Informazio eta komunikazio teknikaria.

2025/05/01 - 2025/05/29
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bilboko Udal Etxebizitzak.
Lehiaketa:
Informazio eta komunikazio teknikaria.
Lanpostua:
Informazio eta komunikazio teknikaria.
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Taldea:
2. sailkapen profesionaleko taldea (A taldea/A2 azpitaldea)
Eginkizunak eta atazak:
  • Erakundearen informazio-zerbitzua koordinatzea, eta herritarrei arreta emateko kanalen funtzionamendu egokia gainbegiratzea.
  • Erakundearen erregistro elektronikoko eta egoitzako sistema kudeatzea, eta arreta emateko eta/edo, hala badagokio, beste arreta-maila batzuetara bideratzeko jarraibideak ezartzea.
  • Zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea dokumentu korporatiboak idazten eta zerbitzuaren adierazleak lortzen.
  • Programa berriak abian jartzea bultzatzea.
  • Etxebizitza-zerbitzu publikoaren kalitate-baldintzak eta herritarren eta erabiltzaileen komunikazio- eta partaidetza-mekanismoak garatzea.
  • Informazio publikoa eta gardentasunekoa eguneratuta mantentzea webgunean zein sare sozialetan, eta beste arlo eta erakunde batzuek eskatutako inkestei eta adierazleei arreta ematea.
  • Helburuak lortzeko eta ondo funtzionatzeko bere kategorian agintzen zaion beste edozein zeregin betetzea.
Titulazioa:

Hautagaiek eskaerak aurkezteko epea amaitzean politika-zientzia eta kudeaketa publikoko gradua edo zuzenbide graduko unibertsitateko titulua izan beharko dute, edo hori izateko baldintzetan egon beharko dute, Europar Batasuneko arauek ezarritakoaren arabera.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarazko nahitaezko 3. hizkuntza-eskakizuna.

Beste baldintza batzuk:

a) Hautagaiek eskaerak aurkezteko epea amaitzean politika-zientzia eta kudeaketa publikoko gradua edo zuzenbide graduko unibertsitateko titulua izan beharko dute, edo hori izateko baldintzetan egon beharko dute, Europar Batasuneko arauek ezarritakoaren arabera. Atzerrian eskuratutako tituluak dituzten hautagaiek dagokion homologazio-egiaztagiria  izan beharko dute. Betekizun hori ez da aplikatuko Europar Batasuneko zuzenbide-xedapenen babesean araututako lanbideen esparruan gaikuntza profesionalaren aintzatespena lortu duten hautagaien kasuan.
b) Nazionalitatea. Espainiar nazionalitatea izatea. Era berean, honako hauek ere enplegu publikoetan parte hartu ahal izango dute, espainiarrek dituzten baldintza berberetan, baldin eta botere publikoa baliatzen edo estatu edo herri administrazioetako interes orokorren zaintzan zuzenean edo zeharka parte hartzen ez badute: b.a.) Europar Batasuneko kide den estatuetako baten nazionalitatea dutenek. 
b.b.) Espainiarren ezkontideek eta Europar Batasuneko kide den estatuetako baten ezkontideek, ezkontidearen nazionalitatea edozein izanik ere, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude. Era berean, ezkontide bien ondorengoek hartu ahal dute parte baldintza berberetan, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo bestela, adin horretatik gorakoak izanda mendekoak badira. b.c.) Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunenei jarraiki, b.a) apartatuan zehaztutakoaren arabera langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritartasuna izatea.

b) Gaitasuna: Eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea; horretarako beharrezko gaitasun psikofisikoa izan behar da, eta gaitasuna edo desgaitasuna bateragarria izan behar da deialdian jasotako plazei dagokion lanpostuko eginkizun eta zereginak modu arruntean bete ahal izateko. Hori udaleko zerbitzu medikoek egiaztatuko dute, oinarri orokorretan aurreikusitakoarekin bat. Hala ere, alde batera utziko dira lanbidetik eratorritako arriskuetatik pertsonen babesa bermatzeko lan-arriskuak prebenitzeko indarreko araudiarenpean lanpostuan egin behar diren egokitzapenak.

c) Adina: Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.

d) Gaikuntza: Edozein Herri Administrazioaren zerbitzuetatik edota autonomia erkidegoetako konstituzio edo estatutu organoetatik diziplina-espediente bidez baztertua ez egotea edota ebazpen judizial bidez desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea lanpostu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidego edo eskaletara sartzeko. Beste estatu bateko herritarra bada, desgaitua edo horren pareko egoera batean ez egotea, eta bere estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.

e) Administrazio publikoetako langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea, kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezin batean ari direnentzat aipatutako lege-arauetan aipatzen den aukera-eskubidea baliatzea eragotzi gabe. Deialdian parte hartu nahi dutenek eskatutako betekizun guztiak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea amaitzen denerako. Era berean, betekizun guztiak bete beharko dituzte hautaketa-prozesuak irauten duen bitartean eta izendapena egiten den arte, gaitasun funtzionalari buruzko c) atalean adierazitako kasuan salbu; kasu horretan, langile lan-kontratudun gisa izendatu baino lehen udaleko zerbitzu medikoek egiaztatu beharko dute desgaitasun hori. Hala ere, prozedurako edozein unetan epaimahaiak jakiten badu hautagaietako batek ez dituela deialdian eskatutako betekizun guzti-guztiak betetzen, hautaketa-prozesutik kanpo geratuko da, aldez aurretik interesdunari entzunaldia eman ostean, eta egun berean hautaketa-prozesuaren deialdia egin duen agintaritzari egoera horren berri emango zaio.

 

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak modu telematikoan nahiz papereko formatuan aurkeztu ahalko dira.

a) Eskaera telematikoak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira. Udalaren webguneko EPEren atalean lor daiteke (https://opevvmm.bilbao.eus). Eskaera horiek helbide elektroniko horretan adierazten den prozedura elektronikoaren bidez aurkeztuko dira. Baldintzak eta alegatutako merezimenduak betetzearen adierazpena egiteko, hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko egiten den eskaeran, horiek zerrendatuta eta identifikatuta. Hala ere, ez da horien egiaztagirien kopia aurkeztu behar eskaerarekin batera; izan ere, parte hartzeko baldintzak eta hala badagokio alegatutako merezimenduak Epaimahaiak edo Kalitate, Giza Baliabide eta Zerbitzu Orokorren Arloak eskatzean egiaztatu behar dira.

b) Papereko eskaera: Bete behar den eskaerako eredu ofiziala II. eranskinean jasota dagoena da. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan jasotako tokietan aurkeztu ahalko da. Era berean, hautagaiek oinarri hauetan eskatutako baldintzak onartzen dituzte izena emateko unean, eta, era berean, baimena eman ahalko dute eskaera formalizatzean, hori betetzeko behar den dokumentazioa modu telematikoan kontsultatzeari dagokionez: identitate-datuak, titulu akademiko ofizialak, hizkuntza-eskakizunak, etab. Baimena emanez gero, ez da beharrezkoa izango dokumentazio hori aurkeztea, baldin eta elkarreragingarritasun informatikoaren bidez kontsulta badaiteke.

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko:
Kalitate, Giza Baliabidetako eta Serbitzu Orokorretako Saila
Navarra, 5, 5. Solairua
48001 Bilbo
Telfonoa: 94 413 24 00

Aurrez aurrekoa:
  • Papereko eskaera:

Bete behar den eskaerako eredu ofiziala II. eranskinean jasota dagoena da. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan jasotako tokietan aurkeztu ahalko da.