Idazkaritza-Kontuhartzaile

2025/04/26 - 2025/05/26
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Arrankudiaga-Zolloko Udala
Lehiaketa:
Idazkaritza-Kontuhartzaile
Lanpostua:
Idazkaritza-Kontuhartzaile
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

A1 azpitaldeko kidego edo eskaletan sartzeko beharrezkoa den unibertsitate-titulazioa edukitzea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina)

Hizkuntza eskakizuna:

Euskararen 4. hizkuntza-eskakizuna edo horren baliokidea izatea, Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuan eta euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetzeko eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan eta ondorengo aldaketetan aurreikusitakoaren arabera.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskaerak Arrankudiaga-Zolloko Udaleko Erregistro Orokorrean (Arene auzoa 1, astelehenetik ostiralera, 9: 00etatik 14:00etara) edo Arrankudiaga-Zolloko Udaleko erregistro elektronikoan aurkeztuko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduan.