IKT teknikaria
Bizkaia
Lanpostuaren eginkizunak eta zereginak:
Digital Workplaceko teknikariaren lanpostua buru da lan digitaleko ingurune korporatiboaren estrategiaren, diseinuaren eta bilakaeraren gaian, bihurtu nahi baita plataforma eraginkor eta automatizatu erabiltzailearen esperientziari begira.
Zehazki, honako eginkizun hauek bete beharko ditu:
• Digital Workplaceko zerbitzuak diseinatu eta kudeatzea (erabiltzaileak, gailuak, sarbideak eta tresnak), jarduna eta SLA betetzen dela ziurtatuz.
• Erabiltzaileen esperientzia digitala hobetzea (DEX).
• Microsoft 365 ingurunea administratzea, besteak beste, honako hauek barne: gailuen kudeaketa aurreratua Intuneren eta identitate eta sarbideen bidez.
• Intzidentziak eta eskaerak ebaztea, zerbitzuaren kalitatea eta erabiltzailearen gogobetetasuna ziurtatuz.
• Zerbitzuaren jarduna aztertzea, errepikatzen diren arazoak identifikatu eta egiturazko hobekuntzak proposatzeko.
• Prozesuen automatizazioak diseinatu eta ezartzea ingurune digitalaren kudeaketa optimizatu eta karga operatiboa murrizteko.
• Digital Workplaceko euskarri-eredua eta zerbitzuen katalogoa definitu eta bilakatzea.
• Kanpoko hornitzaileekin harremana kudeatzea, zerbitzuak jarraitzea eta intzidentziak eskalatzea barne.
• Beste arlo edo sail batzuekin koordinatzea zerbitzu integratua ziurtatzeko.
• Taldean erreferentzia izatea aplikazioaren ezagutza teknikotik eta funtzionaletik abiatuta balioa emanez.
• Proiektuak kudeatzeko metodologiak aplikatzea.
• Informazioa eskuratzeko orduan kalitatea, minimizazioa, segurtasuna eta osotasuna bermatzea.
• Lankidetzan jardutea zeharkako proiektuak koordinatzeko eta erabakiak hartzeko.
• IKT Saileko gainerako arloei laguntzea.
• Jarrera proaktiboa, taldean lan egiteko gaitasuna eta arazoak ebazteko ahalmena.
• Noizean behin ekitaldietan parte hartzea, SPRIren interesak eta helburuak ordezkatuz.
• Unibertsitate-titulua informatikan edo antzekoan (MECES 2. maila edo baliokidea)
• EAEko bi hizkuntza ofizialak menperatzea (euskara eta gaztelania)
ESPERIENTZIA
5 urteko esperientzia Digital Workplace edo Service Desk arloan erakunde konplexuetan:
• Esperientzia Digital Workplace inguruneak diseinatzen eta bilakatzen
• Esperientzia frogagarria Microsoft 365 ingurunearen administratzeko diseinu eta kudeaketa aurreratuan honako hauek barne: Intune/autopilot (gailuen kudeaketa eta segurtasun-politikak), Entra ID, Zero Trust ereduak, Exchange Online eta lotutako zerbitzuak.
• Tresna korporatiboen gobernu-ereduak definitzen esperientzia (rolak, sarbideak, lifecycle)
• Esperientzia cloud inguruneetan eta birtualizatuetan.
• Esperientzia frogagarria Digital Workplace kudeatzen, honako hauek barne: lanpostua estandarizatu eta administratzea (ekipoak, konfigurazioak, erabiltzaileak), sarbideak kudeatzea, kontuak eta baimenak eta elkarlaneko tresnetarako laguntza
• Esperientzia IT zerbitzuen kudeaketa operatiboan, ticketing tresnak erabiliz bolumen ertain/altuko inguruneetan eske-gailurrei erantzun behar zaienean, intzidentziak sailkatzea eta lehentasuna ematea eta itxi arte jarraitzea
• Esperientzia errepikatzen diren arazoak identifikatzen eta jatorrizko arrazoia aztertzen
• Inguruneetan jarduteko gaitasuna zerbitzuak arlo tekniko askoren mende daudenean eta halabeharrezkoa denean ekipoen artean koordinatzea
• Zibersegurtasunaren eta betetzearen oinarrizko ezagutzak (ENS edo bestelako araudi-esparruak)
• Esperientzia sektore publikoan edo ingurune arautuetan
ZIURTAGIRIAK
• Digital Workplacerekin lotutako ziurtagiriak edo prestakuntzak izatea
Balora daitezkeen eskakizunak
• Esperientzia Digital Employee Experienceren (DEX) ereduak ezartzen
• Esperientzia Digital Workplace korporatiboaren arkitektura diseinatzen
• Esperientzia Microfost 365 gobernu-eredua definitzen
• Esperientzia automatizazio aurreratuan eta karga operatiboa murrizten
• Esperientzia erakundean tresna digitalak ezartzen eta zabaltzen
• Esperientzia intzidentzia-bolumenaren analisia kudeatzen eta erabilera-ereduak eta arazoak identifikatzen eta errepikatzen diren arazoak identifikatzen eta jatorrizko arrazoia aztertzen
• Esperientzia prozedura operatiboak dokumentatzen (eskuliburuak, gidak, ezagutza-oinarria)
• Esperientzia ITko kanpoko hornitzaileekin elkarrekintzan, intzidentziak eskalatzea, kanporatutako zerbitzuak jarraitzea eta arazoak ebazteko orduan koordinatzea barne
• Esperientzia IT proiektuak kudeatzen, plangintza, ekipoekin/hornitzaileekin koordinatzea eta ezarpenak jarraitzea barne.
• Esperientzia eragiketen kalitate, trazabilitate eta segurtasunean.
• Lege-esparruaren ezagutza eta administrazio publikoak araudia betetzea
ZIURTAGIRIAK
• Microsoft 365 ingurunearen ziurtagiria
• Microsoft 365 Administrator Expert edo parekoa
• Microsoft Endpoint Administrator edo baliokidea
• ITIL Foundation edo IT zerbitzuak kudeatzeko ereduetan esperientzia
