/2003 Aginduan ezarritako moduan egingo da (HAC/729/2003 Agindua, Estatuko Administrazio Orokorraren eta bere Erakunde Publikoen baliabideak osatzen dituzten tasak telematikoki ordaintzeko kasu eta baldintza orokorrak ezartzen dituena; apirilaren 2ko BOE). Tasak ongi ordaindu izana erreferentzia-zenbaki osoaren bidez (EZO) ziurtatuko da, zeina Zerga Administrazioko Estatuko Agentziak emango baitu eta erregistroaren egiaztagirian agertuko baita.

Telematikoki aurkeztutako eskabideetan, eskabidearekin batera bidali behar den dokumentazioa PDF dokumentuan erantsi behar zaio eskabide telematikoari, edo, bestela, zuzenean aurkeztu beharko da aurreikusitako lekuetan.

Eskabidea betetzeko jarraibideak (PDF, 85 KB)

Arazo izanez gero:

Telefonoa: 060

helbide-elektronikoa: cau.060@correo.gob.es

 

Aurrez aurrekoa:

Interesdunek paperean aurkeztu dezakete eskabidea; horretarako, 790 inprimakia bete beharko dute, zeina eskuragarri egongo baita Sarbide Orokorrean, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren web orrian  , Kataluniako Generalitat-eko Lan, Gizarte Gai eta Familien Sailaren web orrian (inspecciotreball.gencat.cat) eta EAEko Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren web orrian (http://www.ivap.euskadi.eus/r61-venplegu/eu.). Inprimaki horretan eskatzen diren datu guztiak bete ondoren, inprimakiaren behealdean dagoen “eskabidea sortu” aukera sakatuko da, eta hiru kopia inprimatuko dira (“Administrazioarentzako alea”, “interesdunarentzako alea” eta “erakunde laguntzailearentzako alea”).

Kasu horretan, azterketa-eskubideen tasaren ordainketa zerga-bilketan erakunde laguntzaile gisa jarduten duen edozein banku edo aurrezki-kutxatan egingo da, eskabidearen hiru aleak aurkeztearekin batera. Eskabidean jasota utzi behar da azterketa-eskubideak ordaindu direla; diru-sarrera egiteko erabili den erakunde laguntzaileak baliozkotu du hori ziurtagiri mekaniko baten bidez, eta, halakorik ez bada, baimendutako sinadura eta zigilua jarriko da horretarako ezarritako eremuan.

Behin inprimakia beteta, sinatuta eta eskubideen tasa ordainduta (ordainketatik salbuetsita dauden kasuetan izan ezik), aurkeztu egin behar da eskabidea honako leku hauetan:

• Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren Erregistro Orokorrean eta Estatuko Administrazio Orokorraren Gobernu Ordezkaritzetako eta Azpiordezkaritzetako erregistroetan.
• Kataluniako Generalitat-eko Lan, Gizarte Gai eta Familien Sailaren eta horren lurralde-zerbitzuen erregistroetan.
• EAEko Lana eta Enpleguko Sailaren erregistroetan.

 

Euskadi, auzolana